BIOLOGIA ORAIN ARTE, IKERTZAILEEK ARTXIBOKOA. Algak ontzien poliestirenoa ordezkatzeko

Σχετικά έγγραφα
Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala

7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i

1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak

DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )

Basamortua eta basamortutzea

ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea

3. Ikasgaia. MOLEKULA ORGANIKOEN GEOMETRIA: ORBITALEN HIBRIDAZIOA ISOMERIA ESPAZIALA:

= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.

ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna

Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea

Poisson prozesuak eta loturiko banaketak

KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.

1 Aljebra trukakorraren oinarriak

6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana

Mikel Lizeaga 1 XII/12/06

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi

Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043

BAKARRIK OTE GAUDE? MJ

Irrati-teleskopioak. NASAk Robledoko Astrobiologia Zentroan (INTA-CSIC) duen irrati-teleskopioa erabiliz egindako proiektu akademikoa.

ANTIMATERIA FIKZIOA OTE?

Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK

OREKA KIMIKOA GAIEN ZERRENDA

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA

LOTURA KIMIKOA :LOTURA KOBALENTEA

2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA

Proba parametrikoak. Josemari Sarasola. Gizapedia. Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20

Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira:

9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

EREDU ATOMIKOAK.- ZENBAKI KUANTIKOAK.- KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA EREDU ATOMIKOAK

INDUSTRI TEKNOLOGIA I, ENERGIA ARIKETAK

1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)

DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA

4. Hipotesiak eta kontraste probak.

Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen partikularik txikiena da atomoa.

I. ebazkizuna (1.75 puntu)

ALKENOAK (I) EGITURA ETA SINTESIA

KONPUTAGAILUEN TEKNOLOGIAKO LABORATEGIA

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

1. MATERIALEN EZAUGARRIAK

Solido zurruna 2: dinamika eta estatika

Oxidazio-erredukzio erreakzioak

2. ERDIEROALEEN EZAUGARRIAK

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu

1.1 Sarrera: telekomunikazio-sistemak

Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK

1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?

(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n

Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2

Ordenadore bidezko irudigintza

BIZIDUNEN OSAERA ETA EGITURA

Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra

Aldagai Anitzeko Funtzioak

MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015

1. Oinarrizko kontzeptuak

I. ikasgaia: Probabilitateen kalkulua

Fisika BATXILERGOA 2. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula

6.1. Estatistika deskribatzailea.

Kojineteak. Eskuarki, forma zilindrikoa izaten dute; jasan ditzaketen kargen arabera, bi motatan bereiz daitezke:

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

9. GAIA: ZELULAREN KITZIKAKORTASUNA

EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA

UNITATE DIDAKTIKOA ELEKTRIZITATEA D.B.H JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. Helio atomoa ASKATASUNA BHI 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA

Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c

2011 Kimikako Euskal Olinpiada

EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA

Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak

9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK

1-A eta 1-8 ariketen artean bat aukeratu (2.5 puntu)

EIB sistemaren oinarriak 1

EGITURAREN ANALISIA ETA SINTESIA. KONTZEPTU OROKORRAK

Familien gastua suspertzen hasi da

Agoitz DBHI Unitatea: JOKU ELEKTRIKOA Orria: 1 AGOITZ. Lan Proposamena

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

6 INBERTSIOA ENPRESAN

ekaia Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak? Sound, noise, music: are the boundaries clear? Marta Urdanpilleta Landaribar*

4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. Azterketa ebatziak ikasturtea Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. EHU

ETA Hack VR kw. Potentzia handiko ezpal galdara industria, enpresa eta bero sareetarako. Perfekzioarekiko grina.

C, H, O, N, (S, P, Cl, Br...)

Energia-metaketa: erredox orekatik baterietara

GIZA GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA I BINOMIALA ETA NORMALA 1

ETA HACK kw. erregai garraio seguruarentzat estandar berri bat. Perfekzioarekiko grina. ... nire berokuntza sistema.

1. Ur-ponpa batek 200 W-eko potentzia badu, kalkulatu zenbat ZP dira [0,27 ZP]

9.28 IRUDIA Espektro ikusgaiaren koloreak bilduz argi zuria berreskuratzen da.

5 Hizkuntza aljebraikoa

Magnetismoa. Ferromagnetikoak... 7 Paramagnetikoak... 7 Diamagnetikoak Elektroimana... 8 Unitate magnetikoak... 9

Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.

MAKINAK DISEINATZEA I -57-

Deixia. Anafora edota katafora deritze halako deixi-elementuei,

PelletsUnit ETA PU 7-15 kw. Etxebizitza eroso eta epelarentzat Pellet Galdara. Perfekzioarekiko grina.

ISILPEKO BABESA. Zaintza lanetan aritzen da hainbat herritar. Askotan, ikusezina da haiek egiten duten lana 20

Antzekotasuna. Helburuak. Hasi baino lehen. 1.Antzekotasuna...orria 92 Antzeko figurak Talesen teorema Antzeko triangeluak

1. MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK

Freskagarriak: hobe light badira

Transcript:

berriak HISTORIA Erasmus Darwin-en bizitzari buruzko liburua, osorik CHARLES DARWINEN PENTSAERAN ETA LANETAN eragin handia izan zuen bere aitona zenak, Erasmus Darwinek. Erasmus Darwin fisikari, olerkari, asmatzaile eta intelektual ospetsua izan zen, eta beti sinetsi izan zuen eboluzioan. Biloba Charlesek hari buruzko liburua idatzi zuen, eta 1879an argitaratu zen. Liburua, ordea, ez zen osorik argitaratu. Nonbait, Henrietta Charlesen alabari liburua astunegia eta luzeegia iruditu zitzaion, eta elizari eta garaiko gizarteari buruzko aipamenak, berriz, gogorregiak. Hori dela eta, idatzitakoaren % 16 kendu eta hainbat pasarte egokitu zituen. Orain, Cambridge-ko Unibertsitateko argitaletxeak osorik argitaratzea erabaki du. Gainera, aurten Erasmus Darwinen heriotzaren 200. urteurrena bete da. BIOLOGIA Zelularen barnean edo saiodian egon, proteinek ez dute jokabide bera ORAIN ARTE, IKERTZAILEEK GEHIENBAT SAIODIETAN AZTERTU DITUZTE PROTEINAK. Horrela ezagutu dira zelularen funtzio nagusiak betetzen dituzten molekula horiei buruzko berezitasun asko. Alabaina, Ipar Karolinako Unibertsitateko kimikariek adierazi dute azterketa horiek ez direla erabat zuzenak. Izan ere, zelularen barnean daudenean proteinek desberdin jokatzen dutela frogatu dute. Zelularen barneko giroaren eta saiodikoaren artean alde handia dago. Saiodian proteinak diluituta daude; zelularen barnealdea, berriz, proteinaz eta bestelako molekulaz gainezka dago. Hori dela eta, proteinek ez dute itxura bera hartzen, eta jakina da proteinek betetzen duten funtzioa beren itxuraren araberakoa dela. Nonbait, zelularen barnean, ahal duten azalera gutxiena hartzeko moduan tolesten dira proteinak. Ikerketak ikaragarri zailtzen baditu ere, kontuan hartu beharko da aurrerantzean, batez ere medikuntzan, proteinek garrantzi handia baitute Alzheimerren eta Parkinsonen gaixotasunetan, baita minbizian ere. TEKNOLOGIA Algak ontzien poliestirenoa ordezkatzeko AUSTRIAKO GRAZ TEKNOLOGIA UNIBERTSITATEAN, Alginsulate material biodegradagarria asmatu dute, janariak eta bestelako gaiak ontziratzeko erabiltzen den poliestireno hedatua ordezkatzeko. Jakina da poliestirenoa oso material poluitzailea dela. Orain, ikertzaile-taldeak alga arre lehorrak erabili ditu hura ordezkatzeko material biodegradagarria egiteko. Izan ere, alga horiek, ugariak izateaz gain, oso egokiak dira puztu, aparra sortu eta nahi den itxura emateko. Poliestirenoaren ordez beste material biodegradagarri batzuk ere erabiltzen dira janariak biltzeko, hala nola, artoa eta patata; baina horiek oso erakargarriak dira intsektuentzat eta saguentzat. Gainera, industriarako landatzen diren artoek edo patatek nekazaritzarako egokiak diren lursailak hartzen dituzte. Beraz, algak erabiltzeak abantaila nabariak ditu ikertzaileen esanean. 2 E LHUYAR. 2002 ABENDUA

NEKAZARITZA ZITOLOGIA Feromonak patata-zomorroak tranpara erakartzeko AEBETAKO NEKAZARITZA IKERKETAKO ZERBITZUKO ZIENTZIALARIEK bi sexuetako patata-zomorroak erakartzen dituen feromona aurkitu dute. Orain arte, arra erakartzen zuen feromona ezagutzen zen, baina arraz gain emea ere erakartzen dituen feromona lortzeak garrantzi handia du. Izan ere, izurriteak kontrolatzeko tranpa egiteko erabil daiteke. Arrak erakartzen dituen feromona, gehienez ere, patata- -zomorroen populazioa zenbatzeko erabil zitekeen. Horrekin, izurritea kontrolatzeko zein metodo erabili erabakitzen zen, baina ez zuen tranpa moduan erabiltzeko balio, tranpari ihes egindako ar gutxi batzuk nahikoak direlako izurritea zabaltzeko. Aldiz, bi sexuetako patata-zomorroak erakartzen dituen feromona oso tranpa eraginkorra egiteko erabil daiteke: feromonaren bidez patata-zomorroak leku batera bideratzen badira, nahikoa da leku horretan pestizida pittin bat jartzea denak akabatzeko. Hartara, ez dago sail osoan pestizida pila bat zabaldu beharrik. DNA zaharraren arrastoek erantzun immunea eragiten dute FRUTA-EULIEKIN EGINDAKO IKERKETA BATEAN, zelula hil ondoren gelditzen diren DNAren arrastoek erantzun immunea eragiten dutela ikusi du Japoniako Osaka Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Zelulen heriotza edo apoptosia ezinbestekoa da organismoen garapenean. Zelula berriak sortu ahala, zaharrak eta akastunak hil egiten dira, eta inguruko zelulek bereganatzen dituzte hildako zelularen hondakinak. Hain zuzen, lisosoma izeneko organuluetan digeritzen dira zelulen hondakinak, baita DNA zaharra ere. DNA hori digeritzeko entzima espezifikoak daude, eta ikertzaileek horrelako entzimarik ez duten fruta-euliak erabili dituzte DNAren arrastoak gelditzen direnean zer gertatzen den ikusteko. Eta erantzun immunea sortzen dela frogatu dute. Apoptosiaren prozesua eboluzioan ondo gorde denez, emaitzak ugaztunetan ere antzekoak izango liratekeela uste dute. Ikertzaileen iritziz, gizakietan DNAren digestioa ondo egiten ez bada, shock septikoa izateko arriskua dago. E LHUYAR. 182. ZK. berriak TEKNOLOGIA Matematika medikuntzaren zerbitzura Alemaniako matematikari-talde batek x izpien esposizio-kopurua murriztu eta, aldi berean, esposizio horien eraginkortasuna handitzen duen sistema informatikoa egin du. Radioplan izeneko sistemaren arduradunek diotenez, esposizio-kopurua gutxitzen denez, x izpiek ehunetan eragin ditzaketen kalteak ere gutxitu egiten dira. X izpiak igortzen dituen iturria pazientearen inguruan biraka jartzen da. Horrela, izpiak tumorera angelu askotatik iristen dira. Aldi berean, izpien intentsitatea ordenagailu bidez kontrolatutako sistema baten bidez doitzen da. Sistema berriarekin, erradioterapiak orain baino bizkorrago eta eraginkorrago egingo dira. Zura zitrikoekin babesten Zura organismo erasotzaileetatik babesteko erabiltzen den biderik zabalduenetakoa borroka kimikoa da. Baina, produktu kimikoak erabiltzeak dituen arriskuen ondorioz, indartu egin da zuraren babesle eraginkor baina ez hain poluitzaileak lortzeko interesa. CIDEMCO garatzen ari den proiektuaren helburua, batez ere, nekazaritza- eta elikadura- -industriatik datozen hondakin zitrikoek izan dezaketen ahalmen biozida balioestea da. Hau da, zura intsektu eta onddoetatik babesteko, zitrikoak erabilgarri diren edo ez jakin nahi da. MATERIALAK 3

berriak NEKAZARITZA ZOOLOGIA Infragorriak Lurraren egoera ezagutzeko Lurraren parametro nagusiak tokian bertan analizatzeko gai den prototipo bat ari da probatzen AEBetako Nekazaritzarako Ikerketa Zerbitzua (ARS). Tresna infragorrien errefraktometro bat da, eta Lurrak islatzen dituen erradiazioak jasotzen ditu. Neurketei esker, zenbat gai organiko, nitrogeno eta abar dituen jakin daiteke. Ohiko neurketekin alderatuta alde handirik ez dagoela ikusten bada, Lurraren egoera zein den eta zenbat ongarri erabili behar den jakiteko egiten diren analisi kimikoen ordez erabiltzeko asmoa dute ikertzaileak. 100 igel-espezie inguru gehiago Zaila da, baina hori da Sri Lanka-ko basoetan aurkitzea espero dutena. Colombo-n ondare naturalen ikerketarako fundazioa sortu zenean, Sri Lanka-k oraindik dituen 750 km 2 euri-oihan (garai batean 15.000 km 2 zituen) aztertzen hasi ziren eta igel-espezie berri ugari aurkitu zuten. Hortik abiatuta kalkulatu dute 120 espezie inguru daudela. Orain arte aurkitutako espezieak bi taldetan banatu dituzte. Batean arrautzak aparrezko habiatan jartzen dituztenak daude, uraren gainean dauden hosto, harri edo adarretan. Beste taldekoek arrautzak banaka jartzen dituzte hostoetan eta igel-itxurarekin jaiotzen dira. ASTRONOMIA TEKNOLOGIA Poligrafoa ez da fidatzekoa POLIGRAFOA EDO GEZUR- -DETEKTAGAILUA pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak erregistratzen dituen aparatua da. Poligrafoaren menpe dagoenak botatzen duen izerdiaren, arnasteko egiten dituen mugimenduen, bihotzeko taupaden eta odoleko tentsioaren arabera, pertsona hori gezurra ala egia esaten ari den erabakitzen da. HOAG-EN OBJEKTUA DA ARGAZKI IKUSGARRI HORRETAN IKUSTEN DEN GALAXIA. 1950eko hamarkadan identifikatu zuen Art Hoag astronomoak eta gugandik 600 bat milioi argi-urtera dago. Alderik alde 120.000 argi-urte neurtzen ditu eraztun- -itxurako galaxia berezi honek. Argazkia Hubble-k egindakoa da eta, ikusteko ederra izateaz gain, galaxia zehaztasun handiagoz ezagutzeko balio izan du. Eraztuna masa handiko izar gazteez osaturik dagoela dirudi, eta erdialdeko nukleo horixka izar zaharragoez. Tartean, oraindik ikusteko gai ez garen izar-multzoak daudela AEBetan, poligrafoa dezente erabiltzen da, baita lanpostu baterako hautagaien hitzen egiazkotasuna neurtzeko ere. CIAko eta FBIko ikertzaileek, ordea, bereziki trebatutako pertsona bat poligrafoari iruzur egiteko gai dela ikusi dute. Ikerketa horrek, beraz, zalantzan jarri du poligrafoaren baliagarritasuna, eta makinak adierazten duen horretan gehiegizko konfiantzarik ez izateko ohartarazi diete proba horiek erabiltzen dituztenei. Eraztun-itxurako galaxia ikusgarria uste dute astronomoek, eta eraztun bakarraren ordez bi daudela, bata bestearen atzean. 4 E LHUYAR. 2002 ABENDUA

NATURA Landareek ere nahiago dute negu hotza KANADAKO AGRICULTURE ETA AGRI-FOOD-EKO IKERTZAILEEK aurreikusitakoaren arabera, landareek arrisku handiagoa izango dute etorkizunean neguko kalteak pairatzeko, nahiz eta klima epelagoa izan. Negu epelagoetan, elur-tapakirik gabe, landareak tenperatura hotzetan agerian geldituko lirateke. Basoetako landareek, esaterako, hotzari aurre egiteko gogortasun gutxiago izango dute; tenperatura-aldaketa txikiagoak egongo direnez, ez dira hotzaldietarako prestatuta egongo eta. Izan ere, landareek neguan bizirauteko duten gaitasuna klimaren menpe dago. Izozte-tenperatura baino tenperatura hotzagoek, aldi beroei esker hotzaren aurkako gogortasun-eskasiak, izotz faltak, izozteagatiko zoru- -harroketek eta abarrek landare askoren galera eragin dezakete. OSASUNA Bihotzekoaren aurkako txertoa BIHOTZEKOAREN HASIERAKO FASEETAN, erreakzio immunitarioek eragina dute. E-selektina deritzon proteinak zelula immunitarioak odol-hodien hormetara atxikitzen laguntzen du. Horrek hanturak sortzen ditu odol- -hodietan eta bihotzekoa eragin dezake. Estatu Batuetako zientzialari-talde batek odol-hodietan hanturarik ez sortzeko txerto bat proposatu du. Egindako esperimentuan, bihotzekoa izateko arriskua zuten arratoiei E-selektina proteina eman zaie kontzentrazio txikietan. Sistema immunea proteinara ohitu egiten dela ikusi dute zientzialariek. Ohituz gero, E-selektinak ez du sistema immunean inolako eraginik eta, ondorioz, ez da hanturarik agertuko odol-hodietan. Txertoa eraginkorra dela ikusi dute zientzialariek, esperimentuan erabilitako arratoietan bihotzekoaren kopurua asko jaitsi baita. berriak Gene-terapiako metodo seguruagoa GENE-TERAPIAK ITXAROPEN ASKO PIZTU DITU. Oraindik, baina, ez da aurkitu terapiarako erabili nahi diren geneak pazientearen DNAn txertatzeko modu erraz eta segururik. Gehien zabaldu den teknikan birusak erabiltzen dira garraiolari- -lana egin eta genea DNAn txerta dezaten. Metodo hori, ordea, ez da guztiz segurua, DNAren edozein tokitan txertatzen baitute genea, eta gerta liteke eragin kaltegarria duten beste gene batzuk aktibatzea bide batez. Orain, AEBetako Standford Unibertsitatearen Medikuntza Zentroan, gene-terapiako beste teknika bat probatu dute. Hain zuzen, bakterioen birusek (bakteriofagoek) erabiltzen duten teknika kopiatu dute. Bakteriofagoek, beren genea bakterioaren kromosomaren toki zehatz batean sartzeko, proteina bat egiten dute. Proteina horrek integrasa izena du, eta gizakietan ere horrelako proteinak badaudela ikusi dute ikertzaileek. Gainera, giza zeluletan, gene terapeutikoarekin batera, integrasa kodetzen duen genea ere sartutakoan, integrasak gene hori gizakiaren DNAn sartzen duela frogatu dute. Saguekin ere egin dituzte probak, eta emaitzak onak izan dira. Bide berri horrek zer ematen duen ikusi egin behar. MEDIKUNTZA E LHUYAR. 182. ZK. 5

7. urtea zurekin 7. urtea asteazkenero 20:10ean Euskadi Irratian Norteko Ferrokarrilla 93 98 102 106 zientzia- -magazina Osasuna Ingurumena Teknologia Informatika Elhuyar Fundazioaren babesarekin 0 700 1000 1300 OSASUNA Hemiplegikoak berriro oinez hasteko teknika berria HEMIPLEGIA BURMUINEKO INFARTU BATEN ONDORIOETAKO BAT IZAN DAITEKE. Gorputzaren alde bat paralizatu egiten da eta, horregatik, oinez ibiltzeko gaitasuna galtzen da. Japoniako Hokkaido Unibertsitateko zientzialari-talde batek gaitasun hori berreskuratzeko metodo berri bat garatu du. Asmatu duten sistema oso sinplea da. Gaixoak mugi dezakeen hankan, nerbio-bulkadak jasotzen dituen sentsorea ezartzen da. Era berean, paralizatutako hankan, sentsoreak bidalitako seinaleak jaso eta muskuluetara bidaltzen dituzten elektrodoak daude. Horrela, hanka osasuntsuak jasotzen dituen seinale berak heltzen dira hanka paralizatura eta hanka hori mugitzeko gaitasuna berreskura dezake gaixoak. Diotenez, sistema berriarekin bi hanken arteko koordinazio hobea lortzen da eta gaixoarentzat abantailatsuagoa da, seinalea bidaltzeko ez duelako pentsatu behar.

BOTANIKA Afrika tropikaleko landaredia ikertzeko egitasmoa AFRIKAKO ETA EUROPAKO IKERTZAILEEK PROTA egitasmoa aurkeztu dute Kenyan. 2003-2012 bitartean, Afrika Tropikaleko 7.000 landare- -espezie baliagarriren ezaugarriak aztertuko dituzte, eta datu horiek web gune batean eta hainbat CD eta argitalpenetan jasoko dituzte. Informazio horrekin guztiarekin, baliabide horren erabilera jasangarria sustatzeko asmoa dute, baita biodibertsitatea zaindu eta nekazaritza-eremuetako garapena bultzatzekoa ere. Egitasmoak guztira 16 milioi euroko kostua izango duela kalkulatzen da (1,6 milioi urteko), eta lehenengo urteko gastuak Europako Batasunaren eta Herbehereetako Wageningen Unibertsitatearen eta atzerri-arazoetako ministerioaren artean ordainduko dituzte. Egitasmoa Nekazaritzarako eta Basogintzarako Munduko Institutuak koordinatuko du (Kenya). berriak GENETIKA Bakterioaren geneak labezomorroaren DNAn ASPALDITIK ZIENTZIALARIEK USTE ZUTEN BAKTERIOEN GENEAK animalien kode genetikoan txerta daitezkeela; horri gene- -transferentzia horizontala deitzen zaio, eta animalien DNAn dauden hainbat generen jatorria azaltzeko erabili izan da. Hala ere, inoiz ez zen teoria hori baieztatzeko zuzeneko frogarik jaso. Orain, ordea, Wolbachia bakterioaren gene batzuk Callosobruchus chinensis labezomorroaren DNAn txertatu direla ikusi dute Tokioko Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Bakterio hori labezomorroaren eta beste intsektu batzuen bizkarroia da, eta haien zelulen barnean bizi da. Alabaina, bakterioak kutsatutako labezomorroak antibiotikoak hartuta ez zirela sendatzen ikusita, ikertzaileek gene-transferentzia gertatu zela susmatu zuten. Hala, labezomorroaren DNA aztertu zuten, eta bakterioaren 11 bat gene topatu zituzten haren kromosoman. Emaitza horrek bidea ematen du gizakietan ere inoiz antzeko zerbait gertatu ote zen jakiteko, eta baita genetikoi eraldatutako elikagaien geneak hesteetan bizi diren bakterioetara pasa daitezkeen ala ez azaltzeko ere. Aitaren ustekabeko ondare genetikoa Geneak ez daude zelularen nukleoan bakarrik, mitokondrio deritzen egituretan ere badago material genetikoa. Nolabait esateko, fosildutako material genetikoa da eta orain arte guk guztiok amarena bakarrik jasotzen genuela uste zen. Hain juxtu, mitokondrioetako DNAren azterketak asko erabiltzen dira paleoantropologian, gizakiaren jatorriari denboran atzera jarraitzeko. Baina hara non Danimarkako emakume batek aitarengandik jasotako mutazio bat duen bere mitokondrioetako DNAn. Ugaztunetan oso arraroa da mitokondrioetako DNA aitarengandik jasotzea, eta gizakietan hau izan da ezagutu den lehen kasua. 2 g inguru pisatzen duen txip arrunt bat egiteko, 1,6 kg erregai fosil, 72 g gai kimiko eta 32 kg ur behar dira. Edo beste era batera esanda, txip bat egitean pisatzen duena baino 600 aldiz material gehiago kontsumitzen da. Auto bat egiteko, berriz, autoaren pisuaren bi halako erregai besterik ez da behar. Argi dago, beraz, txipak ez direla batere mesedegarriak ingurumenarentzat. INGURUMENA Txipak arinak dira. Benetan? GENETIKA E LHUYAR. 182. ZK. 7

Exoplaneta batzuk ilusio optikoak besterik ez dira EXOPLANETAK, EGUZKI-SISTEMATIK KANPO, beste izar batzuen inguruan biraka dabiltzan planetak dira. Ezin dira zuzenean ikusi eta, horren ordez, izarren argia aztertzen dute fisikariek: argian ezohiko dardararik ikusiz gero, exoplanetaren erakarpen indarraren ondorioa omen da. Baina jadanik identifikatuta zeuden exoplaneta batzuk berriro aztertzean, Tennessee-ko Unibertsitateko fisikariak planeta horietatik bat, HD 192263 izenekoa, ez dela existitzen konturatu dira. Dirudienez, dardarak izarraren gainazaleko efektu optiko baten ondorioa besterik ez dira. ASTRONOMIA Zientzialariek onartu dute erabiltzen den metodologia kasu batzuetan ez dela egokia, eta litekeena dela aurkitutako exoplaneten % 5 gutxienez ilusio optikoak besterik ez izatea.

MATERIALAK Nanohodiz osatutako material benetan gogorra AEBETAKO OKLAHOMA ESTATU UNIBERTSITATEAN NANOHODIAK polimerozko matrizeetan txertatzeko modua aurkitu dute. 1991n karbonozko nanohodiak egitea lortu zenean, karbono-zuntzen tokia hartuko zutela espero zen, haiek baino askoz ere gogorragoak eta sendoagoak sakabanatuta dituen uretan eta polimeroen disoluzio batean sartu dute materiala; hartara, nanohodien edo polimeroen geruzak itsasten dira azalean. Materiala are gogorragoa bihurtzeko, geruza bakoitza gehitzean, talde kimikoak itsatsi dizkiete nanohodiei. Hiru proteina hiesetik babesteko GIZA IMMUNOESKASIAREN BIRUSA (GIB) gorputzean sartu eta gaixotasuna agertu arte hainbat denbora pasa ohi da. Baina kutsatuta daudenen % 2ak, gutxi gorabehera, ez du hies gaixotasuna garatzen. berriak OSASUNA baitira. Baina nanohodiak, polimeroekin nahastean, pilatu egiten ziren, eta materiala ezin zen erabili. Orain, molekula bakarreko nanohodien geruzak bata bestearen gainean jarritako geruza polimerikoekin tartekatu dituzte. Horretarako, txandaka, nanohodiak Azkenean, materialaren erdia nanohodiz osatuta dago. Eta karbono-zuntza bezain arina, baina hura baino sei aldiz sendoagoa da, eta ingeniaritzan erabiltzen diren material zeramiko gogorrak bezain erresistentea. Eta horren arrazoia aurkitzea izan da ikerketa askoren helburua. Aaron Diamond Hiesa Ikertzeko Zentroko ikertzaileen emaitzen arabera, hiru proteina dira horren erantzule: α-defensin-1, -2 eta -3. Dirudienez, proteina horiek birusa erreplikatzea eragozten dute. Ikerketa egin dutenen ustez emaitza horrek bide eta itxaropen berriak irekitzen baditu ere, beste hainbat ikertzailek zalantzan jartzen du defentsinek hiesetik babesten dutenik. ELHUYAR Fundazioa-ren 2003ko AGENDA eskuratu! Ezaugarriak: Koloretan Zientzia-efemerideekin Erabilgarria: 15,5 x 21 cm. Salmenta-prezioa: 10 e (bidalketa-gastuak barne) Eskariak: Izaro Lanberri. 943 36 30 40. elhuyar@elhuyar.com

berriak ASTRONOMIA Azkar osatzen diren nobak NOBA BI IZARREZ OSATURIKO SISTEMA DA; izar arrunt gisa jaio, baina grabitate-indarrak elkarrekin bizitzera behartu dituen bi izarrek osatzen dute. Elkarbizitza zaila dute, gainera, batek besteari materia lapurtzen baitio etengabe. Baina lapurra biktima baino azkarrago zahartzen da eta, konturatzerako, nano zuri txiki eta beroa bilakatzen da. Orduan, azken arnasaren kemenak lagunduta, are materia gehiago lapurtzeari ekiten dio, harik eta lehertzen den arte. Leherketa horri noba deritzo. Oso bortitza da, baina ez nano zuria erabat suntsitzeko modukoa, denborarekin, berriz ere gai baita bizikideari materia lapurtzen hasi eta dir-dir egiteko. Astronomoek ESAren XMM-Newton teleskopioari esker jakin dute nano zuriak azkar osatzen direla. 1998an halako leherketa bat gertatu zen V2487 Oph noban, eta, Kataluniako ikertzaileek egindako behaketaren arabera, 2,7 urte nahikoa izan dira egoera normalera itzultzeko. Nobak baliagarriak dira galaxiak zein urrun dauden jakiteko, intentsitate konstantearekin lehertzen baitira. Gainera, leherketa horietan zenbait elementu kimiko sortzen dira. ELHUYAR zientzia eta teknika Izen-deiturak Helbidea Hiria Euskal Herriko eta munduko informazio zientifiko eta teknikoa zure etxean jasotzeko aukera. Posta-kodea h. elektronikoa Jaiotza-urtea IFZ/ENA zk. Telefonoa Harpidetuz gero, Nork eraginda harpidetu zara? Ikasketak derrigorrezkoak erdi-mailako titulazioa goi-mailako titulazioa Lanbidea Ordaintzeko era VISA-zk. Sinadura Bankua edo aurrezki-kutxa 2003ko harpidetza-saria (11 ale) Euskal Herria eta Espainia: 40 euro Epe-muga Kontu-korrontea/libreta (20 digituak ipini, arren) Entitatea Sukurtsala K.D. Kontu-zenbakia Gainerako herrietan: 60 euro ELHUYAR fundazioa Asteasuain poligonoa, 14. Txikierdi auzoa. 20170 Usurbil (Gipuzkoa). tel. 943 36 30 40. Fax-zk. 943 36 31 44. h el : elhuyar@elhuyar com http://www elhuyar com Kioskoetan baino % 10 merkeago Elhuyarren gainerako produktuak % 20 merkeago

GEOLOGIA Aurreikusitako lurrikarak ez dira gertatu LURRIKARAK AURREIKUSTEKO GEHIEN ERABILTZEN DEN EREDUAK ezertarako ez duela balio frogatu dute bi geofisikari estatubatuarrek. Bi plaka tektonikok talka egitean sortzen den energia bat batean askatzen denean sortzen dira lurrikarak. Eredu horren arabera, energia pilatzeko denbora-tarte finko bat behar da eta, tarte hori neurtuta, hurrengo lurrikara handia (Richter eskalan 6ko balioa edo handiagoa) noiz izango den aurreikus daiteke. Eredu hori Kaliforniako San Andres failako gune batean aplikatu zuten, Parkfield-en. Gune horretan lurrikara ziklikoak egon dira azkeneko 150 urteetan eta, failaren egitura nahiko sinplea denez, erraz aztertzeko modukoa da. Parkfield-en aurreikuspen-kalkuluak aplikatuta, 1987an lurrikara handi horietako bat gertatuko zela ondorioztatu zuten. Baina 1966az geroztik han ez da lurrikara gogorrik izan; beraz, badirudi teknikak eredu sinpleenetan ere ez duela balio. berriak MEDIKUNTZA MIKROBIOLOGIA Mitokondrioen aztarnak zelula anaerobietan MIKROSPORIDIOAK BIZITZEKO OXIGENORIK BEHAREZDUTENmikroorganismoak dira. Oxigenorik behar ez dutenez, ez daukate mitokondriorik, edo hala uste zen orain arte behintzat. Britainia Handiko Dundee Unibertsitateko zientzialariek, ordea, mikrosporidioak aztertu eta mitokondrioak izan daitezkeen organulu txiki batzuk badituztela frogatu dute. Horretarako, mitokondrioen genomako gene bati lotzen zaion molekula markatzaile bat erabili dute. Mikrosporidioak markatzaile berezi horrekin tratatu ostean, mitokondrioen genoma badaukatela ikusi dute. Beraz, horrek esan nahi du, mikroorganismo horiek eboluzioaren momenturen batean mitokondrioak erabili zituztela. Aurkikuntza horrek mikrosporidioen ezaugarriei buruz uste zena ez dela egia frogatu du. Mikroorganismoek aerobio izatetik anaerobio izatera eboluzionatu dute; horregatik, uste zena baino talde modernoagoa dela ondorioztatu dute. Erradioterapiaren albo- -ondorioak arintzeko botika Buruko eta lepoko minbizien tratamenduan erradioterapia erabiltzen denean, aho-barruko ehunak suntsitzeko arriskua dago, baita bizkarrezur-muina edota garuna kaltetzekoa ere. Eta oraingoz ez dago albo-ondorio horiek saihesteko modurik. Oxford Unibertsitatean, ordea, erradioterapiak sortzen dituen kalteak arintzen dituen substantzia bat probatzen ari dira. Substantzia hori hainbat janaritan ere badago, adibidez, Indiako kurkuma espeziaren osagai nagusietako bat da; beraz, ikertzaileek ez dute uste toxikoa denik, eta laster kaleratzea espero dute terapian erabiltzeko. Giza itzalaren mapa Estatu Batuetako Wildlife Conservation Society erakundearen eskutik iritsi da mapa. Mapa horretan gizakiak Lurreko gune guztietan duen eragina irudikatu eta giza eraginpean dagoen lur-azaleraren ehunekoa kalkulatu dute, itsasoa kontuan hartu gabe. Eta datuek diote % 83 dagoela egoera horretan, hau da, Alaska, Kanada eta Errusiako basoak, Mongolia eta Tibeteko goi-lautadak eta Amazoniako eskualde zabalak ez beste guztia. E LHUYAR. 182. ZK. INGURUMENA 11