1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra.
|
|
- Λέανδρος Βασιλείου
- 7 χρόνια πριν
- Προβολές:
Transcript
1 1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra. 2. Higidura harmoniko sinplearen ekuazioa. Grafikoak. 3. Abiadura eta azelerazioa hhs-an. Grafikoak. 4. Malguki baten oszilazioa. Osziladore harmonikoaren dinamika. 5. Higidura harmoniko sinplearen energia. Mikel Lizeaga 1
2 1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra. Higikari batek higidura periodikoa duela esango dugu, bere higiduraren magnitudeak (posizioa, abiadura eta azelerazioa), denbora tarte finitu eta erregularretan errepikatzen badira. Ondokoak, higidura periodikoen adibideak dira : Higidura zirkular uniformeak: Ilargia Lurraren ingurukoa, zaldiko maldiko batena, tokadisko zahar batena Gorputz bat malguki bati lotua dagoenean eta oreka posiziotik askatzerakoan egiten duena. Pendulu batena Eztanda motorraren barruko pistoiarena Higidura periodiko batean, periodoa, posizioa errepikatu arte pasatzen den denbora bezala definituko dugu. Bere sinboloa T da eta Nazioarteko Sisteman segundotan neurtzen da. Higidura oszilakorrak higidura periodikoak dira, baina norabide jakin batean bi noranzkoetan gertatzen direnak. Higidura oszilakorraren magnitudeak: Elongazioa (x edo y). Higikariak oreka posizioarekiko une jakin batean duen posizioa. Oreka posizioarekiko alde batean edo bestean egon, balore positiboa edo negatiboa izango du. Anplitudea (A). Elongazio maximoa. Periodoa (T). Oszilazio oso bat emateko behar duen denbora. Maiztasuna (f). Denbora unitatean (hau da; segundo batean) ematen diren oszilazio kopurua. (hz edo s - 1 ). Beraz T = 1/f da. Higidura bibrakorra anplitude txikia, ibilbide zuzena eta jatorria ibilbidearen erdian duen higidura oszilakorra da. Higidura bibrakor bat, harmoniko sinplea izango da baldin eta elongazioa, abiadura eta azelerazioa sinusoidalki aldatzen badira. Mikel Lizeaga 2
3 Irudiak bi higidura harmoniko sinple erakusten dizkigu. Ezkerrean, malguki bati masa bat lotu zaio eta masa hori malgukiaren indar berreskuratzaile elastikoaren pean HHS-a deskribatzen du. Eskubiko adibidea aurten ez dugu aztertuko. 1/bideoak-2-batx Mikel Lizeaga 3
4 2. Higidura harmoniko sinplearen ekuazioa. Grafikoak. Higidura harmoniko sinplea matematikaren ikuspuntutik aztertzeko, adibide imajinarioa hau erabiliko dugu. Suposa ezazu tokadisko zahar baten ertzean arkatz bat bertikalki jarri dugula. Ondoren, flexo bat ipiniko bagenu arkatzaren itzala horman ikusteko moduan, arkatzak higidura zirkular uniformea egingo luke eta arkatzak proiektatutako itzalak higidura harmoniko sinplea. Higidura harmoniko honen periodoa bat etorriko litzake arkatzak bira bat emateko behar lukeen denborarekin. Adibide hau marrazki batean jasoko bagenu, honelako zerbait geratuko litzaiguke: google.com/ site/mikelliz eaga/forma kuntza-etabaliabideak/ bideoak- 1/bideoak- 2-batx 1 4 Higidura zirkularra deskribatzen duen puntuaren distantzia y ardatzarekiko eta bere proiekzioarena berdinak dira: x. Higidura zirkularraren erradioa A bada: sin φ = x / A x = A sin φ φ = ω t denez, x = A sin ω t Arkatzak 1, 2, 3, 4, 5 posizioak okupatzen dituenean bere hormarekiko itzalak 1, 2, 3, 4, 5 posizioak okupatzen ditu. Hau da; arkatzak higidura zirkular uniformea deskribatzen duen bitartean bere itzalak h. h. s-a deskribatzen du., h. z. u-ren abiadura angeluarra edo h. h. s-ren maiztasun angeluarra da. Beraz, h. h. s-a diametroarekiko higidura zirkular baten proiekzioa bezala onartu dezakegu. Hori horrela izanda h. h. s-ren ekuazioa hauxe izango da: x = A sin t Mikel Lizeaga 4
5 Irudian puntu urdinak higidura zirkular uniformea deskribatzen du. Bere proiekzioak y ardatzean HHS-a deskribatzen du. Flash: Higidura harmoniko sinplea2. (Material osagarria) Higidura angeluen jatorritik abiatu beharrean beste edozein posiziotik abiatzen bada; hau da, 0 0 bada (edo x 0 0 m), orduan h. h. s-ren ekuazioa beste hau izango litzateke: x = A sin ( t + 0 ) ( 0 : hasierako desfasea) Arkatzak 1 puntuan hasten badu bere higidura zirkularra, bere itzalak 1 puntuan hasten da. Une horretan bere ardatzarekiko distantzia X 0 = A sin 0 da. Hori, x = A sin ( t + 0) ekuazioan t = 0 s eginez lortzen da. Mikel Lizeaga 5
6 Puntu honetara iritsita radiana zer den gogoratzea ez zaigu gaizki etorriko. Angelu baten balioa radian bat izango da arkuaren luzerak bere erradioarenarekin koinziditzen duenean. 1 rad = s/r s = arkuaren luzera r = erradioaren luzera. Beraz angelu bat radianetan emana ba dator, hauxe betetzen da: s = r (rad) Radiana, 57º dituen angelua da. Beste hitz batzuetan: erradioaren balioa arkuan ekarrita egiten den angelua. Higidura zirkularrean s ibilitako distantzia da eta desplazamendu angeluarra. Ekuazio hau deribatuz: ds/dt = r d/dt v = r (rad/s) Ikus dezagun zein den h. zirkular uniforme batean, eta edozein higidura periodiko batean,, T, eta f-ren arteko erlazioa. Irudiak, R erradioa duen higidura zirkularra deskribatzen duen higikaria erakusten digu, bere abiadura angeluarra konstantea delarik. Ondorioz, bere abiadura lineala ere konstantea da. v abiadura konstantea denez: v = d/t (d:ibilitako distantzia) Beraz, t = d/v da, eta t bira bat emateko behar duen denbora bada t = T izango da; eta d, ibilitako distantzia, zirkunferentziaren perimetroa. Mikel Lizeaga 6
7 Hau da; T = 2R R T = 2 edo = 2 T Eta T = 1/f dela kontuan hartuta : = 2 f Hau guztia kontuan hartuta h. h. s-ren ekuazioa honela berridatz dezakegu: edo x = A sin (t + 0 ) 2 x = A sin ( t 0 ) T edo x = A sin (2ft+ 0 ) Ekuazio hori grafikoki irudikatzen badugu, x elongazioa, t denborarekiko sinusoidalki aldatzen dela ohartuko gara. 0 = 0 onartuko dugu. (Horrek esan nahi du, hasieran higikaria jatorritik abiatzen dela eskuin aldera mugituz) t = 0 denean x = 0 t = T/4 denean x = A sin 2/T T/4 = A t = T/2 denean x = A sin 2/T T/2 = 0 t = 3T/4 denean x = A sin 2/T 3T/4 = -A Adierazpen grafikoa egiteko, t denborari balio esanguratsuak eman behar dizkiogu. Edozein higidura periodiko batean bezala hauek hartuko ditugu: 0, T/4, T/2, 3T/4, T... t = T denean x = A sin 2/T T = 0 x ardatzean ematen den HHS baten irudikapen grafikoa. Ordenadetan x elongazioa irudikatzen da eta abszisetan t denbora. Hasierako desfaserik ez dago. Hasieran gorputza oreka posiziotik pasatzen ari da eskuinerantz. Mikel Lizeaga 7
8 x = A sin t ekuazioak eta dagokion grafiko horrek ondoko egoera islatuko luke pendulu baten kasuan. t = 0 s, hasierako unean eskuin aldera mugitzen den eta jatorrian dagoen higidura pendularra. Bestela esanda: oso luzea den pendulu baten joan etorriko higidura HHS bat balitz bezala onar dezakegu. t = 3T/4; x = - A A t = 0 s; x 0 = 0 m t = T/2; x = 0 m A t = T/4; x = A Higidura bibrakor harmonikoa y ardatz bertikalean gertatzen bada ekuazioa honela emango dugu: y = A sin (t+ 0 ) edo y = A sin (2/T t + 0 ) edo y = A sin (2ft + 0 ) Mikel Lizeaga 8
9 #descripci%f3n Irudiak hhs baten irudikapen grafikoa erakusten digu. Maiztasun angeluarra 1 da eta ondorioz T periodoak 2π s balio du. Hasierako unean gorputza oreka puntutik pasatzen ari da eta gorantz mugitzen ari da. Beraz, hasierako desfasea 0 rad da. Irudiak hhs baten irudikapen grafikoa erakusten digu. Maiztasun angeluarra 2 da eta ondorioz T periodoak π s balio du. Hasierako desfasea 0 rad da. Mikel Lizeaga 9
10 3. Abiadura eta azelerazioa hhs-an. Grafikoak Higikari bat hhs-az mugitzen bada bere ekuazioa x = A sin t da eta ondorioz bere v abiadura, honela lortuko dugu: v = dx/dt v = A cos t v = A 2/T cos 2/T t edo v = A 2f cos 2f t v abiaduraren irudikapen grafikoa sinusoidala da ere. t = 0 cos 0 = 1 v = A t = T/4 cos (2/T T/4) = 0 v = 0 t = T/2 cos (2/T T/2) = -1 v = -A t = 3T/4 cos (2/T 3T/4) = 0 v = 0 t = T cos (2/T T) = 1 v = A Grafiko honek hauxe erakusten digu: Hasierako unean oreka posiziotik eskuin aldera HHS batez mugitzen ari den higikariaren abidura denboraren aurrean. Higidura pendularra aztertzen badugu, hauxe ikusten dugu. Hasierako unean abiadura maximoa da eta eskuin aldera mugitzen ari da. Eskuineko muturrean abiadura nulua da. Berriz, oreka posizioan abiadura maximoa da baina ezker aldera mugitzen ari da. Ezkerreko muturrean abiadura nulua da. A A t = 3T/4; v = 0 m/s t = T/4; v = 0 m/s t = 0 s; v0 = A m/s t = T/2; v = - A m/s Mikel Lizeaga 10
11 Azelerazioa v abiaduraren ekuazioa deribatuz lortuko dugu. a = dv/dt a = d/dt (A cos t) a = A (- sin t) a = -A 2 sin t hemendik : a = - A 4 2 /T 2 sin ( 2/T t) Irudikapen grafikoa sinusoidala da. t = 0 denean sin 2/T0 = 0a = 0 t = T/4 denean sin 2/TT/4 = 1 a = -A 2 t = T/2 denean sin 2/T T/2 = 0 a = 0 t = 3T/4 denean sin 2/T 3T/4 = -1a = A 2 t = T denean sin2/t T a = 0 Grafiko honetan ordenatuardatzean azelerazio denboraren aurrean irudikatzen da. A A Higidura pendularra aztertzen badugu, hauxe ikusten dugu. Hasierako unean (t = 0 s) abiadura maximoa da, eskuin aldera mugitzen ari da eta azelerazioa nulua. Eskuineko muturrean (t = T/4) abiadura nulua da eta azelerazioa maximoa eta ezkerrera zuzendua. Berriz, oreka posizioan abiadura maximoa, baina ezker aldera mugitzen ari da eta azelerazioa nulua. Ezkerreko muturrean abiadura nulua da eta azelerazioa maximoa eta eskuinerantz zuzendua. t = 3T/4; a = A 2 t = T/4; a = - A 2 t = 0 s; a 0 = 0 t = T/2; a = 0m Mikel Lizeaga 11
12 hhs-an, a azelerazioa x elongazioarekiko zuzenki proportzionala baina aurkako noranzkokoa da. a = -A 2 sin t da, non A sin t = x den. Beraz: a = - 2 x da. Hauxe da hain zuzen ere HHS baten ezaugarria. HHS batean azelerazioa elongazioarekiko proportzionala da baina oposatua. Hau da, HHSa deskribatzen duen gorputza jatorritik eskuinera badago ezker aldera azeleratua dago, eta ezkerrean badago eskuin aldera azeleratua dago. Objektu bat hhs-az mugitzen bada, x v eta a ondoren adierazten den bezala aldatuko dira. x = 0; v = A ; a = 0 x = -A x = A v = 0 v = 0 a = A 2 a = -A 2 x = 0; v = -A ; a = 0 Grafika honetan x elongazioa, v abiadura eta a azelerazioaren grafikak jasota daude. Errazteko ω = 1 hartu da. Mikel Lizeaga 12
13 4. HHSan elongazioa, abiadura eta azelerazioaren ekuazioak eta irudikapen grafikoak, hasierako desfasea dagoenean. Higikaria hasierako unean jatorritik abiatzen ez bada edo, jatorritik ezkerrerantz mugitzen ari bada, 0, hasierako desfase bat dagoela esango dugu. Lehenago egin dugun bezala pendulu baten higidura aztertuko dugu. Suposa dezagun denbora kontatzen hasten garenean pendulua x 0 = +A posizioan dagoela. Hori horrela izanik, zein izango da 0, hasierako desfasearen balioa? Horretarako t = 0 unean, x 0 = +A, dela jakinik 2 x = A sin ( t 0 ) ekuazioa T honela geratuko zaigu: A = A sin 0 sin 0 = 1 0 = / 2 Beraz, hemendik x = A sin ( 2 t ) T 2 Eta abiadura: v = A 2/T cos ( 2/T t + /2) Eta azelerazioa : a = - A 4 2 / T 2 sin (2/T t + /2) Irudikapen grafikoak egiteko, t denborari, t = 0, T/4, T/2, 3T/4 eta T balioak ematen badizkiogu, ondoko grafikoa geratuko zaigu. Mikel Lizeaga 13
14 x = A sin ( 2 t ) T 2 v = A 2/T cos ( 2/T t + /2) a = - A 4 2 / T 2 sin (2/T t + /2) Abiaduraren eta azelerazioaren balio maximoak -ren funtzioan daude. 1 bada, A baino txikiagoak izango dira. 1 bada, handiagoak. Mikel Lizeaga 14
15 a1.htm#descripci%f3n Irudiak hhs baten irudikapen grafikoa erakusten digu. Maiztasun angeluarra 1 da eta ondorioz T periodoak 2π s balio du. Hasierako desfasea π/2 rad da. Irudiak hhs baten irudikapen grafikoa erakusten digu. Maiztasun angeluarra 1 da eta ondorioz T periodoak 2π s balio du. Hasierako desfasea - π/2 rad da. Mikel Lizeaga 15
16 Irudiak hhs baten irudikapen grafikoa erakusten digu. Maiztasun angeluarra 1 da eta ondorioz T periodoak 2π s balio du. Hasierako desfasea - π rad da. 1. adibidea. X 0 = -A hasierako posizioa duen higidura bibrakor harmoniko sinple baten elongazioaren, abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak idatz itzazu. Modu berean eta ardatz koordenatu berdinak erabiliz, x-t, v-t eta a-t grafikoak. Pendulu baten kasuan ondoko egoera litzateke. 0, hasierako desfasea deduzitzeko lehen bezala jokatuko dugu: Ekuazio orokorrean hasierako balioak ordezkatuko ditugu. t = 0 s. unean, x 0 = -A dela jakinik, 2 x = A sin ( t 0 ) ekuazio orokorra T honela geratuko zaigu: -A = A sin 0 sin 0 = -1 0 = - /2 x = A sin ( 2/ T t- /2) Mikel Lizeaga 16 x = A sin ( t- /2)
17 Beraz : edo Eta abiadura : v = A 2/T cos (2/T - /2) Eta azkenik, azelerazioa : a = - A 4 2 /T 2 sin ( 2/ T - /2) x, v, a Irudikapen grafikoa egiteko t denborari, 0, T/4, T/2, 3T/4 eta T balioak emanez aldameneko grafikoak geratuko zaizkigu. 2. adibidea. Hasierako posizioa x 0 = 0 m, baina ezkerrerantz HHS batez mugitzen ari den gorputz baten posizioaren ekuazioa idatz ezazu. 5. Malguki baten oszilazioa. Osziladore harmonikoaren dinamika. Suposa dezagun k konstante elastikoa duen malguki bati m masa duen gorputza lotua dugula. Malgukia bere oreka posiziotik A distantziara desplazatzen badugu, gorputzak hhs-a egingo du, malgukiaren indar elastikoaren eraginagatik. Beraz, gorputz bat malguki elastiko bati lotzen badiogu, eta oreka posiziotik desplazatzen badugu, F = - k x indar elastikoaren pean HHS-a beteko du ( x ardatzean mugitzen bada). y ardatzean mugitzen bada, F = - k y izango da. Irudiko malgukiari lotua dagoen gorputza y = A posizioara desplazatzen badugu, une horretan gorputzean eragiten duen indarra F = - k A da. Une horretatik aurrera gorputzean eragingo duen indarra F = - k y izango da. Mikel Lizeaga 17
18 Posizio honetan y = - A da eta, ondorioz, F = k A izango da. Malgukiari lotua dagoen gorputzean eragiten duen indar ez-orekatu bakarra indar elastikoa da (pisua eta normala elkar artean deuseztatzen dira). Translazio dinamikaren oinarrizko ekuazio aplikatzen badugu: F = m a ; bainan, F elas = -k x da. Beraz: - k x = m a eta hemendik: a = -k/m x Indar elastiko baten pean mugitzen ari den gorputz baten azelerazioa elongazioarekiko zuzenki proportzionala da baina kontrako norantzkokoa. Beraz HHS-a duela esango dugu. Aurrerago ikusi dugunez a = - 2 x. Hemendik : = k m Gorputzaren maiztasun naturala dugu: Gorputz horren hhs-ren ekuazioa modu honetara adierazi ahal izango x = A sin k t m Eta bere periodoa berriz, honela: 2/T = k 4 2 /T 2 = k/m m m T = 2 k Mikel Lizeaga 18
19 3. adibidea Aplikazioa. Walter-fendt appletaren aplikazioa Malgukiaren konstantea k = 20 N/m da. Gorputzaren masa = 5 kg. Anplitudea 0,05m. Hasierako elongazioa: + 0,05 m K konstantea duen malgukitik m masa duen gorputza zintzilikatu da. Hasierako elongazioa + 0,05 m da. Anplitudea 0,05 m da. Emandako datuekin: 1. Idatzi elongazioaren, abiaduraren, azelerazioren eta indarraren ekuazioak. 2. Irudikatu ekuazio horiek. 6. HHS-ren energia. Malgukiari lotua dagoen gorputzaren energia, energia zinetikoa eta potentzial elastikoaren batura izango da. Elongazioa maximoa den puntuetan energia zinetikoa nulua da ( v nulua delako) eta potentziala maximoa. Beraz, energia mekanikoa Ep maximoaren balioarekin bat dator. E = E z + E p = 0 + ½ ka 2 (x = +/- A) Balio hori konstante mantentzen da higidura osoan zehar. K = m 2, eta = 2f direnez. E = ½ m 4 2 f 2 A 2 Malgukiari lotua dagoen gorputzaren energia, maiztasunaren karratuarekiko eta anplitudearen karratuarekiko zuzenki proportzionala da. Mikel Lizeaga 19
20 Beste edozein puntu batean energia mekanikoa energia zinetikoa eta potentzialaren batura izango da. E = E z + E p = ½ mv 2 + ½ kx 2 = ½ ka 2. Hemendik abiadura eta elongazioaren arteko erlazioa ondorioztatu ahal izango dugu. m v 2 + k x 2 = k A 2 Hemendik : m v 2 = k ( A 2 x 2 ) v 2 = k/m (A 2 x 2 ) v k m ( A 2 x 2 ) V 2 = k/m (A 2 x 2 ) V 2 = ω 2 (A 2 x 2 ) 2 V = ω A 2 x X = 0 bada, v = k m A, edo v = A X = +/- A bada, orduan v = Grafiko honetan malguki bati lotutako gorputz baten energiaren bilakaera ikus dezakegu. Muturretan, x = + A eta x = - A, E p a maximoa da: ½ ka 2 eta zinetikoa nulua. Oreka posizioan, x = 0 m, E p a nulua da eta E z maximoa. Mikel Lizeaga 20
21 4. adibidea Hirugarren adibidea kontuan hartuta: a. Kalkulatu energia potentzialaren balioa ematen digun ekuazioa eta balio maximoa. b. Kalkulatu abiadura x elongazioaren funtzioan eta konprobatu balio maximoak lehen kalkulatutakoarekin bat datorrela. c. Kalkulatu energia zinetikoaren balioa ematen digun ekuazioa eta balio maximoa. Nolakoa da balio hori? d. Energia potentziala eta energia zinetikoaren irudikapen grafikoa elongazioarekiko. 5. adibidea dades Irudi hau Angel Franco-ren web orritik aterata dago. Bertan puntu gorriak, malguki bati lotuta, HHS-a egiten du. Malgukiaren konstante elastikoaren balioa eta energia potentzial maximoa aldatu daitezke. Adibide bezala, kalkulatu energia zinetikoa, potentziala eta indarra x = -1 m denean. Une horretan energia 18,1 J da. Konstantea 4,8 N/m. Em: E p = 2,4 J; E z = 15,7 J; F = 4,8 N Mikel Lizeaga 21
Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa
Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa Gaien Aurkibidea 1 Higidura zirkularra 1 1.1 Azelerazioaren osagai intrintsekoak higidura zirkularrean..... 3 1.2 Kasu partikularrak..........................
DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )
DERIBAZIO-ERREGELAK.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. Izan bitez D multzo irekian definituriko f funtzio erreala eta puntuan deribagarria dela esaten da baldin f ( f ( D puntua. f zatidurak
FISIKA ETA KIMIKA 4 DBH Higidurak
1 HASTEKO ESKEMA INTERNET Edukien eskema Erreferentzia-sistemak Posizioa Ibibidea eta lekualdaketa Higidura motak Abiadura Abiadura eta segurtasun tartea Batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura Higidura
ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna
Metika espazioan ANGELUAK 1. Bi zuzenen ateko angeluak. Paalelotasuna eta pependikulatasuna eta s bi zuzenek eatzen duten angelua, beaiek mugatzen duten planoan osatzen duten angeluik txikiena da. A(x
EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA
AIXERROTA BHI EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA 2012 uztaila P1. Urtebete behar du Lurrak Eguzkiaren inguruko bira oso bat emateko, eta 149 milioi km ditu orbita horren batez besteko erradioak.
Solido zurruna 2: dinamika eta estatika
Solido zurruna 2: dinamika eta estatika Gaien Aurkibidea 1 Solido zurrunaren dinamikaren ekuazioak 1 1.1 Masa-zentroarekiko ekuazioak.................... 3 2 Solido zurrunaren biraketaren dinamika 4 2.1
= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.
1 ARIKETA Kalkulatu α : 4x+ 3y+ 10z = 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua. Aurki ezazu α planoak eta PH-k osatzen duten angelua. A'' A' 27 A''1 Ariketa hau plano-aldaketa baten bidez ebatzi
Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra
Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra Gaien Aurkibidea 1 Definizioa 1 2 Solido zurrunaren zinematika: translazioa eta biraketa 3 2.1 Translazio hutsa...........................
7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i
7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA 1. Osatu ondorengo maiztasun-taula: x i N i f i 1 4 0.08 2 4 3 16 0.16 4 7 0.14 5 5 28 6 38 7 7 45 0.14 8 2. Ondorengo banaketaren batezbesteko aritmetikoa 11.5 dela
0.Gaia: Fisikarako sarrera. ARIKETAK
1. Zein da A gorputzaren gainean egin behar dugun indarraren balioa pausagunean dagoen B-gorputza eskuinalderantz 2 m desplazatzeko 4 s-tan. Kalkula itzazu 1 eta 2 soken tentsioak. (Iturria: IES Nicolas
ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK
ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK 1.- LEHEN DEFINIZIOAK Jatorri edo erpin berdina duten bi zuzenerdien artean gelditzen den plano zatiari, angelua planoan deitzen zaio. Zirkunferentziaren zentroan erpina duten
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA 1. (2015/2016) 20 cm-ko tarteak bereizten ditu bi karga puntual q 1 eta q 2. Bi kargek sortzen duten eremu elektrikoa q 1 kargatik 5 cm-ra dagoen A puntuan deuseztatu
7.1 Oreka egonkorra eta osziladore harmonikoa
7. GAIA Oszilazioak 7.1 IRUDIA Milurtekoaren zubia: Norman Foster-ek Londresen egin zuen zubi hau zabaldu bezain laster, ia bi urtez itxi behar izan zuten, egiten zituen oszilazio handiegiak zuzendu arte.
Aldagai Anitzeko Funtzioak
Aldagai Anitzeko Funtzioak Bi aldagaiko funtzioak Funtzio hauen balioak bi aldagai independenteen menpekoak dira: 1. Adibidea: x eta y aldeetako laukizuzenaren azalera, S, honela kalkulatzen da: S = x
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA 95i 10 cm-ko aldea duen karratu baten lau erpinetako hirutan, 5 μc-eko karga bat dago. Kalkula itzazu: a) Eremuaren intentsitatea laugarren erpinean. 8,63.10
Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2
Fisika BATXILEGOA Irakaslearen gidaliburua Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena,
1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak
1) Kimika Teorikoko Laborategia 2012.eko irailaren 12 Laburpena 1 Uhin-Partikula Dualtasuna 2 Trantsizio Atomikoak eta Espektroskopia Hidrogeno Atomoaren Espektroa Bohr-en Eredua 3 Argia: Partikula (Newton)
Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK
Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK SINUA KOSINUA TANGENTEA ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK sin α + cos α = sin α cos α = tg α 0º, º ETA 60º-KO ANGELUEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK
9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak
9. K a p itu lu a Ekuazio d iferen tzial arrun tak 27 28 9. K A P IT U L U A E K U A Z IO D IF E R E N T Z IA L A R R U N T A K UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 29 Oharra: iku rra rekin
MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015
MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015 Mathieu Jarry iturria: Flickr CC-BY-NC-ND-2.0 https://www.flickr.com/photos/impactmatt/4581758027 Leire Legarreta Solaguren EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultatea Matematika
Uhin guztien iturburua, argiarena, soinuarena, edo dena delakoarena bibratzen duen zerbait da.
1. Sarrera.. Uhin elastikoak 3. Uhin-higidura 4. Uhin-higiduraren ekuazioa 5. Energia eta intentsitatea uhin-higiduran 6. Uhinen arteko interferentziak. Gainezarmen printzipioa 7. Uhin geldikorrak 8. Huyghens-Fresnelen
1 Aljebra trukakorraren oinarriak
1 Aljebra trukakorraren oinarriak 1.1. Eraztunak eta gorputzak Geometria aljebraikoa ikasten hasi aurretik, hainbat egitura aljebraiko ezagutu behar ditu irakurleak: espazio bektorialak, taldeak, gorputzak,
2. GAIA Higidura erlatiboa
2. GAIA Higidura erlatiboa 2.1 IRUDIA Foucault-en pendulua Pariseko Panteoian 1851n eta 2003an. 53 54 2 Higidura erlatiboa Bi erreferentzia-sistema inertzialen arteko erlazio zinematikoa 1.2.1 ataleko
Fisika BATXILERGOA 2. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula
Fisika BATXILERGOA 2 Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako
Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.
Magnetismoa M1. MGNETISMO M1.1. Unitate magnetikoak Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M K I N Energia Mekanikoa Sorgailua Energia Elektrikoa Energia
1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...
Aurkibidea 1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA... 1 1.1 Proiekzioa. Proiekzio motak... 3 1.2 Sistema diedrikoaren oinarriak... 5 1.3 Marrazketarako hitzarmenak. Notazioak... 10 1.4 Puntuaren, zuzenaren eta planoaren
4. GAIA Indar zentralak
4. GAIA Indar zentralak 4.1 IRUDIA Planeten higiduraren ezaugarri batzuen simulazio mekanikoa zientzia-museoan. 121 122 4 Indar zentralak Aarteko garrantzia izan dute fisikaren historian indar zentralek:
5. GAIA Solido zurruna
5. GAIA Solido zurruna 5.1 IRUDIA Giroskopioaren prezesioa. 161 162 5 Solido zurruna Solido zurruna partikula-sistema errazenetakoa dugu. Definizioak (hau da, puntuen arteko distantziak konstanteak izateak)
Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea
Hirukiak, Poligonoa: elkar ebakitzen diren zuzenen bidez mugatutako planoaren zatia da. Hirukia: hiru aldeko poligonoa da. Hiruki baten zuzen bakoitza beste biren batuketa baino txiakiago da eta beste
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA: Koaderno hau erabiltzeko oharrak: Koaderno hau egin bazaizu ere, liburuan ezer ere idatz ez dezazun izan da, Gogora ezazu, orain zure liburua den hori,
Zirkunferentzia eta zirkulua
10 Zirkunferentzia eta zirkulua Helburuak Hamabostaldi honetan, hau ikasiko duzu: Zirkunferentzian eta zirkuluan agertzen diren elementuak identifikatzen. Puntu, zuzen eta zirkunferentzien posizio erlatiboak
9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko
9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomikoak 1) Kimika Teorikoko Laborategia 2012.eko irailaren 21 Laburpena 1 Espektroskopiaren Oinarriak 2 Hidrogeno Atomoa Espektroskopia Esperimentua
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA TEORIA 1. (2012/2013) Argiaren errefrakzioa. Guztizko islapena. Zuntz optikoak. Azaldu errefrakzioaren fenomenoa, eta bere legeak eman. Guztizko islapen a azaldu eta definitu
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:
MATEMATIKAKO ARIKETAK. DBH 3. KOADERNOA IZENA: Koaderno hau erabiltzeko oharrak: Koaderno hau egin bazaizu ere, liburuan ezer ere idatz ez dezazun izan da, Gogora ezazu, orain zure liburua den hori, datorren
I. KAPITULUA Zenbakia. Aldagaia. Funtzioa
I. KAPITULUA Zenbakia. Aldagaia. Funtzioa 1. ZENBAKI ERREALAK. ZENBAKI ERREALEN ADIERAZPENA ZENBAKIZKO ARDATZEKO PUNTUEN BIDEZ Matematikaren oinarrizko kontzeptuetariko bat zenbakia da. Zenbakiaren kontzeptua
EREMU NAGNETIKOA ETA INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA
EREMU NAGNETIKOA ETA INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA Datu orokorrak: Elektroiaren masa: 9,10 10-31 Kg, Protoiaren masa: 1,67 x 10-27 Kg Elektroiaren karga e = - 1,60 x 10-19 C µ ο = 4π 10-7 T m/ampere edo 4π
DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA
DBH MATEMATIKA 009-010 ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1 ALJEBRA EKUAZIOAK ETA EKUAZIO SISTEMAK. EBAZPENAK 1. Ebazpena: ( ) ( x + 1) ( )( ) x x 1 x+ 1 x 1 + 6 x + x+ 1 x x x 1+ 6 6x 6x x x 1 x + 1 6x x
1. INGENIARITZA INDUSTRIALA. INGENIARITZAREN OINARRI FISIKOAK 1. Partziala 2009.eko urtarrilaren 29a
1. Partziala 2009.eko urtarrilaren 29a ATAL TEORIKOA: Azterketaren atal honek bost puntu balio du totalean. Hiru ariketak berdin balio dute. IRAUPENA: 75 MINUTU. EZ IDATZI ARIKETA BIREN ERANTZUNAK ORRI
AURKIBIDEA I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7
AURKIBIDEA Or. I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7 1.1. MAGNITUDEAK... 7 1.1.1. Karga elektrikoa (Q)... 7 1.1.2. Intentsitatea (I)... 7 1.1.3. Tentsioa ()... 8 1.1.4. Erresistentzia elektrikoa
1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?
1. jarduera Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean? 1. Hastapeneko intentsitatearen neurketa Egin dezagun muntaia bat, generadore bat, anperemetro bat eta lanpa bat seriean lotuz. 2. Erresistentzia
Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak
5 Inekuazioak Helburuak Hamabostaldi honetan hauxe ikasiko duzu: Ezezagun bateko lehen eta bigarren mailako inekuazioak ebazten. Ezezagun bateko ekuaziosistemak ebazten. Modu grafikoan bi ezezaguneko lehen
(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n
5 Gaia 5 Determinanteak 1 51 Talde Simetrikoa Gogoratu, X = {1,, n} bada, X-tik X-rako aplikazio bijektiboen multzoa taldea dela konposizioarekiko Talde hau, n mailako talde simetrikoa deitzen da eta S
Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c
ntzekotasuna NTZEKOTSUN IRUI NTZEKOK NTZEKOTSUN- RRZOI NTZEKO IRUIK EGITE TLESEN TEOREM TRINGELUEN NTZEKOTSUN-IRIZPIEK LEHEN IRIZPIE $ = $' ; $ = $' IGRREN IRIZPIE a b c = = a' b' c' HIRUGRREN IRIZPIE
Hasi baino lehen. Zenbaki errealak. 2. Zenbaki errealekin kalkulatuz...orria 9 Hurbilketak Erroreen neurketa Notazio zientifikoa
1 Zenbaki errealak Helburuak Hamabostaldi honetan hau ikasiko duzu: Zenbaki errealak arrazional eta irrazionaletan sailkatzen. Zenbaki hamartarrak emandako ordena bateraino hurbiltzen. Hurbilketa baten
Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala
eta limitearen teorema zentrala Josemari Sarasola Estatistika enpresara aplikatua Josemari Sarasola Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala 1 / 13 Estatistikan gehien erabiltzen den banakuntza
10. GAIA Ingurune jarraituak
10. GAIA Ingurune jarraituak 10.1 IRUDIA Gainazal-tentsioaren ondorio ikusgarria. 417 418 10 Ingurune jarraituak Ingurune jarraituen oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira gai honetan: elastikotasuna hasteko,
OREKA KIMIKOA GAIEN ZERRENDA
GAIEN ZERRENDA Nola lortzen da oreka kimikoa? Oreka konstantearen formulazioa Kc eta Kp-ren arteko erlazioa Disoziazio-gradua Frakzio molarrak eta presio partzialak Oreka kimikoaren noranzkoa Le Chatelier-en
3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak. Eugenio Mijangos
3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak Eugenio Mijangos 3. KOADERNOA: ALDAGAI ANITZEKO FUNTZIOAK Eugenio Mijangos Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila Zientzia eta Teknologia
3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak
3. K a p itu lu a Aldagai errealek o fu n tzio errealak 49 50 3. K AP IT U L U A AL D AG AI E R R E AL E K O F U N T Z IO E R R E AL AK UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 3.1. ARAZOAREN
ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea
ERREAKZIAK Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea ADIZI ELEKTRZALEK ERREAKZIAK idrogeno halurozko adizioak Alkenoen hidratazioa
9.28 IRUDIA Espektro ikusgaiaren koloreak bilduz argi zuria berreskuratzen da.
9.12 Uhin elektromagnetiko lauak 359 Izpi ultramoreak Gasen deskargek, oso objektu beroek eta Eguzkiak sortzen dituzte. Erreakzio kimikoak sor ditzakete eta filmen bidez detektatzen dira. Erabilgarriak
Jose Miguel Campillo Robles. Ur-erlojuak
HIDRODINAMIKA Hidrodinamikako zenbait kontzeptu garrantzitsu Fluidoen garraioa Fluxua 3 Lerroak eta hodiak Jarraitasunaren ekuazioa 3 Momentuaren ekuazioa 4 Bernouilli-ren ekuazioa 4 Dedukzioa 4 Aplikazioak
PROGRAMA LABURRA (gutxiengoa)
PROGRAMA LABURRA gutiengoa Batilergo Zientiiko-Teknikoa MATEMATIKA I Ignacio Zuloaga BHI Eibar IGNACIO ZULOAGA B.I. EIBAR Gutiengo programa Zientiiko-Teknikoa. maila Ekuaio esponentialak Ariketa ebatiak:
PLANETENTZAKO AURKITZAILEAK
ASTRONOMIA PLANETENTZAKO AURKITZAILEAK Jesus Arregi Ortzean planetak ezagutzeko, eskuarki, bi ohar eman ohi dira. Lehenengoa, izarrekiko duten posizioa aldatu egiten dutela, nahiz eta posizio-aldaketa
Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043
KIMIKA OREKA KIMIKOA UZTAILA 2017 AP1 Emaitzak: a) 0,618; b) 0,029; 1,2 EKAINA 2017 AP1 Emaitzak:a) 0,165; 0,165; 1,17 mol b) 50 c) 8,89 atm UZTAILA 2016 BP1 Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35;
1. Oinarrizko kontzeptuak
1. Oinarrizko kontzeptuak Sarrera Ingeniaritza Termikoa deritzen ikasketetan hasi berri den edozein ikaslerentzat, funtsezkoa suertatzen da lehenik eta behin, seguru aski sarritan entzun edota erabili
6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana
6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana GAITASUNAK Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da: - Batezbestekoaren estimazioa biztanlerian kalkulatzeko. - Proba parametrikoak
Mikel Lizeaga 1 XII/12/06
0. Sarrera 1. X izpiak eta erradiazioa 2. Nukleoaren osaketa. Isotopoak 3. Nukleoaren egonkortasuna. Naturako oinarrizko interakzioak 4. Masa-defektua eta lotura-energia 5. Erradioaktibitatea 6. Zergatik
KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.
EN ETIKA Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat. Kantek esan zuen bera baino lehenagoko etikak etika materialak zirela 1 etika materialak Etika haiei material esaten zaie,
Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen partikularik txikiena da atomoa.
Atomoa 1 1.1. MATERIAREN EGITURA Elektrizitatea eta elektronika ulertzeko gorputzen egitura ezagutu behar da; hau da, gorputz bakun guztiak hainbat partikula txikik osatzen dituztela kontuan hartu behar
Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean
Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean Pablo Mínguez Elektrika eta Elektronika Saila Euskal Herriko Unibertsitatea/Zientzi Fakultatea 644 P.K., 48080 BILBAO Laburpena: Atomo baten
4. Hipotesiak eta kontraste probak.
1 4. Hipotesiak eta kontraste probak. GAITASUNAK Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da ikerketa baten: - Helburua adierazteko. - Hipotesia adierazteko - Hipotesi nulua adierazteko - Hipotesi nulu estatistikoa
Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK
Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK GORAKORTASUNA ETA BEHERAKORTASUNA MAIMOAK ETA MINIMOAK
2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA
2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA 2.1. Asertzioak: egoera-multzoak adierazteko formulak. 2.2. Aurre-ondoetako espezifikazio formala. - 1 - 2.1. Asertzioak: egoera-multzoak adierazteko formulak. Programa baten
DINAMIKA. c Ugutz Garitaonaindia Antsoategi Ingeniaritza Mekanikoa Saila Gasteizko I.I.T. eta T.I.T.U.E. Euskal Herriko Unibertsitatea
DINAMIKA c Ugutz Gartaonanda Antsoateg Ingenartza Mekankoa Sala Gastezko I.I.T. eta T.I.T.U.E. Euskal Herrko Unbertstatea 2000/2001 kasturtea Índce 1. SARRERA 3 2. INDARRAK 3 3. ERREFERENTZIA SISTEMA DINAMIKAN.
du = 0 dela. Ibilbide-funtzioekin, ordea, dq 0 eta dw 0 direla dugu. 2. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA
. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA.. TERMODINAMIKAREN LAN-ARLOA Energi eraldaketak aztertzen dituen jakintza-adarra termodinamika da. Materia tarteko den prozesuetan, natural
Proba parametrikoak. Josemari Sarasola. Gizapedia. Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20
Josemari Sarasola Gizapedia Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20 Zer den proba parametrikoa Proba parametrikoak hipotesi parametrikoak (hau da parametro batek hartzen duen balioari buruzkoak) frogatzen
4. GAIA: Ekuazio diferenzialak
4. GAIA: Ekuazio diferenzialak Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea Aurkibidea 4. Ekuazio diferentzialak......................................
EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA
EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA 1.1. Topologia.. 1.. Aldagai anitzeko funtzio errealak. Definizioa. Adierazpen grafikoa... 5 1.3. Limitea. 6 1.4. Jarraitutasuna.. 9 11 14.1. Lehen mailako
Ekuazioak eta sistemak
4 Ekuazioak eta sistemak Helburuak Hamabostaldi honetan hauxe ikasiko duzu: Bigarren mailako ekuazio osoak eta osatugabeak ebazten. Ekuazio bikarratuak eta bigarren mailako batera murriztu daitezkeen beste
Oinarrizko mekanika:
OINARRIZKO MEKANIKA 5.fh11 /5/08 09:36 P gina C M Y CM MY CY CMY K 5 Lanbide Heziketarako Materialak Oinarrizko mekanika: mugimenduen transmisioa, makina arruntak eta mekanismoak Gloria Agirrebeitia Orue
Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira:
1 Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira: T= 2,000 C eta P= 50,000 a 100,000 atmosfera baldintza hauek bakarrik ematen dira sakonera 160 Km-koa denean eta beharrezkoak dira miloika eta
1.1. Aire konprimituzko teknikaren aurrerapenak
1.- SARRERA 1.1. Aire konprimituzko teknikaren aurrerapenak Aire konprimitua pertsonak ezagutzen duen energia-era zaharrenetarikoa da. Seguru dakigunez, KTESIBIOS grekoak duela 2.000 urte edo gehiago katapulta
Unibertsitaera sartzeko hautaprobak 1995.eko Ekaina
Unibertsitaera sartzeko hautaprobak 1995.eko Ekaina FISIKA Aukera itzazu probletna-niuítzo bar eta bi gaidera A MULTZOA (3p) 1.- 1.000 kg-tako suziri bat orbitaan jarri da Lurreko gaínazaletik 800 km-tara
1. SARRERA. 2. OSZILOSKOPIO ANALOGIKOA 2.1 Funtzionamenduaren oinarriak
1. SARRERA Osziloskopioa, tentsio batek denborarekin duen aldaketa irudikatzeko tresna da. v(t) ADIBIDEZ Y Ardatza (adib.): 1 dibisio = 1 V X Ardatza (adib.): 1 dibisio = 1 ms t 4.1 Irudia. Osziloskopioaren
TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak
TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak Fisikako Gradua Ingeniaritza Elektronikoko Gradua Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan Gradu Bikoitza 1. maila 2014/15 Ikasturtea Saila Universidad
Magnetismoa. Ferromagnetikoak... 7 Paramagnetikoak... 7 Diamagnetikoak Elektroimana... 8 Unitate magnetikoak... 9
Magnetismoa manak eta imanen teoriak... 2 manaren definizioa:... 2 manen arteko interakzioak (elkarrekintzak)... 4 manen teoria molekularra... 4 man artifizialak... 6 Material ferromagnetikoak, paramagnetikoak
3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak
3 K a p itu lu a Aldagai errealek o fu n tzio errealak 13 14 3 K AP IT U L U A AL D AG AI E R R E AL E K O F U N T Z IO E R R E AL AK UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 31 FUNTZIOAK:
1. Ur-ponpa batek 200 W-eko potentzia badu, kalkulatu zenbat ZP dira [0,27 ZP]
Ariketak Liburukoak (78-79 or): 1,2,3,4,7,8,9,10,11 Osagarriak 1. Ur-ponpa batek 200 W-eko potentzia badu, kalkulatu zenbat ZP dira [0,27 ZP] 2. Gorputz bat altxatzeko behar izan den energia 1,3 kwh-koa
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi I. ebazkizuna (2.25 puntu) Poisson, esponentziala, LTZ Zentral
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu I. ebazkizuna Ekoizpen-prozesu batean pieza bakoitza akastuna edo
Mate+K. Koadernoak. Ikasplay, S.L.
Mate+K Koadernoak Ikasplay, S.L. AURKIBIDEA Aurkibidea 1. ZENBAKI ARRUNTAK... 3. ZENBAKI OSOAK... 0 3. ZATIGARRITASUNA... 34 4. ZENBAKI HAMARTARRAK... 53 5. ZATIKIAK... 65 6. PROPORTZIONALTASUNA ETA EHUNEKOAK...
Polimetroa. Osziloskopioa. Elikatze-iturria. Behe-maiztasuneko sorgailua.
Elektronika Analogikoa 1 ELEKTRONIKA- -LABORATEGIKO TRESNERIA SARRERA Elektronikako laborategian neurketa, baieztapen eta proba ugari eta desberdinak egin behar izaten dira, diseinatu eta muntatu diren
INDUSTRI TEKNOLOGIA I, ENERGIA ARIKETAK
INDUSTRI TEKNOLOGIA I, ENERGIA ARIKETAK 1.-100 m 3 aire 33 Km/ordu-ko abiaduran mugitzen ari dira. Zenbateko energia zinetikoa dute? Datua: ρ airea = 1.225 Kg/m 3 2.-Zentral hidroelektriko batean ur Hm
Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan ematen den ikasgaiaren apunteak.
2006-2007 kurtsoa Seinale eta Sistemak I Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan ematen den ikasgaiaren apunteak. Joseba Imanol Madariaga Longarai 2000-2006 Apunte hauek kopiatu, banatu eta aldatu ditzakezu ohar
1-A eta 1-8 ariketen artean bat aukeratu (2.5 puntu)
UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK 2004ko EKAINA ELEKTROTEKNIA PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD JUNIO 2004 ELECTROTECNIA 1-A eta 1-8 ariketen artean bat aukeratu (2.5 1-A ARIKETA Zirkuitu elektriko
LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa
Elektroteknia: Ariketa ebatzien bilduma LANBDE EKMENA LANBDE EKMENA LANBDE EKMENA roiektuaren bultzatzaileak Laguntzaileak Hizkuntz koordinazioa Egilea(k): JAO AAGA, Oscar. Ondarroa-Lekeitio BH, Ondarroa
7. K a p itu lu a. Integ ra l a nizk o itza k
7. K a p itu lu a Integ ra l a nizk o itza k 61 62 7. K A P IT U L U A IN T E G R A L A N IZ K O IT Z A K UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 7.1. ARAZOAREN AURKEZPENA 63 7.1 A ra zo a
5. GAIA Mekanismoen Analisi Dinamikoa
HELBURUAK: HELBURUAK: sistema sistema mekaniko mekaniko baten baten oreka-ekuazioen oreka-ekuazioen ekuazioen planteamenduei planteamenduei buruzko buruzko ezagutzak ezagutzak errepasatu errepasatu eta
UNITATE DIDAKTIKOA ELEKTRIZITATEA D.B.H JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. Helio atomoa ASKATASUNA BHI 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA
1. JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. 1 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA Material guztiak atomo deitzen diegun partikula oso ttipiez osatzen dira. Atomoen erdigunea positiboki kargatua egon ohi da eta tinkoa
Poisson prozesuak eta loturiko banaketak
Gizapedia Poisson banaketa Poisson banaketak epe batean (minutu batean, ordu batean, egun batean) gertaera puntualen kopuru bat (matxura kopurua, istripu kopurua, igarotzen den ibilgailu kopurua, webgune
FISIKA ETA KIMIKA 4. DBH BIRPASO TXOSTENA
FISIKA ETA KIMIKA 4. DBH BIRPASO TXOSTENA FISIKA ZINEMATIKA KONTZEPTUAK: 1. Marraz itzazu txakurraren x/t eta v/t grafikoak, txakurrraren higidura ondoko taulan ageri diren araberako higidura zuzena dela
MATEMATIKA DISKRETUA ETA ALGEBRA. Lehenengo zatia
MATEMATIKA DISKRETUA ETA ALGEBRA Lehenengo zatia http ://www.sc.ehu.es/ccwalirx/docs/materiala.htm 1. KALKULU PROPOSIZIONALA 2. PREDIKATU KALKULUA 3. MULTZOAK, OSOKOAK 4. ERLAZIOAK ETA FUNTZIOAK 5. GRAFOAK
1. praktika Elikadura-iturria eta polimetroaren maneiua. Oinarrizko neurketak: erresistentzia, tentsioa eta korrontea.
eman ta zabal zazu Informatika Fakultatea, EHU Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saila ktl'2001 KONPUTAGAILUEN TEKNOLOGIAKO LABORATEGIA 1. zatia: Instrumentazioa (I) 1. praktika Elikadura-iturria
Antzekotasuna. Helburuak. Hasi baino lehen. 1.Antzekotasuna...orria 92 Antzeko figurak Talesen teorema Antzeko triangeluak
6 Antzekotasuna Helburuak Hamabostaldi honetan haue ikasiko duzu: Antzeko figurak ezagutzen eta marrazten. Triangeluen antzekotasunaren irizpideak aplikatzen. Katetoaren eta altueraren teoremak erakusten
6. GAIA: Oinarrizko estatistika
6. GAIA: Oinarrizko estatistika Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea Aurkibidea 6. Oinarrizko estatistika.......................................
Oxidazio-erredukzio erreakzioak
Oxidazio-erredukzio erreakzioak Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-partekatu lizentziaren mende dago. Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu http://creativecommons.org/licenses/by-ncsa/3.0/es/
Materialen elastikotasun eta erresistentzia
Materialen elastikotasun eta erresistentzia Juan Luis Osa Amilibia EUSKARA ETA ELEANIZTASUNEKO ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA Liburu honek UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren
Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)
Termodinamika Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma) Erreakzio kimikoetako transformazio energetikoak. Espontaneotasuna 1. Energia eta erreakzio kimikoa. Prozesu exotermikoak
6 INBERTSIOA ENPRESAN
6 INBERTSIOA ENPRESAN 6.1.- INBERTSIO KONTZEPTUA 6.2.- INBERTSIO MOTAK 6.3.- DIRUAREN BALIOA DENBORAN ZEHAR 6.2.1.- Oinarrizko hainbat kontzeptu 6.2.2.- Etorkizuneko kapitalen gutxietsien printzipioa 6.2.3.-