KAPITULUA: LIZITAZIOA ETA ESKATUTAKO AGIRIAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

Σχετικά έγγραφα
7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i

DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )

ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna

KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.

= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.

Poisson prozesuak eta loturiko banaketak

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO ESTATUKO BURUZAGITZA

MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu

Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea

Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala

1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak

ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK

9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak

Aldagai Anitzeko Funtzioak

Deixia. Anafora edota katafora deritze halako deixi-elementuei,

1 Aljebra trukakorraren oinarriak

Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak

OROITIDAZKIA

2018 urterako udal zergak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onarpena

2016ko BALANTZE TXOSTENA: EAEko ADMINISTRAZIO OROKORREAN ETA HAREN SEKTORE PUBLIKOAN GARDENTASUNAREN EZARPEN MAILARI BURUZKOA

HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA ABALTZISKETA 2. HIRIGINTZA ARAUAK DOKUMENTUA 2.1. HIRIGINTZA ARAU OROKORRAK

DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi

I. ebazkizuna (1.75 puntu)

Proba parametrikoak. Josemari Sarasola. Gizapedia. Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20

MEMORIA. Euskal Bulegoa Agencia Vasca de Protección de Datos

(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n

1-A eta 1-8 ariketen artean bat aukeratu (2.5 puntu)

9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko

2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA

2 Lanaren etekinak. Gipuzkoako Foru Aldundia

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

LOGIKA. F. Xabier Albizuri go.ehu.eus/ii-md

Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

"4. AZTERLAN EKONOMIKOA" dokumentua

EIB sistemaren oinarriak 1

4. Hipotesiak eta kontraste probak.

6 INBERTSIOA ENPRESAN

3. Ikasgaia. MOLEKULA ORGANIKOEN GEOMETRIA: ORBITALEN HIBRIDAZIOA ISOMERIA ESPAZIALA:

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. BIGARREN ZATIA: Praktika. Data: 2012ko ekainaren 25. Ordua: 12:00

Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043

1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...

Bizikletak mailegatzeko zerbitzua erabiltzeko arauak

Freskagarriak: hobe light badira

INDUSTRI TEKNOLOGIA I, ENERGIA ARIKETAK

6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana

Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c

2011 Kimikako Euskal Olinpiada

ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea

4. GAIA Mekanismoen Sintesi Zinematikoa

Ordenadore bidezko irudigintza

Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.

Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK

Solido zurruna 2: dinamika eta estatika

Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. Azterketa ebatziak ikasturtea Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. EHU

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?

ZENTRAL HIDROELEKTRIKO ITZULGARRIA TURBINA-PONPA TALDEAREKIN DISEINUA BILBOKO INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKOKO UNIBERTSITATE ESKOLA

E Z T A B A I D A F E M I N I S T A R A K O K A I E R A K. 3. Ekonomia eta. lan politika

EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA

EREDU ATOMIKOAK.- ZENBAKI KUANTIKOAK.- KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA EREDU ATOMIKOAK

Prezioegonkortasuna: zergatik da garrantzitsua zuretzat? Ikaslearentzako informazio-orriak

Antzekotasuna. Helburuak. Hasi baino lehen. 1.Antzekotasuna...orria 92 Antzeko figurak Talesen teorema Antzeko triangeluak

EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

PRODUKTUAREN INGURUMEN-ALDERDIAK EBALUATZEKO GIDA

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

PROGRAMA LABURRA (gutxiengoa)

LOTURA KIMIKOA :LOTURA KOBALENTEA

KONPUTAGAILUEN TEKNOLOGIAKO LABORATEGIA

1.2. Teoria ekonomikoa, mikroekonomia eta makroekonomia

6.1. Estatistika deskribatzailea.

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

2. Zatia A KASU PRAKTIKOA Enpresaren produktuarekin lotutako ingurumenalderdiak identifikatzeko eta ebaluatzeko prozedura (Cafeteras Ensueño, S.L.

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

4. GAIA: Ekuazio diferenzialak

1.1 Sarrera: telekomunikazio-sistemak

Estatistika deskribatzailea Excel-en bidez

1. Oinarrizko kontzeptuak

AURKIBIDEA I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7


Oxidazio-erredukzio erreakzioak

Kojineteak. Eskuarki, forma zilindrikoa izaten dute; jasan ditzaketen kargen arabera, bi motatan bereiz daitezke:

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK ATOMOAREN EGITURA ETA SISTEMA PERIODIKOA. LOTURA KIMIKOA

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2

Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2017ko ekainaren 27a, 15:00 - Iraupena: Ordu t erdi. EBAZPENA

5 Hizkuntza aljebraikoa

Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra

Hasi baino lehen. Zenbaki errealak. 2. Zenbaki errealekin kalkulatuz...orria 9 Hurbilketak Erroreen neurketa Notazio zientifikoa

EGITURAREN ANALISIA ETA SINTESIA. KONTZEPTU OROKORRAK

Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa

4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK

TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak

Transcript:

BALDINTZA ADMINISTRAZIO BEREZIEN AGIRIA, GGLA-REN 2017-2019 KOMUNIKAZIO-PLANA BURUTU, ETA ONDOREN EZARRI ETA GARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA ARAUTZEKOA, IRIZPIDE ANITZEKIN ETA PROZEDURA IREKI BIDEZ ESLEITU BEHARREKOA. AURKIBIDEA I. KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK... 4 1. baldintza. Araubide juridikoa.... 4 2. baldintza. Kontratuaren helburua.... 5 3. baldintza. Kontratu-izaera duten agiriak.... 5 4. baldintza. Erakunde kontratatzailea eta kontratazioorganoa.... 6 5. baldintza. Lizitaziorako oinarri-aurrekontua eta kontratuaren prezioa.... 6 6. baldintza. Publizitatea.... 6 7. baldintza. Kontratuaren indarraldia: kontratuaren egikaritze-epea edo iraupena.... 6 8. baldintza. Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua... 7 9. baldintza. Parte hartzeko arau orokorrak.... 7 II. KAPITULUA: LIZITAZIOA ETA ESKATUTAKO AGIRIAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA... 8 10. baldintza. Proposamenak aurkeztea... 8 11. baldintza. Bitarteko elektronikoak.... 9 12. baldintza. Dokumentazioa eta aurkezteko epea.... 9 13. baldintza. Gutun-azalak irekitzea eta eskaintzak kalifikatzea.... 17 III. KAPITULUA: ESLEITZEA ETA FORMALIZATZEA... 19 14. baldintza. Eskaintzak baloratzea eta sailkatzea, kontratua esleitzea eta esleipena jakinaraztea.... 19 15. baldintza. Kontratua burutzea eta formalizatzea.... 22 IV. KAPITULUA: KONTRATUA EGIKARITZEA... 23 16. baldintza. Galdu-gordean jarduteko printzipioa.... 23 17. baldintza. Kontratu-agiriei eta jarraibideei men egitea. 23 18. baldintza. Administrazio kontratatzailearekin elkarlanean aritzea.... 24 1

19. baldintza. Lan-egitaraua.... 24 20. baldintza. Lanak zuzentzea eta ikuskatzea.... 24 21. baldintza. Lanak hastea, epeak betetzea eta egikaritzean berandutzea.... 25 22. baldintza. Lana egikaritzearekin lotutako beste baldintza batzuk... 26 23. Baldintza. Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta tratamendua.... 32 24. baldintza. Egindako lanen jabetza eta Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubidea.... 33 25. baldintza.- Lan akastunak edo gaizki burutuak.... 35 26. baldintza. Balioetsitako ordainketak eta harremanak.... 35 27. Baldintza. Zigorrak kontratuko betebeharrak hausteagatik.... 36 28. baldintza. Kontratua aldatzea eta etetea.... 37 29. baldintza. Kontratuaren lagapena, azpikontratazioa eta hornitzaileei ordaintzea.... 38 V. KAPITULUA: KONTRATUA IRAUNGITZEA... 40 30. baldintza. Kontratua betetzea eta zerbitzua hartzea (SPKLTBren 222.1 eta 2, eta 307.1 artikuluak eta APKLAOren 203. eta 204. artikuluak).... 40 31. baldintza. Bermealdia.... 41 32. baldintza. Kontratua likidatzea.... 42 33. baldintza. Behin betiko bermea itzultzea eta kitatzea.... 42 34. baldintza. Kontratua iraungitzea.... 42 35. baldintza. GGLAren eskumenak, erabakiak berrikustea eta Auzitegi eskudunak.... 43 I. ERANSKINA: ESKAINTZA EKONOMIKOAREN EREDUA... 45 II. ERANSKINA. BITARTEKOAK ATXIKITZEKO ETA EGIKARITZE BALDINTZA BEREZIAK BETETZEKO KONPROMISOZKO ADIERAZPENA... 46 III. ERANSKINA: GAITASUNAREN ADIERAZPEN ARDURATSUA... 47 IV. ERANSKINA. BERME EREDUA JASOTAKO BALIOEN BIDEZ... 49 V. ERANSKINA. ABAL EREDUA... 50 2

VI. ERANSKINA. KAUZIO ASEGURUAREN ZIURTAGIRI EREDUA... 51 VII. ERANSKINA. JAKINARAZPENETARAKO, ERREKERIMENDUETARAKO ETA KOMUNIKAZIOETARAKO HELBIDEA ZEHAZTEA... 53 VIII. ERANSKINA. JAKINARAZPENAK JASOTZEKO BITARTEKO ELEKTRONIKOEN GAINEKO ERANTZUKIZUN ADIERAZPENERAKO EREDUA... 54 IX. ERANSKINA. ERANTZUKIZUNPEKO EREDUA, AURKEZTUTAKO DATUEN DOITASUNARI ETA LIZITATZAILEAK ERREFERENTZIAZKO PRESTAZIOA KONTRATATZEKO BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKOA... 55 X. ERANSKINA: ESKAINITAKO PREZIOA IGO GABE BESTE HOBEKUNTZA BATZUK PROPOSATZEA: KONTRATUAN PRESKRIBATUTAKO ETA BESTE BALORAZIO IRIZPIDE BATZUETAN SARTU GABEKO BETEBEHARREKIKO PRESTAZIO OSAGARRIAK... 56 XI. ERANSKINA. ENPRESAK EMANDAKO INFORMAZIOEN KONFIDENTZIALTASUNA IZENDATZEKO EREDUA... 57 XII. ERANSKINA. LIZITATZAILEAREN NAHITAEZKO AZPIKONTRATAZIOA... 59 XIII. ERANSKINA. AZPIKONTRATATZEA AURREIKUSITAKO KONTRATUAREN PARTE ADIRAZTEA... 61 XIV. ERANSKINA. LAN SUBROGAZIOAREN ADIERAZPENEKO EREDUA... 62 XV. ERANSKINA. ATZERRIKO ENPRESAK... 63 XIV. ERANSKINA. EUROPAKO KONTRATAZIO AGIRI BAKARRAREN INPRIMAKI NORMALIZATUA... 66 XVII. ERANSKINA. ISILPEKOA ETA KONFIDENTZIALA DEN PLEGUEN DOKUMENTAZIO OSAGARRIA KONTSULTATZEKO ADIERAZPEN EREDUA... 88 3

BALDINTZA ADMINISTRAZIO BEREZIEN AGIRIA, GGLA-REN 2017-2019 KOMUNIKAZIO-PLANA BURUTU, ETA ONDOREN EZARRI ETA GARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA ARAUTZEKOA, IRIZPIDE ANITZEKIN ETA PROZEDURA IREKI BIDEZ ESLEITU BEHARREKOA. I. KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK 1. baldintza. Araubide juridikoa. Kontratu hau administratiboa da, eta ondoren adierazitako arauen eta agirien arabera arautzen da. Lehenik, kontratua hauen arabera arautuko da: a) Baldintza administratibo berezien agiri honetan jasotako baldintzak, horren zati den karatulako zehaztapenen arabera. b) Baldintza tekniko berezien agirian jasotako baldintzak. c) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (SPKLTB), azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa, kontratua esleitzeko prozeduraren deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen bertsioan. d) Maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea partzialki garatzen duena. e) Adiministrazio Publikoen Kontratuen Legearen Araudi Orokorra (APKLAO), Adiministrazio Publikoen Kontratuen Legearen Araudi Orokorra onartzen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak onartutakoa, SPKLTBri kontra egiten ez dion kasuetan. f) Adiministrazio Publikoen Kontratuen Legearen Araudi Orokorreko (APKLAO) zenbait manu aldatzen dituen abuztuaren 28ko 773/2015 Errege Dekretua. g) Kontratu-izaera duten agiriak. Eta honako hauek, horien arauketak eragiten dion heinean: a) Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legea. b) Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea. c) Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen gaineko uztailaren 11ko 34/2002 Legea. d) Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2004ko abuztuaren 16ko agindua, Administrazio Publikoen kontratuen legedian xedatutako prozedura eta jarduera zehatzak telematikoki izapidetzeari buruzkoa. e) Estatuan zein Euskadiko Autonomia Erkidegoan kontratazioa arautzen duten eta eremu honetan aplikatzekoak diren beste edozein xedapen. Modu osagarrian, Administrazio Prozesura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta administrazio-zuzenbideko gainontzeko arauak aplikatuko dira, eta horrelakorik ezean, zuzenbide pribatuko arauak. 4

Kontratuaren, horren parte diren eranskinen edo jarraibideen, pleguen edo Administrazioak eman duen eta aplikaziozkoa den arau ororen edozein zehaztapen ez ezagutzeak ez du esan nahi enpresaburuak bete behar ez duenik. ZERGEI, INGURUMENARI, EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNARI, ENPLEGUA BABESTEARI, LAN BALDINTZEI, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI ETA DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA. Ondorengo erakundeetan, zehaztutako gai horiekin lotutako betebeharren eta xedapenen gaineko informazioa lor daiteke: 1.- Emakume eta gizonen berdintasuna: EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundea organismo autonomoa. 2.- Zerga-sistema: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurraldeen eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Foru Ogasunak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia. 3.- Ingurumenaren babesa: IHOBE elkarte publikoa. 4.- Enpleguaren babesa, lan-baldintzak eta laneko arriskuen prebentzioa: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza. 5.- Datuen babesa: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa. 2. baldintza. Kontratuaren helburua. Plegu honen helburua pleguen karatularen 1. atalean azaltzen da, eta baldintza teknikoen agirian zehazten da, bertan xehatzen baitira kontratuaren bidez erantzun beharreko behar administratiboak eta kontuan izan beharreko faktore guztiak. Karatularen 1. atalean adierazten da prestazioa zer CPVtan kokatzen den. Kontratua segidako traktukoa denean eta helburuan sartutako prestazio-unitateen kopurua zehaztasunez finkatu ez denean, kontratistak Administrazioak eskatutako prestazio-unitateak burutu beharko ditu. 3. baldintza. Kontratu-izaera duten agiriak. Karatulan kasuan kasu adierazitakoez gain, honako agiri hauek kontratu-izaera izango dute: Baldintza administratibo berezien agiria eta haren karatula. Baldintza tekniko berezien agiria. Kontratua formalizatzeko agiria. Hala badagokio, Administrazioak onartutako lan-egitaraua. Hala badagokio, Baldintza Administratiboen eta Teknikoen Agirietako argibideak. Berariazko baldintza teknikoen pleguak zein berariazko baldintza administratiboen pleguak kontratu-izaera dute, eta, horrenbestez, esleipendunak sinatu egin beharko ditu kontratua formalizatzean, horiekin ados dagoen seinale. 5

4. baldintza. Erakunde kontratatzailea eta kontratazioorganoa. Erakunde kontratatzailea eta Kontratazio Organoa karatularen 2. atalean zehaztuta datoz. 5. baldintza. Lizitaziorako oinarri-aurrekontua eta kontratuaren prezioa. Karatularen 3. atalean adierazita datoz lizitaziorako oinarri-aurrekontua, eta karatularen 3. atalean jasotzen da ere aurrekontua zehazteko sistema. Kalkuluak barne hartzen ditu balorazio-faktoreak eta kontratu-agirien eta indarreko legediaren arabera esleipendunak ordaindu beharreko gastuak eta edozein motako zergak, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, aparteko partida gisa jasota dagoena. Proposamenek Balio Erantsiaren gaineko Zerga ere jasoko dute, partida bereizi batean. BEZik gabeko zenbatekoak lizitaziorako oinarri-aurrekontua gainditzen badu, partida baztertuko da. Kontratuaren prezioa esleipenaren zenbatekoa izango da, eta ez du inolaz ere lizitaziorako oinarri-aurrekontua gaindituko. Esleipenaren ondorioz prezioa jaitsiko balitz, aurreikusitako aleko zenbatekoak proportzionalki jaitsiko dira. Zerbitzua karatularen 3. atalean adierazitako kredituen pean burutuko da. Espedientea aurretiaz izapidetzekoa bada, dagokion ekitaldi ekonomikoan kreditu nahikoa eta egokia badago esleituko da kontratua. Kalkulatutako balioa karatularen 3. atalean jasotzen da. Plegu honen karatularen 22. atalean hala ezartzen denean, pleguko klausulek prezioak aldatzeari buruz jasotzen dutena aplikatuko da, epemugekin edo errendimenduarekin lotutako helburu jakinak betetzearen arabera (SPKLTBren 87.4 artikulua) eta plegu honen hurrengo baldintzan ezarritako prezio-berrikuspenaren arabera. Karatulak prezioak berrikusteko aukera jasotzen badu, kontratuaren zenbatekoaren % 20 egikaritu denean eta esleitu zenetik urtebete igaro denean egingo da hori; hala, ezin daiteke zenbatekoaren % 20 berrikusi, ezta esleitu ondorengo lehen egikaritze-urtea ere. 6. baldintza. Publizitatea. Lizitazio honen publizitatea SPKLTBren 53., 141. eta 142. artikuluek ezarritakoaren arabera egingo da. Kontratuaren esleipenari eta formalizazioari dagokionez, publizitatea SPKLTBren 154. artikuluak xedatutakoen artean aplikaziozkoa zaionaren arabera egingo da. Kontratatzailearen profila webgune honetan ikus daiteke: http://atgipuzkoa.eus/es/perfil-del-contratante 7. baldintza. Kontratuaren indarraldia: kontratuaren egikaritze-epea edo iraupena. Kontratistak kontratuan ezarrita dagoen guztizko egikaritze-epean beteko ditu lanak. 6

Egikaritze-epea karatularen 17. atalean jasotzen da. Epea kontratua formalizatu eta hurrengo egunean hasten da, karatularen 17. atalak besterik adierazten ez badu. Atal horretan luzapenak aurreikusten badira, alderdi biek kontratua luzatzea ados dezakete, prestazioekin jarraitzeko helburuz. Luzapena berariaz adostu behar da, eta ezingo da alderdiek isibildez hala adostuta egin. Horretarako, esleipendunak luzatzeko eskaera egin beharko dio GGLAri, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago behintzat. 8. baldintza. Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua. 8.1.- Kontratazio-espedientea goiburuan eta karatularen 6. atalean zehazten den moduan izapidetuko da. 8.2.- Kontratu honen esleipena goiburuan eta karatularen 6. atalean zehazten den prozeduraren bitartez egingo da. 8.3.- Kontratu honen esleipena karatularen 6. atalean zehazten den moduan egingo da. PUNTUAK HAZTATZEA Iritziaren arabera kuantifikatzen diren irizpideek automatikoki ebaluatzen direnek baino haztapen handiagoa dutenean, kontratuari dagokion arloan adituak diren teknikariez osatutako batzorde batek baloratuko ditu, plegu hau onartu eta hurrengo 7 egunetan, eta GGLAk izendatuko ditu aditu horiek. Aditu-batzordea 3 kidez osatuta egongo da gutxienez, eta kontratazio-organoak izendatuko ditu, Kontratazio Mahaia eratzen den unean. Halaber, ez da kontratua proposatzen duen organoaren barruan egongo, eta haren osaera kontratatzailearen profilean argitaratuko da. Haren izendapena edo izendapena egiteko prozedura, edo, kasuan kasu, erakunde tekniko espezializatuaren izendapena karatularen 7. atalean zehazten da, eta iritzien arabera kuantifikatzen diren esleipen-irizpideei dagokion dokumentazioa ireki aurretik argitaratuko da. 9. baldintza. Parte hartzeko arau orokorrak. 9.1.- Betekizun orokorrak: -Enpresa bakoitzak proposamen edo parte hartzeko eskaera bakarra aurkez dezake gehienez (karatulak kasuan kasu ezartzen dituen aldaerez gain), bakarka zein aldi baterako enpresa-elkarte baten kide gisa. Halaber, bakarka parte hartzen dutenek ezingo dute beste batzuekin aldi baterako elkarte bat osatu. Arau horiek hautsiko balituzte, ez litzateke arau horiek urratuz sinatutako eskaintza edo parte-hartze eskaeretako bat ere ez onartuko. -Pertsona naturalek zein juridikoek parte har dezakete kontratazio-prozeduran, espainiarrak ala atzerritarrak izan, baldin eta jarduteko gaitasuna badute, kontratatzeko debekurik ez badute eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta 7

teknikoa edo profesionala egiaztatzen badute, plegu honetako karatularen 5. atalak azken hori egiaztatzea ez dela beharrezkoa ezartzen duenean salbu. Karatularen 5. atalean jasotzen dira kaudimen ekonomikoaren, finantzarioaren eta tekniko edo profesionalaren baldintzak, eta atal horretan jasotako bitartekoen bidez egiaztatu beharko dira. Lizitatzaileak edo hautagaiak karatularen 5. atalean ezarritako sailkapenaren bidez egiazta ditzake, atal horrek xedatzen duenean sailkapena eskatutako kaudimenaren aukerakoa dela. -Halaber, lizitatzaileek edo hautagaiek plegu honen karatularen 5. atalaren arabera eska daitekeen gaikuntza enpresariala edo profesionala izan beharko dute. -Pertsona juridikoek haien estatutuen edo fundazio-arauen arabera berezkoak dituzten helburuen, xedeen edo jarduera-eremuaren barnean dauden prestaziokontratuetara lizita dezakete soilik. 9.2.- Bateraezintasunak: -Ezingo dira lizitaziora aurkeztu zehaztapen teknikoak edo kontratua prestatzeko agiriak gauzatzen parte hartu duten enpresak, parte-hartze horrek lehia askeari traba egiten badio edo horren ondorioz tratu pribilegiatua ematen bazaie beste enpresa lizitatzaileen aldean (SPKLTBaren 56.1. artikulua). -Prestazio zehatzen ikuskapena egiteko edo laguntza teknikoa emateko kontratuak ezin zaizkio prestazio horien kontratua lortu duen enpresari esleitu, ezta hari lotutako enpresei ere. Lotutako enpresatzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 42. artikuluan xedatutako kasuetako bat betetzen dutenak. Eskaintza edo parte hartzeko eskaera aurkeztean, enpresak baldintzarik gabe onartzen ditu plegu honetako baldintzak, haren karatulako zehaztapenak eta kontratua osatzen duten gainerako agiri guztiak, salbuespenik gabe. Horrez gain, emandako datu guztiak zehatzak direla eta prestazioa kontratatzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du. II. KAPITULUA: LIZITAZIOA ETA ESKATUTAKO AGIRIAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA 10. baldintza. Proposamenak aurkeztea. Proposamenak Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa - Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Sarrera Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira. Era berean, proposamenak postaz ere bidal daitezke. Kasu horretan, enpresariak justifikatu beharko du postetxean zer egunetan egin zuen bidalketa eta kontratazio-organoari mezu elektroniko (autoridadtransportegipuzkoa@atgipuzkoa.com) edo fax (943 00 55 77) bidez jakinarazi beharko dio eskaintza bidali duela. Justifikatzeko e-maila edo faxa proposamenak aurkezteko epeaz kanpo iritsi bada, ez da eskaintza onartuko. Dokumentazioa iragarkian ezarritako amaiera-eguna eta -ordua baino beranduago jasotzen denean, kontratazio-organoak ez du onartuko, ez badira bi baldintzak betetzen (bidalketa-data justifikatzea eta e-maila edo faxa bidaltzea). 8

Adierazitako datatik hamar egun igarota, ez badu agiririk jaso, organoak ez du dokumentazioa inolaz ere onartuko. Aurkezteko epea: proposamenak lizitazio-iragarkian ezarritako epearen barruan aurkeztuko dira. Interesdunen proposamenek baldintza administrazio berezien agiriak ezarritakoa bete beharko dute, eta horiek aurkeztean, enpresaburuak baldintza edo baldintza horiek, proiektua eta baldintza teknikoen agiria osorik onartzen ditu, inolako salbuespenik edo erreparorik gabe. Proposamenak isilpekoak izango dira, eta publikoan ireki behar diren arte ezkutuko izaten jarraitzen dutela bermatzeko neurriak hartuko dira. Enpresaburu bakoitzak ezingo du proposamen bat baino gehiago aurkeztu. Halaber, ezingo du ere aldi baterako enpresa-elkarte batekin proposamenik aurkeztu, bakarka aurkeztu badu, eta ezingo du aldi baterako elkarte batean baino gehiagotan egon. Debeku horiek hautsiz gero, ez da hark sinatutako proposamenetako bat ere ez onartuko. 11. baldintza. Bitarteko elektronikoak. Bitarteko eta euskarri elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabil daitezke kontratazio-organoaren eta interesdunen arteko komunikazioak eta jakinarazpenak egiteko, karatularen 12. atalean adierazi bezala. 12. baldintza. Dokumentazioa eta aurkezteko epea. Proposamenak eta horiekin batera doan dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz egongo dira edo hizkuntza horietako batera ofizialki itzulita. Dokumentazioa HIRU (3) GUTUN AZALEZ osatuko da Gutun-azalak itxita egongo dira, eta lizitatzaileak edo haren ordezkariak sinatuko ditu. Prozeduran interesa dutenek lizitazio-iragarkian adierazitako epearen barruan (eguna eta ordua) aurkeztu beharko dituzte gutun-azalak (itxita eta lizitatzaileak edo haren ordezkariak sinatuta). Dokumentazioa jasotzen duten gutun-azalen kanpoaldeari buruzko jarraibideak: gutun-azalak itxita aurkeztu behar dira kasu orotan, eta horietako bakoitzaren kanpoaldean datu hauek jaso behar dira, irakurtzeko moduko argitasun nahikoarekin idatzita: Dagokio gutun-azalaren identifikazioa (1, 2, 3). Kontratuaren identifikazioa: espediente-zenbakia eta helburua. Loteak baleude, eskaintza zer lotera edo lotetara aurkezten den adierazi behar da. Lizitatzailearen identifikazioa: pertsona juridikoa bada, izen soziala eta IFK jasoko dira, eta pertsona fisikoa bada, berriz, izen-abizenak eta NANaren edo pareko agiri baten zenbakia. Eskaintza sinatzen duen pertsona fisikoaren identifikazioa: izen-abizenak eta NANaren edo pareko agiri baten zenbakia. 9

Jakinarazpenetarako posta-helbidea, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektronikoa. 0) Aurkeztu beharreko agiriei buruzko argibideak. 1. http://atgipuzkoa.eus/es/perfil-del-contratante webgunean, kontratu honen lizitazio-deialdiari buruzko informazioa aurki daiteke, baldintza administratibo berezien agiriak, eta, hala badagokio, dokumentazio osagarria barne. 2. Lizitatzaileek pleguen eta dokumentazio osagarriaren gaineko informazio gehiago eska dezakete, iragarkia GAOn argitaratu eta 5 eguneko epean. GGLAk idatziz eta aldi berean enatzungo die lizitatzaile guztiei, aurreko epea amaitu eta hurrengo 5 egun baliodunetan. Dokumentua GGLAren kontratatzailearen profilean argitaratuko da. 3. Jatorrizko agirien fotokopiak eman daitezke. Esleipena egin aurretik, sailkapen onena duen lizitatzailearen agiriak erkatuko dira. 4. 1. gutun-azalean aurkeztu beharreko dokumentuei eta akatsak edo ezaipatzeak zuzentzeko edo osatzeko aurkezten diren agiriei dagokienez, originalak zein fotokopiak aurkez daitezke, adierazpenen eta behin-behineko bermearen kasuan izan ezik. 5. Eskaintza ekonomikorik onena egin duen lizitatzaileak emandako agirien originalak aurkeztu beharko ditu SPKLTBaren 151.2. artikuluak ezarritako epearen barruan, aurretiaz fotokopia bidez aurkeztu baditu. 6. Esleipendun izan ez diren lizitatzaileek dokumentazioa berreskuratu nahi badute, idatzizko eskaera egin beharko diote Kontratazio Mahaiaren idazkariari (espediente-zenbakia eta dokumentuak jasoko dituen pertsona fisikoa adieraziko dituzte), eta administrazio-bulegoetara bertaratu beharko dira, dokumentuak hartzera. 7. Dokumentuak eman aurretik, jasotzen dituen pertsonak NAN edo pareko agiria aurkeztu beharko du, haren nortasuna egiaztatzeko. Dokumentuak epe hauek igarota jaso ahalko dira: 8. Kontratuak, kontratazioaren arloko errekurtso berezia jarri ahal zaienean: zazpi (7) hilabete kontratua formalizatzen denetik, errekurtsorik edo deuseztasun-auzirik aurkeztu ez bada. 9. Kontratuak, kontratazioaren arloko errekurtso berezirik jarri ezin zaienean: lau (4) hilabete kontratua formalizatzen denetik, errekurtsorik aurkeztu ez bada. 10. Epemuga horiek igarota, ez bada dokumentazioa hilabete bateko epean jasotzen, suntsitu egingo da. 11. Aurkeztutako dokumentazioa Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietako batean idatzi behar da (hau da, euskaraz edo gaztelaniaz). Beste hizkuntza batean idatzi bada, dagokion itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu beharko da. 12. Dokumentazioa egiaztatzea. Kontratua esleitu aurretik zein ondoren eta kontratua martxan egon bitartean, Administrazioak gutun-azaletan jasotako dokumentuak egiazkoak direla egiazta dezake. Enpresak aurkeztutako datuak 10

eta agiriak faltsuak balira, kontratua deusezta liteke, enpresari egotz dakiokeen urratze larriarengatik. Hala, enpresak ordaindutako behin-behineko bermea galduko luke, edo, kasuan kasu, horren pareko kalte-ordaina eman beharko luke, ez badu bermerik ordaindu edo prozeduran ez bazaio bermerik eskatu. Halaber, sortutako kalte-galerak ordaindu beharko dizkio Administrazioari, konfiskatutako bermearen zenbatekoa gainditzen duten heinean. 1) 1. GUTUN AZALA. DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA. Jatorrizkoen fotokopiak eman daitezke. Esleipena egin aurretik, sailkapen onena duen lizitatzailearen agiriak erkatuko dira. Eskaintza paperean eta euskarri elektronikoan (USB memoria edo CD-ROM) aurkeztu behar da. Gutun-azalak agiri hauek izango ditu nahitaez: 1.1. Jarduteko gaitasuna. Enpresa pertsona juridikoa balitz, eraketa- edo aldaketa-eskritura aurkeztuko du, Merkataritza Erregistroan jasota egongo dena, aplikaziozko merkaritza-legediak hala eskatzen duenean. Legediak eskatzen ez badu, jarduera erregulatzen duten arauak jasotzen dituzten eskritura, eraketa-eskritura, estatutuak edo fundazio-egintza aurkeztuko du, dagokion Erregistro Ofizialean jasota egongo dena, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea ere bai (IFK). Agiri horiek jaso egin beharko dute lizitatzaileak proposamena aurkeztean duen erregimen juridiko zehatza. Banakako enpresaburuen kasuan, NAN agiria edo legez hori ordezten duen agiria aurkeztu beharko da. Espainiaz kanpoko enpresen kasuan, Europar Batasuneko estatu-kide batekoak edo Europako Espazio Ekonomikorako Akordioaren sinatzaile den estatu batekoak badira, erregistro profesional edo komertzial batean inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute edo APKLAOaren I. Eranskinak zerbitzu-kontratuen kasuan zehazten dituen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, jarduteko gaitasuna justifikatzeko. Halaber, Espainiaz kanpoko enpresen kasuan, Europar Batasuneko estatu-kideetako enpresek sektore publikoarekin kontratatzeko gaitasuna izango dute, haien egoitzaestatuko legediaren arabera dagokion prestazioa burutzeko gaituta badaude. Haien kokaleku den estatuaren legediak baimen berezia edo erakunde bateko kide izatea eskatzen badu prestazioa burutzeko, baldintza hori betetzen dutela egiaztatu beharko dute. Aurreko paragrafoak barne hartzen ez dituen enpresa atzerritarren kasuan, Espainiak enpresaren egoitzan duen Misio Diplomatiko Iraunkorrak edo Bulego Kontsularrak txostena eman beharko du. Txosten horretan adierazi beharko da tokiko erregistro profesionalean, komertzialean edo parekoan inskribatuta daudela, enpresek aurrena hala egiaztatuta, edo, horrelakorik ezean, tokiko eremuan kontratuaren xede diren jardueretan aritu ohi direla. 11

Era berean, Espainiako Misio Diplomatiko Iraunkorraren edo Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren txostena aurkeztu beharko dute, dagokien estatuak Munduko Merkataritza Erakundearen Kontratazio Publikoaren gaineko Akordioa sinatu duela ziurtatzeko, arauketa harmonizatuari lotetsitako kontratuak direnean. Osterantzean, SPKLTBaren 55.1. artikuluak aipatzen duen elkarrekikotasuntxostena aurkeztu beharko dute. Atzerriko enpresek kontuan hartu beharko dute plegu honen XV. eranskinak aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz jasotakoa. Ordezkaritza. Beste baten izenean proposamenak aurkeztu edo sinatzen dituztenek eta pertsona juridikoen ordezkariek ordezkaritza hori egiaztatzeko ahalordea eman beharko dute ere, sinesgarritasunez baieztatzea ahalbidetzen duen eta zuzenbidean baliozkoa den edozein modutan edota interesdunak aurrez aurre hala adierazita. Era berean, ahalordea edo ordezkaritza jaso duen pertsonaren NAN agiriaren fotokopia eman beharko dute. Ordezkaritza egiaztatzeko agiriaren bidez ahalmenak iraunkorki eskuordetzen badira, agiri hori Merkataritza Erregistroan jasota egon beharko da. Administrazioarekin kontratatzeko baterazitasunik ez edukitzearen eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Plegu honen III. eranskinean ezarritako ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena, baieztatzeko enpresariak (pertsona fisikoa balitz) edo enpresak, haren administrariek eta ordezkariek (pertsona juridikoa balitz) eta proposamenak sinatzen duenak ere ez dutela kontratatzeko ez debekurik ez bateraezintasunik, SPKLTBaren 60. artikuluak xedatutakoaren arabera. Adierazpen horrek espresuki jasoko du indarreko legediak ezartzen dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela. Horrez gain, baldintza hori betetzen duela egiaztatzeko ziurtagiria eman beharko du, GGLAren errekerimendua jaso eta hamar eguneko epean gehienez ere. Aldi baterako enpresa-elkarteak. Esleipen aurreko fasean aldi baterako elkartea GGLAren aurrean eraginkorra izan dadin, elkartea osatzen duten enpresa guztiguztiek baldintza honetan eskatutako agiriak eman beharko dituzte, eta honako hauek adieraziko dituen konpromiso solidarioa aurkeztu beharko dute idatziz: elkartea osatzen dutenen izenak eta egoera, bakoitzaren partaidetza, esleipendun izatekotan aldi baterako elkartea formalki eratzeko konpromisoa eta ordezkari edo ahaldun bakarra izendatzea, kontratutik eratorritako eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoa duena. Elkartea osatzen duten enpresa guztietako ordezkariek sinatu beharko dute agiria. Aldi baterako elkarteen kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta teknikoari eta horien ondoreei dagokienez, elkartea osatzen duen kide bakoitzak egiaztatutako ezaugarriak batuko dira, eta kide guzti-guztiek kaudimen osoa izan beharko dute, SPKLTBaren 63. artikuluak (kaudimena kanpo-baliabideekin osatzea onartzen duena) eta APKLAOren 24. artikuluak ezarritakoari kalterik egin gabe. 12

Lizitazioan sailkapen bat edukitzea eskatzen denean, enpresa nazionalez osatutako enpresa-elkarteek zerbitzu-kontratista gisa duten sailkapena egiaztatu beharko dute, eta erkidegoaz kanpoko enpresa atzerritarrez edo erkidegoko enpresa atzerritarrez osatutako elkarteek, berriz, haien kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta teknikoa edo profesionala. Atzerriko enpresen jurisdikzioa. Atzerriko enpresek adierazpena aurkeztu beharko dute, ziurtatzeko edozein arlotako espainiar Auzitegi eta Epaitegiei men egiten dietela, kontratuarekin zuzenean edo zeharka lotutako intzidentzia guztien kasuan, eta kasuan kasu dagokien atzerriko jurisdikzio-eskumenari uko egiten diotela. Kontratisten Erregistro Ofiziala. Kontratisten Erregistro Ofizialaren funtzionamendu-arauak ezartzen dituen 1998ko otsailaren 4ko Aginduak garatzen duen otsailaren 3ko 12/1998 Dekretuak araututako Kontratisten Erregistro Ofizialean jasotako lizitatzaileek Erregistroaren ardura duen abokatuak igorritako ziurtagiria (elektronikoa izan daiteke) aurkez dezakete, Administrazioarekin kontratatzeko ez debekurik ez bateraezintasunik ez edukitzearen, zergabetebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen eta lehiatu nahi duten kontratu motetarako sailkapena edukitzearen adierazpenen ordez. Enpresak Kontratisten Erregistro Ofizialean jasotako datuak indarrean daudela baieztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du lizitazioan, plegu honetako III. eranskineko ereduari jarraikiz. Erregistroko datuetan aldaketarik egon bada, adierazpen horretan espresuki aipatuko da, eta dagozkion agiriak erantsi. Talde bereko kide diren enpresak. SPKLTBaren 145.4. artikuluaren bigarren paragrafoak eta APKLAOren 86.1. artikuluak ezarritakoaren arabera, talde bereko kide diren enpresen zerrenda aurkeztu behar da. Taldeko kidetzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 42.1. artikuluko kasuetako batean daudenak. Enpresa ez bada inongo taldetako kide, hori ziurtatzeko adierazpena aurkeztu beharko du. Halaber, proposamen desberdinak aurkezten dituzten eta Merkataritza Kodearen 42.1. artikuluak ezarritako beste kasuetako batean dauden sozietateek berariazko adierazpena aurkeztu beharko dute sozietatea osatzen duten bazkideei buruz. 1.2. Kaudimena egiaztatzea: Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala. Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko edo profesionalaren gaineko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar da, plegu honen karatulako 5. atalean adierazitakoa betez. Kaudimena egiaztatzeko, enpresak beste erakunde batzuen baliabideak erabil ditzake, frogatzen badu baliabide horiek egiaz eskura izango dituela kontratua egikaritzean. Baliteke lizitatzaileak edo hautagaiak aukera izatea dagokion baldintzan adierazitako sailkapena aurkezteko, kaudimena egiaztatu ordez. Aukera horretaz baliatzen bada, egiaztatu beharko du baldintza horretan adierazitako Taldeko, 13

Azpitaldeko eta kategoria berdina edo goragokoa duten zerbitzuak kontratatzeko indarrean dagoen sailkapena duela, Erregistro eskudunak igorritako ziurtagiri batekin. Ziurtagiri horrekin batera, enpresak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko du, ziurtagiri horretan jasotako baldintzak aldatu ez direla adierazten duena (III. eranskina). Esleipena lortzen badu, kontratua formalizatzeko dokumentuan adierazpen hori berretsi egin beharko du (SPKLTBren 146.3. artikulua). Enpresa sailkatzeke badago, sailkapena jasotzeko eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria aukreztu beharko du, eta, gero, eskatutako sailkapena lortu duela justifikatu beharko du, dokumentazioaren akatsak edo ez-aipatzeak zuzentzeko epearen barruan (SPKLTBren 146.1.b) artikulua). Espainiaz kanpoko enpresen kasuan, Europar Batasuneko estatu-kide batekoak badira eta Espainian sailkatuta ez badaude, sailkapenaren ordez, kontratazioorganoak karatularen 5. atalean kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta teknikoa egiaztatzeko eskatzen duen dokumentazioa eman beharko dute, SPKLTBren 84. artikuluak sailkapenik gabeko erkidego-ziurtagiriei buruz ezarritakoa betetzeaz gainera. Kontratazio-organoak enpresariek emandako datuen konfidentzialtasuna errespetatuko du, edonola ere. GGLAk eskubidea du egoki deritzon egiazpenak egiteko eta beharrezkotzat jotzen dituen beste agiri osagarri eskatzeko, lizitatzaileek emandako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko helburuz. Baliabideak esleitzeko eta egikaritze-baldintza bereziak betetzeko konpromisoa: enpresak kontratuari giza baliabideak eta baliabide materialak esleitzeko konpromisoa sinatuta eman behar du, plegu honen II. eranskinean jasotzen dena. Izenak eta lanbide-trebakuntza: karatularen 5. atalean hala eskatzen bada, enpresak prestazioa burutuko duen langileen izenak eta lanbide-trebakuntza adierazi behar ditu. Esleipenerako hautatua izan den lizitatzaileak baliabide horiek egiaz badituela egiaztatu beharko du. Azpikontratistak: Kontratuaren esleipendunak hirugarrenekin hitzar dezake kontratua partzialki gauzatzea, SPKLTBaren 227. artikuluak ezarritako baldintzak betetzen badira, eta lege-testu horretako 228. artikuluak xedatutako baldintzak eta betebebeharrak bete beharko ditu. Nolanahi ere, GGLAren aurrean, kontratistak izango du kontratua egikaritzearen erantzukizun osoa. Plegu honetako karatularen 20. atalak hala adierazten duenean, enpresa lizitatzaileek edo hautagaiek plegu honen XII. eranskinaren araberako konpromisoa aurkeztu beharko dute, baieztatzeko ezarritako gaikuntza profesionala edo sailkapena duten lizitatzaileaz bestelako enpresei azpikontratatuko dietela baieztatuz atal horretan adierazten den kontratu-zatia. Plegu honetako karatularen 20. atalak hala xedatzen duenean, enpresek adierazi beharko dute kontratuaren zer zati aurreikusten duten azpikontratatuko dutela, 14

plegu honen XIII. eranskinaren arabera, eta, edonola ere, datu hauek eman beharko dituzte: Zenbatekoa, eta, horretarako, zati horrek eskaintzaren zer ehunekoa hartzen duen adieraziko dute soilik, baina diru kopurua inolaz ere aipatu gabe. Azpikontratistaren izena edo haren enpresa-profila, kaudimen profesionala edo teknikoa ere aipatuko dute. Edonola ere, azpikontratistek ez dute GGLAren aurrean erantzukizun zuzenik izango, kontratistak kontratu nagusiaren eta azpikontratuen harira haiekin hartutako betebeharrengatik. Behin-behineko bermea. Karatularen 10. atalak hala eskatzen duenean, kontratuan interesa duen enpresak behin-behineko bermea ordaindu beharko du, puntu horretan ezarritako zenbatekoan (SPKLTBren 103. artikulua). Bermea eman egin beharko da, eta modu honetara gordailutu: Jarduteko baimena duten banku, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatiba, kredituestablezimendu finantzario eta elkar bermatzeko sozietateetako batek emandako abal bidez, kontratazio-organoari aurkeztu beharko zaiona. Arloan jarduteko baimena duen aseguru-etxe baten kauzio-asegurua kontratatuz. Aseguruaren ziurtagiria aurkeztu beharko zaio kontratazio-organoari. Prezioan atxikipena eginez, karatularen 13. atalak horretarako aukera ematen badu. Kontratua esleitu ondoren, behin-behineko bermea itzuliko zaio lizitatzaileari, haren proposamena aukeratu ez bada. Azken kasu horretan, behin betiko bermea eman arte atxikiko zaio (SPKLTBren 103.4. artikulua). Konfidentzialtasuna: beharrezkotzat jotzen bada. XI. eranskinean jasotako ereduaren bitartez, enpresak adieraz dezake haren ustez eskaintzaren zer zati eta alderdi isilpekoak diren, haren sekretu tekniko edo komertzialekin lotuta daudelako. Ildo horretatik, lotura hori justifikatu beharko du. Helbidea adieraztea, jakinarazpenetarako, errekerimenduetarako eta komunikaziorako, plegu honen VII. eranskinaren arabera. Hobekuntzak: eskaintzen balorazio-irizpideetan hobekuntzak aurreikus daitezke, hau da, ezarritako prestazioen osagarri diren eta beste balorazio-irizpide batzuetan sartuta ez dauden beste prestazio batzuk. Kasu horretan, ondorengoa hartuko da kontuan: a) Aipatutako hobekuntzek ez diote kontratuaren prezioari eragingo, pleguaren X. eranskinaren arabera eskainiko dira, eta, GGLAk onartzen baditu, kontratuaren zati bilkatuko dira. b) Eskainitako hobekuntzetako bakoitza bereizita baloratuko da, eta, hortaz, kontratazio-organoak erabaki lezake horietako bat, batzuk edo bat ere ez sartzea kontratuan. 2) 2. GUTUN AZALA. DOKUMENTAZIO TEKNIKOA. 15

Karatularen 7. atalean zehazten dira kontratua esleitzeko irizpideak, eta gutun-azal honetan, irizpide horiek aplikatuz eskatzen den dokumentazioa sartu behar da, baita oro har lizitatzaileak egoki deritzen bestelako agiriak ere. Dokumentuen zerrenda: 1.- Dokumentuen zerrenda: gutun-azalaren edukia aparteko orrialde batean jasoko da, zenbakiz zerrendatuta. 2.- Iritziaren arabera ebaluatu beharreko agiri teknikoak jasoko dira. 3.- Eskaintzaileak paperean eta euskarri elektronikoan (USB memoria edo CD- ROM) aurkeztu behar du proposamena, euskaraz edo gaztelaniaz. Proposamen teknikoak ezin du inolako datu ekonomikorik izan. Aipatutako baldintza hori betetzen ez bada, proposamena lizitaziotik kanpo geratuko da automatikoki. 3) 3. GUTUN AZALA ESKAINTZA EKONOMIKOA ETA FORMULEN BIDEZ EBALUA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK. - Eskaintza ekonomikoa (plegu honen I. eranskina): esleipena egiteko, prezioa erabil daiteke irizpide bakartzat ala irizpide anitzez baliatu. Edonola ere, enpresak eskaintza ekonomiko bakarra aurkeztuko du, enpresak berak (banakako enpresaburuen kasuan) edo haren ordezkariak (pertsona juridikoen kasuan) sinatuta. Aldi baterako enpresa-elkarte baten barnean parte hartuz gero, elkartearen barruan dauden enpresa guztien ordezkariek sinatu beharko dute. Eskaintza plegu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera aurkeztuko da, eta eskainitako prezioak barne hartuko ditu aplikaziozkoak diren zerga, tasa eta kanon guztiak, baita prestaziotik eratorritako edozein gastu edo plegu honetan jasotako obligazioak betetzean esleipendunari sortzen zaizkion gastuak ere. Aleko prezioak eta beste zerrenda batzuk: plegu honetako karatulak ezartzen badu prezioa aleko prezioen sistemaren edo oroharreko prezioa ez den sistema baten arabera finkatuko dela (karatularen 3. atala), eskaintza ekonomikoaren idazkiak edo horri erantsitako agiri batek prestazioa osatzen duten ale guzti-guztien prezioen zerrenda jasoko du, edota eskaintza ekonomikoaz gain eskatzen den beste edozein zerrenda. Halaber, eskaintza ekonomikoa plegu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera idatziko da. Proposamenetako bat ez badator aztertu eta onartu diren agiriekin bat, lizitaziorako oinarri-aurrekontua gainditzen badu, xedatutako eredua asko aldatzen badu, proposatutako zenbatekoan ageriko akatsak baditu edo lizitatzaileak aitortzen badu eskaintza bideraezin bihurtzen duten akatsak edo hutsaltasunak dituela, kontratazio-mahaiak proposamen hori errefusatuko du. Aitzitik, ereduaren hitzetako batzuk aldatzea edo ez jartzea ez da proposamen bat errefusatzeko arrazoi izango, esanahia aldatzen ez den bitartean. Proposamenean, ordaindu beharreko Balio Erantsiaren gaineko Zerga adierazi behar da, partida bereizi batean. 16

13. baldintza. Gutun-azalak irekitzea eta eskaintzak kalifikatzea. a) 1. GUTUN AZALA DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA IREKITZEA ETA KALIFIKATZEA. 1. Behin aurkezteko epea amaituta, kontratazio-mahaia bilduko da, 1. gutunazalean aurkeztutako dokumentuak garaiz eta forman kalifikatzeko. Ondorioztatuko balu aztertutako dokumentazioa zuzena eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko nahikoa dela, prozedurara lizitatu duten guztiak onartzea adostuko du. Aztertutako dokumentazioan zuzen daitezkeen akatsak edo ez-betetzeak ikusiko balitu, dagokion proposamena aurkeztu duten edo ez-betetzea gauzatu duten lizitatzaileei hiru (3) egun baliodun emango dizkie gutxienez, antzemandako akatsa edo ez-betetzea zuzentzeko. Aurreko paragrafoak aipatutako zuzenketaz aparte, gaitasunarekin eta kaudimenarekin lotutako baldintzak egiaztatzeko helburuz, aurkeztutako ziurtagiriei eta agiriei buruzko azalpenak ematea edo agiri osagarriak aurkeztea eskatu ahal zaio enpresari. Hiru (3) eguneko epean egin beharko du hori, eta behin hurrengo paragrafoan aipatzen den onarpen-adierazpena eginda, ezingo ditu aurkeztu. Emandako epea igaro denean, kontratazio-mahaiak zuzenketa-fasean aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta lizitatzaileak onartzea ala baztertzea erabaki. Lizitatzaileren bat baztertuko balu, erabakiak baztertu izanaren arrazoiak jasoko ditu. 2. Onartutako eta baztertutako lizitatzaileen zerrenda kontratatzailearen profilean argitaratuko da, eta, hala badagokio, baztertu izanaren arrazoiak adieraziko dira. b) 2. GUTUN AZALA DOKUMENTAZIO TEKNIKOA IREKITZEA ETA KALIFIKATZEA. Lizitazioan onartu diren enpresak zehaztu ostean eta 3. gutun-azala ireki aurretik, 2. gutun-azala «Aplikatzeko iritzia ematea beharrezkoa duten irizpideak» irekiko da. Gutun-azala ekitaldi publiko batean irekiko da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea partzialki garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 27. artikuluak ezarritakoaren arabera, eta irekitako gutun-azalak eta horietako bakoitzean zeuden agiriak dokumentuz jasoko dira espedientean. Karatularen 7. atalak ezartzen badu aditu-batzorde bat edo organismo tekniko eratuko dela gutun-azal honetan jasotako dokumentazioa ebaluatzeko, dagozkion gutun-azalak irekiko dira eta horietan jasotako dokumentazioa ebaluatzeko ardura duen organoari emango zaizkio. 17

Aipatutako batzordeak karatulako dagokion atalak adierazitako epean egingo du ebaluazioa. Epe horren barruan, kontratazio-mahaiari emango dio aztertutako dokumentazioa eta ebaluazio-txostena. Ebaluazioaren emaitza publikoki irakurriko da, ekaintza ekonomikoak irekitzeko ekitaldian. c) 3. GUTUN AZALA ESKAINTZA EKONOMIKOA ETA FORMULEN BIDEZ EBALUA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK IREKITZEA ETA KALIFIKATZEA. Aurkezpena egiteko epea amaitu eta hilabeteko epean gehienez ere, eskaintzak publikoki irekitzeko adierazitako lekuan, egunean eta orduan, kontratazio-mahaiak enpresa parte-hartzaileen izena eta kopurua jakinaraziko ditu, ekitaldi publiko batean eta APKLAOren 83. artikuluak ezarritako baldintzetan. Ekitaldi horretan bertan, 1. gutun-azaleko dokumentuen kalifikazioaren emaitzaren berri emango du, eta onartutako eta baztertutako enpresak jakinaraziko ditu, baita baztertzearen arrazoiak azaldu ere. Jarraian, 2. gutun-azala aurkeztea eskatu bada, horren irekieraren emaitza eta gutun-azal horretan aurkeztutako agirien ebaluazioaren emaitza ahoz jakinaraziko ditu. Gero, 3. gutun-azala «Ekaintza ekonomikoa eta formulen bidez ebalua daitezkeen irizpideak» irekiko du, eta bertan aurkeztutako eskaintzak irakurri. Kontratatzailearen profilean argitaratuko dira 3. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazioa ebaluatzetik sortutako puntazioak eta 2. gutun-azalean aurkeztutako eskaintzak. d) ESKAINTZAK BAZTERTZEA Eskaintzak baztertuko dira, baldin eta: 1) Agiriren bat dagokion gutun-azalean ez badoa, eta, horren ondorioz, eskaintza isilpeko izateari uzten badio. 2) Edukia zehaztasun osoz ezagutzea eragozten duten kontraesanak, ezaipatzeak, akatsak edo ezabaketak badaude. 3) Ez badatoz aztertu eta onartu den dokumentazioarekin bat. 4) Gehienezko lizitazio-aurrekontua edo aleko prezioa gainditzen badute. 5) Plegu honetan jasotako eskaintza ekonomikoaren eredua asko aldatzen badute. 6) Zenbatekoan ageriko akatsa badute. 7) Lizitatzaileak onartzen badu akatsen edo funtsgabetasunaren ondorioz eskaintza bideraezina dela. 8) Baldintza administrazio berezien agirian edo baldintza teknikoen agirian ezarritako baldintzak edo eskakizunak betetzen ez baditu. 9) Lizitazio-iragarkian ezarritako epemugaren ostean aurkezten badira (edo epe horren ondoren jakinarazten bada bidali egin direla). 18

10) Prozeduran gutxieneko atalasea ezarri bada, atalase hori betetzen ez badute, esleipen-prozedura faseka egiten denean. III. KAPITULUA: ESLEITZEA ETA FORMALIZATZEA 14. baldintza. Eskaintzak baloratzea eta sailkatzea, kontratua esleitzea eta esleipena jakinaraztea. a) Eskaintzak baloratzea. 3. gutun-azala ireki ondoren, kontratazio-mahaiak eskaintzak baloratuko ditu. Ondoren, dagokion proposamena egingo du, eskaintzak baloratzeko irizpideen arabera eta karatularen 7. atalean aurreikusitako lehentasunak kontuan izanik, eta, hala badagokio, ezohiko edo neurriz kanpoko balioak dituzten eskaintzetarako ezarritakoa ere aintzat hartuta. Argibideak: esleipen-proposamena egin aurretik, kontratazio-mahaiak eskaintzak ulertzeko behar beste argibide eska ditzake edozein unetan. Ez du inolaz ere onartuko lizitatzaileak argibideen bidez eskaintzan adierazitako baldintzak aldatzea. Ezohiko edo neurriz kanpoko balioak dituzten eskaintzak: kontrataziomahaiak ikusiko balu, ezohiko edo neurriz kanpoko eskaintzen kasuan adierazitako parametro objektiboen arabera, aurkeztutako eskaintzetako bat edo batzuk neurriz kanpokoak edo ezohikoak direla, kontratazio-organoari jakinaraziko dio eta egoki deritzon bezainbeste justifikazio-txosten erantsi. Kontratazio-organoak, lizitatzaileak egindako justifikazioa eta SPKLTBren 152.3. artikuluan aipatutako txostenak kontuan izanik, irizten badio eskaintza ezin dela bete ezohiko edo neurriz kanpoko balioak dituelako, eskaintza ez onartzea erabakiko du, eta, beraz, prozedura-fase honetan onartutako proposamenen sailkapenetik at geratuko da. Esleipen-lehentasunak: eskaintzak baloratzeko irizpideen ikuspegitik proposamen bi edo gehiagoren arteko berdinketa balego, esleipenean lehentasuna izango dute ezintasunak dituzten langile finkoen ehuneko handiena duen enpresak, baldin eta 1. gutun-azalean egiaztatu badute lanharremanak dituztela ezintasunak dituzten pertsonekin eta pertsona horiek langileen % 2 baino gehiago direla. Era berean, eskaintza ekonomiko onenak aurkeztu dituztenen baldintza berdinak eskainita, esleipenean lehentasuna izango dute gizarteratzeenpresen araubidea erregulatzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legeak arautzen dituen gizarteratze-enpresek, araudiak izaera hori edukitzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Lehentasunak aplikatzean, lehentasuna izango du adierazitako ezaugarrietako bat baino gehiago dituen enpresak. Aldi baterako enpresaelkarteen kasuan, lehentasuna lizitatzaile bakoitzak elkartean duen ehunekoarekin proportzioan joango da. Proposamenen arteko berdinketa mantenduko balitz edo aurreko paragrafoaren arabera enpresetako batek ere lehentasunik edukiko ez balu, 19

irizpideen haztapenean garrantzi gehien duen irizpidean puntuazio handiena lortu duen enpresak izango du lehentasuna, esleipen-irizpide anitz daudenean, eta oraindik ere berdinketa mantentzen bada, irizpide bakoitzari eman zaion garrantzi-ordenaren arabera. Eskaintzak ebaluatzeko irizpide bakarra prezioa denean, zozketa bidez ebatziko da. b) Eskaintzak sailkatzea Kontratazio-mahaiak puntuazio-ordenaren arabera sailkatuko ditu eskaintzak. Kontratazio-mahaiak proposamen bat eskaintza ekonomiko onena dela erabakitzeak ez dio dagokion lizitatzaileari aldeko eskubiderik ematen GGLAren aurrean. c) Esleipenerako aukeratutako lizitatzaileak dokumentazioa aurkeztea. Esleipenerako aukeratutako lizitatzailea hautatzeko, kontratazio-organoak kontratazio-mahaiak egindako proposamenari men egin behar dio, orokorrean. Bestela, kontratazio-organoak proposamen hori baztertu izana arrazoitu beharko du, eta proposamenen behin betiko sailkapena burutu. Kontratazio-organoak oro har eskaintza ekonomiko onena egin duen lizitatzaileari esleituko dio kontratua. Horretarako, karatularen 7. atalean ezarritako irizpideak aplikatuko ditu eta ez dio balio ekonomikoari soilik erreparatuko. Esleipen-irizpide objektiboen arabera onargarria den proposamenik ez balego, esleipena huts deklara dezake. Kontratazio-organoak baldintza hauek egiaztatzeko agiriak aurkezteko eskatuko dio eskaintza ekonomiko onena aurkeztu duen lizitatzaileari, hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jaso duen hurrengo egunetik hasita: 1) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela bermatzeko ziurtagiriak. 2) Jarduera Ekonomikoen Zergako altaren ziurtagiria, uneko ekitaldiari dagokionez, edo azken ordainagiria eta zerga horren matrikulan baja eman ez izana baieztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena. Zerga ordaindu behar ez badu, eskudun Administrazioaren ziurtagiria, egoera hori egiaztatzeko. 3) Behin betiko bermea ordaindu izanaren ziurtagiria. 4) Ezbeharren kasuan gutxieneko estaldura ematen duen erantzukizun zibileko aseguru-poliza kontratatu izanaren ziurtagiria. Estaldura hori kontratuak irauten duen epe osoan zehar indarrean mantendu behar da. 5) Kontratua egikaritzeko dedikatu edo esleitu beharreko baliabideak egiaz badituela egiaztatzeko dokumentazioa. 6) Esleipendunak lizitazio-iragarkiak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzearen kostuak bere gain hartzen dituela esaten duen adierazpena. Zerga-betebeharrak egunean dituela frogatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du (APKLAOren 13. eta 15. artikuluak): 20

1) Jarduera Ekonomikoen Zergaren ziurtagiria azken ordainagiria, duela gutxikoa bada eta oraindik ere ordaintzeko obligazioa iritsi ez bazaio. Ordainagirian jardueraren epigrafea agertzen ez bada, alta-agiria aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori kontratuaren xedeari dagokion eta xedea burutzen den lurraldean arlo horretan jarduteko gaikuntza ematen duen epigrafearen pean egon beharko da. Horrez gain, enpresak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, aipatutako zergaren matrikulan baja eman ez duela esanez. 2) Zerga-administrazioko organo eskudunak igorritako baiezko ziurtagiria, APKLAOren 15.2. artikuluak ezarritako baldintza formalak betetzen dituela egiaztatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroan indarreko inskripzioa dutela egiaztatzen edo egiaztatu dutenek ez dute ziurtagiria aurkeztu beharko, inskripioa indarrean badago eta dagokion ziurtagirian jasotako baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Enpresak alderdi horiek berariaz adierazi beharko ditu kontratua formalizatzeko agirian. APKLAOren 13. artikuluak zerrendatutako zerga-betebehar guztien edo batzuen aitorpenak edo agiriak aurkeztu behar ez dituzten enpresek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko dute baldintza horiek betetzen dituztela. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzeko, autoritate administratibo eskudunak baiezko ziurtagiria igorri beharko du, APKLAOren 15.2. artikuluak xedatutako eskakizun formalen arabera. Salbuespenen bat kontuan hartu behar bada, baldintza hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko da. Prozeduran zehar enpresak egiaztatu badu Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroan indarreko inskripzioa duela, ez du ziurtagiria aurkeztu beharko, inskripioa indarrean badago eta dagokion ziurtagirian jasotako baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Enpresak alderdi horiek berariaz adierazi beharko ditu kontratua formalizatzeko agirian. Kopia sinpleen bidez aurkeztutako agirien originalak, horiek konpultsatzeko, edo notario batek izapidetutako fotokopia (notarioaren lekukotza). Ez bada eskakizun hori adierazitako epean betetzen, iritziko zaio lizitatzaileak eskaintza atzera bota duela, eta, kasu horretan, dokumentazio hori bera eskatuko zaio hurrengo lizitatzaileari, sailkapenean duten ordenaren arabera. d) Kontratua esleitzea -Kontratazio-organoak aurreko atalean adierazitako agiriak egiaztatu ostean esleituko du kontratazioa. -Hutsik: kontratazio-organoak ezingo du lizitazio bat hutsik deklaratu, pleguan jasotako irizpideen arabera onargarria den eskaintza edo proposamen bat dagoenean. -Administrazioak esleipenari uko egitea eta prozedura bertan behera uztea: esleipena egin aurretik betiere, kontratazio-organoak kontratua esleitzeari uko 21