Prezioegonkortasuna: zergatik da garrantzitsua zuretzat? Ikaslearentzako informazio-orriak

Σχετικά έγγραφα
DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )

7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i

Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala

ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna

1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak

1 Aljebra trukakorraren oinarriak

Poisson prozesuak eta loturiko banaketak

= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.

9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko

3. Ikasgaia. MOLEKULA ORGANIKOEN GEOMETRIA: ORBITALEN HIBRIDAZIOA ISOMERIA ESPAZIALA:

I. ebazkizuna (1.75 puntu)

6 INBERTSIOA ENPRESAN

KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.

Proba parametrikoak. Josemari Sarasola. Gizapedia. Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20

MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015

Makroekonomiarako sarrera

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi

Solido zurruna 2: dinamika eta estatika

Aldagai Anitzeko Funtzioak

Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea

Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra

(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n

Mikroekonomia I. Gelan lantzeko ikasmaterialak.

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. Azterketa ebatziak ikasturtea Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. EHU

6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana

Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.

Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak

1.2. Teoria ekonomikoa, mikroekonomia eta makroekonomia

1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...

ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu

4. Hipotesiak eta kontraste probak.

1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043

Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean

I. ikasgaia: Probabilitateen kalkulua

6.1. Estatistika deskribatzailea.

Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa

INDUSTRI TEKNOLOGIA I, ENERGIA ARIKETAK

2. ERDIEROALEEN EZAUGARRIAK

LOTURA KIMIKOA :LOTURA KOBALENTEA

Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

GIZA GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA I BINOMIALA ETA NORMALA 1

Oxidazio-erredukzio erreakzioak

Hasi baino lehen. Zenbaki errealak. 2. Zenbaki errealekin kalkulatuz...orria 9 Hurbilketak Erroreen neurketa Notazio zientifikoa

Kojineteak. Eskuarki, forma zilindrikoa izaten dute; jasan ditzaketen kargen arabera, bi motatan bereiz daitezke:

OREKA KIMIKOA GAIEN ZERRENDA

KONPUTAGAILUEN TEKNOLOGIAKO LABORATEGIA

3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak. Eugenio Mijangos

1. Ur-ponpa batek 200 W-eko potentzia badu, kalkulatu zenbat ZP dira [0,27 ZP]

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra.

DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA

ekaia Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak? Sound, noise, music: are the boundaries clear? Marta Urdanpilleta Landaribar*

Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c

Familien gastua suspertzen hasi da

Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2

Mikel Lizeaga 1 XII/12/06

2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA

Mate+K. Koadernoak. Ikasplay, S.L.

9.28 IRUDIA Espektro ikusgaiaren koloreak bilduz argi zuria berreskuratzen da.

1. Oinarrizko kontzeptuak

Atal honetan, laborategiko zirkuituetan oinarrizkoak diren osagai pasibo nagusiak analizatuko ditugu: erresistentziak, kondentsadoreak eta harilak.

Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)

MAKINAK DISEINATZEA I -57-

5 Hizkuntza aljebraikoa

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA

Zirkunferentzia eta zirkulua

Ordenadore bidezko irudigintza

1.1 Sarrera: telekomunikazio-sistemak

4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK

Magnetismoa. Ferromagnetikoak... 7 Paramagnetikoak... 7 Diamagnetikoak Elektroimana... 8 Unitate magnetikoak... 9

Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK

ANTIMATERIA FIKZIOA OTE?

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

7. K a p itu lu a. Integ ra l a nizk o itza k

TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak

Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen partikularik txikiena da atomoa.

1-A eta 1-8 ariketen artean bat aukeratu (2.5 puntu)

Batxilergorako materialak. Logika sinbolikoa. Peru Urrutia Bilbao ISBN: Salneurria: 14 E

PRODUKTUAREN INGURUMEN-ALDERDIAK EBALUATZEKO GIDA

ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK

10. GAIA Ingurune jarraituak

4. GAIA Indar zentralak

Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira:

du = 0 dela. Ibilbide-funtzioekin, ordea, dq 0 eta dw 0 direla dugu. 2. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA

Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntza-koordinazioa

9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak

Material plastikoak eta ingurugiroa: polimero biodegradakorrak*

2. Zatia A KASU PRAKTIKOA Enpresaren produktuarekin lotutako ingurumenalderdiak identifikatzeko eta ebaluatzeko prozedura (Cafeteras Ensueño, S.L.

Irrati-teleskopioak. NASAk Robledoko Astrobiologia Zentroan (INTA-CSIC) duen irrati-teleskopioa erabiliz egindako proiektu akademikoa.

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

Antzekotasuna. Helburuak. Hasi baino lehen. 1.Antzekotasuna...orria 92 Antzeko figurak Talesen teorema Antzeko triangeluak

PelletsUnit ETA PU 7-15 kw. Etxebizitza eroso eta epelarentzat Pellet Galdara. Perfekzioarekiko grina.

EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

Agoitz DBHI Unitatea: JOKU ELEKTRIKOA Orria: 1 AGOITZ. Lan Proposamena

Transcript:

Prezioegonkortasuna: zergatik da garrantzitsua zuretzat? Ikaslearentzako informazio-orriak

Zer eros dezakezu 10 urokin? Bi CD bakun, edo gustukoen duzun asteko aldizkaria hilabetean zehar? Dena dela, inoiz galdetu diozu zure buruari nola den posible produktu edo zerbitzu bat lortzea paper zati baten truke? Azken finean, billete bat egiteak zentimo batzuk baino ez du balio. Konfiantzaren balioa Orduan, zergatik paper zati horrek balio du horrenbeste? Konfiantzako arazo bat besterik ez da. 10 mailegatzen badiozu zure lagun kutunari, dirua itzuliko dizula ziur zaude. Era berean, euro bezalako moneta egonkor bat edukirik, badakizu ziurtasunez X euroko billete batekin beti ondasun eta zerbitzu jakin batzuk eros ditzakezula. Hala ere, baldin eta monetaren balioa nabarmenki jaitsiko balitz, berarekiko konfiantza galduko zenuke. Bada, diruak balioa du, publikoa berarekin fidatzen delako. 2

Dirua erabiltzea trukea baino eraginkorragoa da Imajina dezagun une batez dirua existitzen ez dela. Orduan, salerosketak burutzeko trukea erabili beharko genuke. Baldin eta okinak bost ogi barraren truke ilea moztu nahi izango balu, ogia ordain gisa onartu nahi izango lukeen bizargina bilatu beharko luke. Baldin eta, bere aldetik, bizarginak zapata pare bat behar izango balu, zapaten truke ogia nahi izango lukeen merkataria bilatu beharko luke. Denok bilatu beharko genuke guk eskainitakoa eskuratu nahi izango lukeen pertsona bat, eta berak eskaini beharko liguke eskuratu nahi izango genukeena trukean. Bilatu dugula jotzen badugu, erabaki beharko genuke, gainera, elkartruke proportzio zehatza, adibidez, zenbat ogi barra eman beharko liratekeen zapata pare baten truke eta abar. Diruak hiru modu ditu gure bizimodua errazteko. Lehenik, ordainbide gisa erabiltzen da, horregatik, batzuen eskariak eta besteen eskaintzak ez dira bat etorri behar, truke-ekonomia batean gertatzen den bezala. Bigarrenik, dirua kontu-unitatea da, beraz, prezioak unitate monetarioetan soilik adierazten dira, eta ez ondasun eta zerbitzu terminoetan. Azkenik, dirua «balio gordailu» gisa erabiltzen da, hau da, aurreztu ahal da, etorkizunean gauzak erosteko moduan izateko. 3

Prezio-egonkortasuna eta diruaren balioa Baldin eta dirua denboran zehar bere balioa kontserbatzen badu, prezio-egonkortasuna dela esaten da. Egoera horrek garrantzia du, adibidez, dirua aurrezten dugunean, geroago gauzak erosi ahal izateko. Kasu baterako, baldin eta, bi CD bakun erosteko, 10 aurreztu bazenitu, eta dendara iristean 12 urotara igo dituztela ikusiko bazenu, baina 12 urokin itzultzean 14 urotara igo dutela esango balizute, imajina zaitez nola sentituko zinen. Zorionez, prezioak ez dira horren azkar igotzen (hori egiaztatzeko ikus inflazio taula). 4

Nola kalkulatzen diren prezioen aldakuntzak Prezioak egonkor dauden ala ez ikusteko balio duten kontsumo prezioen indizeak hilean behin kalkulatzen dira, «erosketa saskia» izenekoa erabiliz, izan ere, saski hori batez besteko familia batek kontsumitzen duen produktu zerrenda zabala da. «Erosketa saskiaren» prezio osoak prezio maila orokorraren neurria adierazten digu, eta aldizka ikusten da, jakiteko prezioak zenbat igo diren (edo, oso gutxitan, jaitsi diren) Inflazioa, deflazioa eta prezioegonkortasuna Inflazioa da prezio maila orokorrean gertatutako hazkundea. Beste hitz batzuetan, ondasun erabilgarri kopuruari dagokionez, diru gehiegi dagoenean, inflazioa gerta daiteke. Prezioak igotzeko zenbait arrazoi desberdin daude. Demagun, adibidez, CD bat besterik ez dela gelditzen dendan, eta zuk eta zure lagun koadrila osoak erosi nahi duzuela. Baliteke, saltzaileak CDen prezioa igotzea, eskari altua dagoela eta etekin handiagoa eskura dezakeela dakielako. Halaber, baldin eta bere fabrikazioaren kostua igotzen bada, produktu bat garestitzen da. Adibidez, baldin eta energiaren prezioak igotzen badira, CDen fabrikazio kostuak igotzen dira. 5

Beraz fabrikatzaileak, diru galerak ekiditearren, handizkako salmenta prezioa igotzen du, eta saltzailea, arrazoi bera dela medio, saiatzen da igoera hori erosleari transferitzen. Bi adibideetan, zure 10 uroek balioaren zati bat galdu dute, edo, hobeto esanda, «erosteko ahalmenaren» zati bat galdu dute, nahikoak ez direlako bi CD bakun erosteko. Dena dela, «erosketa saskian» dagoen produktu gama osoaren prezioa igotzean (eta ez produktu bakar batena), esaten da inflazioa dagoela soilik. Deflazioa da inflazioaren kontrako fenomenoa, hau da, denboran zehar prezio maila orokorraren jaitsiera bat. Gerta daiteke ondasun eta zerbitzu eskariaren gabeziaren ondorioa izatea, enpresei prezio murritzagoak ezarraraziz euren produktuak saltzerakoan. Prezioak egonkorrak izan daitezen, batez beste, ez dira igo behar (inflazioaldietan gertatzen den bezala) ezta jaitsi ere (deflazioaldietan gertatzen den bezala) denboran zehar. Baiezta dezakegunez, prezio maila orokorra egonkorra da, baldin eta, adibidez, 50 edukita, orain dela urtebeteko edo bi urteko «erosketa saskiaren» antzekoa erosteko moduan bagaude diru kopuru horrekin. 6

Prezio-egonkortasunak hazkunde ekonomikoa eta enplegua bizkortzen ditu prezioen konparaketa errazten duelako Prezio egonkorrak izanez gero, errazagoa da konparaketak egitea eta, hortaz, erosketak (ondasunak eta zerbitzuak) erabakitzea. Prezio-egonkortasuna egonez gero, erraz gertatzen zaizu konprobatzea kirol zapatila modernoen prezioarekiko galtza bakeroen azken modeloarena igo den ala ez. Horrela, kontsumitzaileek erabaki dezakete zertan gastatu dirua egokiago. Halaber, enpresek inbertsio egokiak burutzeko beharrezko informazioa dute. Horrela ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzen dituzte baliabideak, eta areagotzen dute ekonomiaren produkzio potentziala. 7

Inflazioa (edo deflazioa) egotekotan, ondasun guztien prezioak aldakuntza garrantzitsuak eta aurretik ikusi ezin direnak izaten ditu sarri askotan. Ondorioz, nekez jakin daiteke produktu baten prezioa igo ala jaitsi den beste produktu batzuekiko. Beraz, enpresek eta kontsumitzaileek aldakuntza horien okerreko interpretazioa egin lezakete eta erosketak egiterakoan, erabaki desegokiak hartu, baliabideen erabilera ez-emankorra gertatuz. eta maileguen kostua murrizten duelako Prezio egonkorrak izanez gero, aurreztaileak eta mailegu-emaileak interes tasa baxuagoak onartzeko prest daude, denbora-epe luzeetan zehar euren diruaren balioa konstante iraungo delako esperoan baitaude. Prezio egonkorrak ez izatekotan, ziurgabetasunaren kontra babesten saiatuko lirateke (ez dakitelako zein izango den euren diruaren balioa etorkizunean), gordailuak edo maileguak egiterakoan, interes tasa altuagoak eskatuz. 8

Beraz, maileguak eskatzen dituztenek etekina atera diezaiekete interes tasa murritzagoei, maileguak ordaintzeko kostua baxuagoa baita, adibidez, makinaria berriztatu nahi duten enpresak eta autoa edo etxebizitza erosi nahi duten pertsonak. Horrela sortzen da enpresek gehiago inbertitzeko pizgarria, euren lehiakortasuna handiagotzen lagunduz, baita lanpostu gehiago sortzen ere. Eta hori da, hain zuzen ere, beste arrazoi bat, non erakusten zaigun prezioegonkortasunaren funtsezko papera hazkunde ekonomikoan eta enplegu sorkuntzan. Prezio-egonkortasunaren alderdi sozialak Prezio-egonkortasuna funtsezkoa da ere gizarteegonkortasunerako. Inflazioaldietan, prezioek aldatzeko joera aurreikusezinak dituzte, herritarrentzat diru-galera handiak eragiteko gauza direnak. Adibidez, inflazioak aurrezkien balioa jaitsarazi dezake. Oro har, gizartearen sektore ahulenak dira euren ondorio txarrak maila handienean pairatzen dituztenak, dituzten babeserako baliabideak oso murritzak baitira. Historian zehar, inflazio (edo deflazio) tasa altuek ezegonkortasun soziala eragin dute askotan. 9

Eurosistema: prezioegonkortasunaren zaindaria Europako Banku Zentralak (EBZ) eta euroaren eremuko banku zentral nazionalek Eurosistema (euroaren eremuko banku zentralen sistema) osatzen dute (ikus mapa). Prezio-egonkortasunari eustea euroaren eremu osoan da Eurosistemaren helbururik behienena. Urtetik urterako euroaren eremuko inflazio tasa oso maila baxuan mantentzera bideraturik dago EBZen politika monetarioa, hau da, % 2tik baino baxuagoa, hurbil bada ere, epe ertainera. Beste era batera esanda, etorkizunean, zure bi CD bakunen prezioa oraingoaren oso antzekoa izan beharko litzateke (hori egiaztatzeko ikus inflazio taula). 10

Eurogunea Eurogunea Euraren gunea eratzen duten herrialdeak, 2005ean: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Herbehereak, Luxenburgo eta Portugal. Suecia Finlandia Helsinki Europar Batasuneko Estatu kideak, erregimen berezi baten babesa dutenak Europar Batasuneko Estatu kideak, oraindik euroa bereganatu ez dutenak Dublín Irlanda Reino Unido Londres Francia Países Bajos Ámsterdam Dinamarca Copenhague Bruselas Alemania Bélgica Luxemburgo Luxemburgo París Berlín Estocolmo Varsovia Polonia Tallin Estonia Letonia Riga Lituania Vilna Praga República Checa Eslovaquia Bratislava Viena Budapest Austria Hungría Eslovenia Liubliana Italia Portugal Lisboa Madrid España Roma Grecia Atenas Madeira (PT) Islas Canarias (ES) La Valeta Malta 2005 Azores (PT) Guayana Guadalupe Fran- (FR) cesa (FR) Martinica (FR) Reunión (FR) Chipre Nicosia

Glosarioa Europako Banku Zentrala (EBZ): Eurosistemaren muina osatzen du; 1998ko ekainaren 1ean sortu zen eta Alemaniako Frankfurt am Main-en du egoitza nagusia. Deflazioa: prezio maila orokorraren etengabeko beherakada, zeina denbora luzean dirauen kontsumo prezioen beherakadarekin agertzen den, esate baterako. Prezio-egonkortasuna: prezio-egonkortasuna zaintzea da Eurosistemaren helburu nagusia. EBZk ezarritako irizpidearen arabera, euroaren eremuko KPIHren urtetik urterako % 2 baino igoera apalagoan legoke prezio-egonkortasuna. EBZen helburua urtetik urterako inflazio-tasa epe ertainean % 2aren azpitik, gertu bada ere, mantentzea litzatekeela. Eurosistema: EBZ eta euroa onartu duten Europar Batasuneko Estatuen BZNek osatutakoa. Kontsumorako Prezioen Indizea: adierazle hau hilean behin kalkulatzen da, erosketa saskia deritzana oinarritzat hartuta. Eurogunean Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatua (bateratua) (KPIA) erabiltzen da, horretarako aurrez lurralde desberdinetan darabilten metodología estatistikoa bateratu delarik. 12

Inflazioa: prezioen maila orokorraren igoera, zeinen adierazgarri den, esate baterako, denbora luzean dirauen kontsumo prezioen igoera. Banku Zentralen Europako Sistema (BZES): BZES, EBZ eta Europar Batasuneko estatu kide guztien BZNek osatutakoa, azken horiek euroa onartu ez badute ere. Interes-tasak: dirua maileguz ematen (edo bankuan gordailatzen) denean ateratzen den etekina, edo dirua maileguz hartzen denean, maileguaz gain ordaindu beharreko kostua. Trukea: ondasun edo zerbitzuen elkartrukea, ordainketarako dirurik erabiltzen ez denean. Berau gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da bi alderdiek elkarrekiko komertzio-gai diren ondasun edo zerbitzuen beharra izatea. Euroaren eremua: euroa moneta bakartzat onartu duten Europar Batasuneko kideek osatzen dute. 13

Inflazio taula 1. Inflazioaren eragina (n urte igarota) bi CD bakunen prezioan, eta une honetan 10 balio dutenak. Urtetik urterako inflazio tasa: %1 %2 %5 %10 %30 Prezio egonkorrak Inflazioaldia Urte 1 igarota 10,10 10,20 10,50 11,00 13,00 2 urte igarota 10,20 10,40 11,03 12,10 16,90 3 urte igarota 10,30 10,61 11,58 13,31 21,97 4 urte igarota 10,41 10,82 12,16 14,64 28,56 5 urte igarota 10,51 11,04 12,76 16,11 37,13 6 urte igarota 10,62 11,26 13,40 17,72 48,27 7 urte igarota 10,72 11,49 14,07 19,49 62,75 8 urte igarota 10,83 11,72 14,77 21,44 81,57 9 urte igarota 10,94 11,95 15,51 23,58 106,04 10 urte igarota 11,05 12,19 16,29 25,94 137,86 14

2. Inflazioaren eragina diruaren erosteko ahalmenean (erreferentzia urtea = 100, n urteren ondoren, inflazio tasa jakin batekin, portzentajean) Urtetik urterako inflazio tasa: %1 %2 %5 %10 %30 Prezio egonkorrak Inflazioaldia Urte 1 igarota 99,0 98,0 95,2 90,9 76,9 2 urte igarota 98,0 96,1 90,7 82,6 59,2 3 urte igarota 97,1 94,2 86,4 75,1 45,5 4 urte igarota 96,1 92,4 82,3 68,3 35,0 5 urte igarota 95,1 90,6 78,4 62,1 26,9 6 urte igarota 94,2 88,8 74,6 56,4 20,7 7 urte igarota 93,3 87,1 71,1 51,3 15,9 8 urte igarota 92,3 85,3 67,7 46,7 12,3 9 urte igarota 91,4 83,7 64,5 42,4 9,4 10 urte igarota 90,5 82,0 61,4 38,6 7,3 15

UROSISTEMA ΤΡΑΠΕΖΑ ΤΗΣ ΕΛΛΑΔΟΣ EUROSISTEMA Banco Central Europeo Kaiserstrasse 29 60311 Frankfurt am Main Alemania www.ecb.int ISBN (edición impresa) 92-9181-739-2 BAQ