1.2. Teoria ekonomikoa, mikroekonomia eta makroekonomia

Σχετικά έγγραφα
DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )

7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i

Aldagai Anitzeko Funtzioak

Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala

= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.

ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna

1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak

Poisson prozesuak eta loturiko banaketak

1 Aljebra trukakorraren oinarriak

9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak

KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.

Makroekonomiarako sarrera

4. Hipotesiak eta kontraste probak.

Solido zurruna 2: dinamika eta estatika

Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean

MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015

6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana

(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n

9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko

OREKA KIMIKOA GAIEN ZERRENDA

Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa

ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea

1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...

DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA

I. ikasgaia: Probabilitateen kalkulua

Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.

3. Ikasgaia. MOLEKULA ORGANIKOEN GEOMETRIA: ORBITALEN HIBRIDAZIOA ISOMERIA ESPAZIALA:

I. KAPITULUA Zenbakia. Aldagaia. Funtzioa

ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra.

4. GAIA: Ekuazio diferenzialak

Mikroekonomia I. Gelan lantzeko ikasmaterialak.

Proba parametrikoak. Josemari Sarasola. Gizapedia. Josemari Sarasola Proba parametrikoak 1 / 20

Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea

1. Oinarrizko kontzeptuak

Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak

2. PROGRAMEN ESPEZIFIKAZIOA

Ordenadore bidezko irudigintza

Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043

Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK

Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira:

Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra

Oxidazio-erredukzio erreakzioak

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak. Eugenio Mijangos

1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi

EREDU ATOMIKOAK.- ZENBAKI KUANTIKOAK.- KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA EREDU ATOMIKOAK

4. GAIA Mekanismoen Sintesi Zinematikoa

UNITATE DIDAKTIKOA ELEKTRIZITATEA D.B.H JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. Helio atomoa ASKATASUNA BHI 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA

Funtzioak FUNTZIO KONTZEPTUA FUNTZIO BATEN ADIERAZPENAK ENUNTZIATUA TAULA FORMULA GRAFIKOA JARRAITUTASUNA EREMUA ETA IBILTARTEA EBAKIDURA-PUNTUAK

6 INBERTSIOA ENPRESAN

SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA

Ekuazioak eta sistemak

3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak

TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak

Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c

EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA

Prezioegonkortasuna: zergatik da garrantzitsua zuretzat? Ikaslearentzako informazio-orriak

Batxilergorako materialak. Logika sinbolikoa. Peru Urrutia Bilbao ISBN: Salneurria: 14 E

Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)

ANTIMATERIA FIKZIOA OTE?

2011 Kimikako Euskal Olinpiada

MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:

6.1. Estatistika deskribatzailea.

4.GAIA. ESPAZIO BEKTORIALAK

Mate+K. Koadernoak. Ikasplay, S.L.

Estatistika deskribatzailea Excel-en bidez

10. K a p itu lu a. Laplaceren transfo rm atu a

2. GAIA Higidura erlatiboa

AURKIBIDEA I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. Azterketa ebatziak ikasturtea Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. EHU

7.1 Oreka egonkorra eta osziladore harmonikoa

ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Praktika: Bigarren zatia) Irakaslea: JOSEMARI SARASOLA Data: 2013ko maiatzaren 31a. Iraupena: 90 minutu

LOGIKA. F. Xabier Albizuri go.ehu.eus/ii-md

EGITURAREN ANALISIA ETA SINTESIA. KONTZEPTU OROKORRAK

MATEMATIKA DISKRETUA ETA ALGEBRA. Lehenengo zatia

2. ERDIEROALEEN EZAUGARRIAK

1.1. Aire konprimituzko teknikaren aurrerapenak

ekaia Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak? Sound, noise, music: are the boundaries clear? Marta Urdanpilleta Landaribar*

ESTATISTIKA ETA DATUEN ANALISIA. BIGARREN ZATIA: Praktika. Data: 2012ko ekainaren 25. Ordua: 12:00

9.28 IRUDIA Espektro ikusgaiaren koloreak bilduz argi zuria berreskuratzen da.

du = 0 dela. Ibilbide-funtzioekin, ordea, dq 0 eta dw 0 direla dugu. 2. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA

LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa

4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK

Magnetismoa. Ferromagnetikoak... 7 Paramagnetikoak... 7 Diamagnetikoak Elektroimana... 8 Unitate magnetikoak... 9

KONPUTAGAILUEN TEKNOLOGIAKO LABORATEGIA

GIZA GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA I BINOMIALA ETA NORMALA 1

LOTURA KIMIKOA :LOTURA KOBALENTEA

Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2

Hasi baino lehen. Zenbaki errealak. 2. Zenbaki errealekin kalkulatuz...orria 9 Hurbilketak Erroreen neurketa Notazio zientifikoa

15. EREMU EFEKTUKO TRANSISTOREAK I: SAILKAPENA ETA MOSFETA

I. ebazkizuna (1.75 puntu)

4. GAIA Indar zentralak

5. GAIA Solido zurruna

ELASTIKOTASUNAREN TEORIA ETA MATERIALEN ERRESISTENTZIA. Ruben Ansola Loyola

E Z T A B A I D A F E M I N I S T A R A K O K A I E R A K. 3. Ekonomia eta. lan politika

DBH 2 MATEMATIKA. erein

5 Hizkuntza aljebraikoa

Transcript:

1. MAKROEKONOMIA: KONTZEPTUAK ETA TRESNAK. 1.1. Sarrera Lehenengo atal honetan, geroago erabili behar ditugun oinarrizko kontzeptu batzuk gainbegiratuko ditugu, gauzak nola eta zergatik egiten ditugun ulertzeko. Azalpena bi zatitan banatuko da: Teoria ekonomikoaren helburuaren eta erabiltzen duen metodologiaren deskribapenarekin hasiko gara, bidean aurkituko ditugun arazoak agertuz. Segidan teoria ekonomikoan ohikoa den makroekonomia eta mikroekonomiaren arteko bereizketa aztertuko da, honen ezberdintasunak azalduz eta, ezberdintze horren garrantzia eztabaidatuz. Elkarketa makroekonomikoaren oinarrizko ezaugarritzat hartzen den neurrian, aldagai ekonomikoen elkarketatik datozkigun arazoetan kontu berezia jarriko dugu. Kontzeptualagoa den lehen zati honen ondoren, instrumentaltzat har dezakegun bigarren zatiari ekingo diogu eredu ekonomikoen ikasketaren bidez (ekonomiaren analisi orokorra egiteko gehien erabiltzen den tresna). Eredu makroekonomikoaren oinarrizko definizioak ezarriko dira, laburki, eta aldagaiak eta ereduetan agertzen diren aldagaien erlazioak klasifikatzeko era desberdinak aurkeztuko dira. Azkenik, ereduen ikasketarako interesgarriak diren zenbait kontzeptu ikusiko dira, hala nola, oreka, estatika, dinamika eta estatika konparatiboa. 1.2. Teoria ekonomikoa, mikroekonomia eta makroekonomia Ohiko definizioaren arabera, ekonomiaren helburua gizakiak dituen baliabide urriak kontuan izanik eta erabilpen alternatiboak emanez, beraien beharrak asetzea dela esan dezakegu; baliabide naturalak (naturak dohain emandakoak), lan indarrak emandako zerbitzuek eta produkzio-bideek sortutako baliabideek edo kapitalak osatzen dituzten produkzio faktoreak deiturikoa. Liburuan zehar, suposatuko dugu baliabide hauen erabilera (normalean gizabanako jabetza pribatuarenak izango dira, batzuk jabetza publikotzat hartzen ditugun arren) merkatuaren bidez gertatzen dela. Honek ez du esan nahi gobernuak ez duela baliabideen banaketan parte hartuko, bere ustez beharrezkoa denean; bai zuzenki, beraren jabetzako baliabideen bidez; bai sektore pribatuko propietatea diren baliabideen baldintzetan eraginez. Teoria ekonomikoa, administrazio prozesuan baliabide urrien erregulartasunak aztertzen dituen ekonomiaren adarra da eta prozesu honetako azalpen-sisteman kokatzen ditu. Arazo baten analisian, teoria ekonomikoak agente ekonomikoen portaerari baita beraiei dagozkien ingurune sozialei buruz ere suposizio batzuk emanez hasten da; gero dedukzio logikoaren bidez, aurreko baldintzetatik ondorioztatzen diren iragarpen edo konklusioak beraien portaerarekin parekatu behar dira. Ekonometriaren lana, teoria ekonomikoaren iragarpenak kontrastatzea eta aldagaien arteko erlazioaren zenbatekotasuna zein den jakitea da. Teoria ekonomikoaren iragarpen nahiz inplikazioak ez dute soilik deskriptiboak izan behar, hau da, aldagai batzuen artean dagoen harremana ez dute soilik erakutsi behar, esplikatiboak ere izan behar dute, behatu diren erlazioen zergatia azalduz. Teoria konkretu baten iragarpenak errealitatearekin bat baldin badatoz, teoria hori desegokia ez dela frogatzen dugu (zuzena dela froga-ezina da) eta teoria hori, errealitatearekin kontraesanean jarri arte erabil dezakegu. Hau gertatzen denean, bi gauza egin ditzakegu: gure teoria eraldatu edo bestela, beste teoria alternatibo batez ordezkatu. Bai batak eta bai besteak aurreko baldintzak betetzen jarraitu behar dute eta nola ez, kontraesanetan dagoen honentzat ere, azalpen bat eman beharko dute. Hau horrela izanik, teoria ekonomikoa prozesu jarrai baten barruan dagoela ikusten dugu, denbora guztian dauden teoriak egiaztatuz eta teoria berriak sortuz edo gauza bakoitzerako eredu partikularrak topatuz. Hala ere, argi dago, teoria ekonomikoak bere mugak dauzkala, arazo asko daude mundu errealean, teoria ekonomikoak gaizki edo ez behintzat osoki aztertutakoak, adibidez: talde sozialen errentaren banakuntza, langabeziaren jatorria, inflazioa...

Bestalde, garrantzitsua da aipatzea, teoria ekonomikoen iragarpenak, ekonomiarenak orohar eta gainontzeko zientzia sozial guztienak zailagoak direla egiaztatzen beste zientzia esperimentalenak baino, zientzia hauetan ezin baita laborategi batean esperimentorikegin, kimikan, fisikan etabarrean gertatzen den moduan. Azkenik, kontuan eduki behar da, teoria ekonomikoaren ondorioak ez direla neutralak, ezta guztiz objetiboak ere, bai aztertzailearen ideologiak, bai egoera soziokonomikoak ikertuko dituen arazoak eta, halaber, analisiaren hipotesiak baldintzatzen dituztelako. Teoria ekonomikoaren helburua zertan datzan, bere metodologia eta berarekin sortzen diren arazoak ikusi ondoren, teoria ekonomikoaren ohiko banaketa azter dezakegu: Mikroekonomia eta Makroekonomia. Mikroekonomiak unitate ekonomiko elementalak ikertzen ditu, (bakarkako kontsumidoreak, enpresak, industriak, merkantziak eta merkatuak) axioma batzuk abiapuntutzat hartuz: Kontsumitzaile eta enpresaren portaeren arauak: bi agenteek beraien onura bilatzen lan egiten dute. Kontsumitzaileek beraien erabilgarritasuna maximizatuz eta enpresariek mozkinak maximizatuz. Merkatuen funtzionamenduaren arauak: merkatuko prezioak eskaintza-eskarien legeak zehazten ditu. Kontsumitzaileen nahiak. Ahalbide/aukera teknologikoak. Hasiera batean agenteek dituzten baliabideak. Gizartearen egitura instituzionala. teoria mikroekonomikoak, egiazta daitezkeen ekonomiaren funtzionamenduari buruzko proposizioak ondorioztatzen ditu. Gaur egungo mikroekonomia XIX. Mendeko azken hereneko ekonomilari marginalistengandik datorkigu (S. Jevons, A. Marshall, J.B. Clark, C. Menger, etab.), hauek guztiek ekonomiaren arazoak beste ikuspegi batetik begiratzen dituzte: hazkundea eta epe luzerako banakuntza, klasikoen eta Marxen ikerketaren muina izan bazen ere, oraingoek merkatu sistemaren funtzionamenduak eta baliabideak banatzeko modua aztertzen dituzte. Mende honetako 30. hamarkadan egindako ekarpenen ondoren (J. Hicks, J. Robinson, E. Chamberlin), Mikroekonomia neoklasikoak, maiz deitzen zaion moduan, bere adierazpen landuena oreka orokorreko teoriko modernoen lanetan lortzen du. (G. Debreu, K. Arrow, F. Hann). Makroekonomiak ordea, ekoizpen agregatuaren mailaren determinazioa, ekonomia baten lana, enplegua eta zergen aldaketa ere denboran zehar aztertzen ditu. Makroekonomiak, mikroekonomiak ez bezala, ekonomiaren portaera orokorrari buruz dihardu, orokorren aldagai agregatuak erabiltzen ditu, hau da, baturaren emaitza edo bakarkako pertsona edo sektore bati dagozkion aldagaien batezbestekoa erabiltzen duena da. Aldagai agregatuen adibide batzuk: nazio produktu gordina (NPG), errenta nazionala, lan (eta langabezia) agregatua, soldaten eta prezioen maila orokorrak, etab. Makroekonomia modernoa, 1.936. urtean sorzen da, Jonh Maynard Keynesen The general theory of employment, interest and money liburua argitaratu zenean. Ordurarte, eredu makroekonomikoak, mikroekonomiako eredu neoklasikoen zabalkuntza ziren, mikroekonomiak pertsona bat aztertzen zuen eta makroekonomiak denak, orokorki. Hau honela erabiliz, ondorioztatzen zuten, merkatua bera bakarrik nahikoa zela fluktuazio ekonomikoak baztertzeko, beraz, baliabideak guztiz erabiliak egongo ziren, konpetentziaren indarrak mugituta (beheinbehineko egoeretan izan ezik) Hau dela eta, politika ekonomikoek ez dute parte hartuko egiazko jarduera mailak eratzen direnean. "Beheraldi Handiak" teoria makroekonomiko neoklasikoa (edo klasikoa, Keynesen hitzetan) kolokan jarri zuen, miloika pertsona langabezian zeuden eta betiko konponbide automatikoek (prezioen, soldaten eta interes tasen beherakuntza) ez zuten ezertarako balio. Keynesen iritziz, irtenbideak eskari agregatuaren estimulutik etorri behar zuen; eta gastuaren hazkundea sektore publikoak sortu beharko zuen politika fiskala eta moneta politikaren bidez,

sektore pribatuak egiterik ez zuenean. Honela, Keynesen pentsamoldean oinarriturik (modu sinplifikatu batean), bigarren Munduko Gerratearen ondoren, hogeita hamar urtez funtsezkoena izango zen teoria makroekonomikoaren korpusa osatu zen, hain zuzen ere, urte haiek mendebaldeko ekonomian oparoaldikoak direlarik. Sintesi neoklasikoa deiturikoak, adierazle garrantzitsu batzuk eduki zituen: Paul Samuelson, James Tobin eta Franco Modigliani. Autore hauen ustez, epe motzean, (eskariaren eta, batez ere, eskaintzaren gehikuntzaren ondorioz sortzen den prezioen doikuntza motelaren aurrean), langabezia aurkezten duten Keynesen oreka-puntuak egon daitezke, jarduera mailan eragingo luketen politika ekonomiko egonkortzailearen erabilera justifika daitekeelarik. Bestalde, epe luzera sistema enplegu osora doala esan dezakegu, erabat malgutzat jotzen diren prezioen doikuntzaren bidez. Geroago, 70. hamarkadan, Keynes baino lehenago, Robert Lucas, Thomas Sargent edo Robert Barro autoreek osatzen zuten "Makroekonomia Klasiko Berria" izeneko pentsamoldeak berriro indarra hartu zuen Estatu Batuetan. Beraien oinarria porrotean datza, Keynes-iar ereduen porrot teoriko eta enpirikoan. Oreka ereduak kontuan edukiz hautabide teoriko bat proposatzen dute, oinarrizko bi printzipio dituena: a) Agente ekonomikoek aukerak egiten dituzte arrazoizko era batean, eragin behar dituzten aldagaiei buruzkoak, hau da, daukaten informazio guztia kontuan edukita eta iragarpen okerrak ez egiteko asmotan. Suposizio hau, "Arrazoizko aukeren hipotesia" izenarekin ezagutzen dugu. b) Agenteak beraien erabakietan eragina izan dezaketen aurreikusigabeko aldagaien aldaketak egoten direnean, gorabehera ziklikoak sortzen dira. Mende hasierako makroekonomisten antzeko ondorioak ateratzen dituzte aurrerantzean, beraien abiapuntua askoz landuagoa egon arren; itxaroten ziren eta arrazoizko agenteek ulertzen zituzten politika ekonomiko sistematikoaren neurriek, produkzio eta lanean (ezta epe motzean ere) ez daukate ondoriorik maila agregatuetan. Politika ekonomikoa eraginkorra izan daiteke soilik, subjetuak ez badu perfektukiurreikusten, baina hau horrela izanda ere, behin behinekoa da, agenteek autoritatearen portaera ikasiko baitute. Ondorio hauek lortzeko ezinbestekoa da merkatuen hustuketa jarraiaren baldintza betetzea, hau da, momentu guztietan eskaintza eta eskariaren oreka prezioen malgutasunaren bidez gertatzea. Suposatu dugun hau ez bada gertatzen (oso gauza zaila den arren), politika egonkortzaileen eraginkortasuna ezeztatuko genuke. Azkenik, aipatuko dugu azken urte hauetan Keynesen teorian oinarrituriko mugimendu berri bat sortu dela, "Makroekonomia Keynesiar Berria" deiturikoa. Oliver Blanchard, Gregory Mankin eta Joseph Stiglitz autoreak izan direlarik mugimendu hau aurrera eraman dutenak. Idazle hauek diotenez, ekonomian gorabeherakadak sortuko dira, ez agenteek etorkizuna gaizki aurreikusten dutelako, baizik eta merkatuak arazoak, akatsak dituelako. Keynesen hitzetan: Merkatua ez da perfektua orokorrean hartuz gero. Hemendik aurrera, makroekonomiari, mikroekonomiaren ikuspuntutik begiratzen diote, bereziki, prezioei eta soldatei garrantzia emanez. Hau egitearen arrazoia hauxe da: ez bata eta ez bestea ez direla guk nahi bezala aldatzen. Ez daukate malgutasunik. Honela ba, epe luzeko lan kontratuen arabera, iherduera sindikalaren arabera edo soldatak langileen ekoizpenean eduki dezakeen eraginen araberako ereduak sortu dira soldataren zurruntasuna azaltzeko(soldaten eraginkortasunaren teoria deiturikoa). Honekin batera, prezioen zurruntasuna bere aldaketarekin erlazionatutako koste finkoen presentziak justifikatuko du, prezioen zurruntasunaren arrazoi bat. Prezioak zurrunak izatearen arrazoia, koste finkoak aldatzen direnean guztia aldatzen dela da. Ondorioz, ezinezkoa da, denbora guztian koste finkoak aldatzen ibiltzea, honek arazoak ekarriko lituzkeelako, esate baterako, administrazio arazoak (aukeratzearen kostuak, saltzaileak informatu beharra, etiketen aldaketa, etab.)edo, erostera doan pertsonak ere hauez luke gustoko. Hau dena horrela dela argi dago prezioa eta soldatak ezin direla nahi moduan aldatu; beraz, dena orekan egon dadin lana eta ekoizpenarekin jokatzen da, honek politika ekonomikoa bultzatzera laguntzen digularik. Politika ekonomikoa erabiliz gorabehera txikiagoak izango dira. Teoria makroekonomikoak eduki duen bilakaeraren azterketaren odoren, Mikroekonomia eta Makroekonomiaren arteko ezberdintasunak aztertuko ditugu. Esan beharreko lehenengo gauza da, ezberdintze hau, nahiko artifiziala dela; mikroekonomiak bakarkako aldagiak gehitzen

ditu eta industria aztertzen du eta makroekonomiak oreka orokorreko ereduak aztertzen ditu, oso zaila da biak ezberdintzea. Ezberdinketa hori eginda, eredu agregatu gabekoak, Von Newman, Leontief edo Sraffa ekonomilari makroekonomikoak izango dira, ekonomiaren osotasuna deskribatzen duten heinean. Bestalde, 50 eta 60. hamarkadetan, makroekonomiaren lan ugari Keynesen erlazio makroekonomikoen oinarri mikroekonomikoak bilatzean zeutzan: kontsumo funtzioak langileen kasuan, inbertsioa, diruaren eskaria, edo lan merkatua. Geroago, 70 eta 80. hamarkadetan, eredu makroekonomikoen aiduruen eraketaren analisiaren azterketa, eta honekin batera, mikroekonomiako prezio eta soldaten tinkotasuna aztertu dituzte. Hala ere, arazoa ez da bakarrik Makroekonomia eta Mikroekonomiaren artean muga garbirik ez egotea. Esan genezake, makroekonomiak ez zuela zentzurik, aldagai agregatuak erabiltzen zituelako, mikroekonomiarekin nahikoa litzateke. Baina hau ez da horrela, zeren pertsona baten portaerak beste batenarekin pareka baitaitezke, ondorioz, pertsona batek duena nabarmena izan daiteke eta denak elkarturik aztertu. Adibidez, pertsona batek, bere errenta eta gastuaren artean diferentzia bat eduki dezake (diferentzia maileguen bidez osatuz) hala ere, errenta eta gastua maila agregatuan orekan daude. Beste adibide bat: familia baten gastua ez dago bakarrik familia batek jasotzen duen errentan oinarriturik, beste gauza askotan ere bai: familiaren tamaina, familiakoen adina, etab. Gauza hauek guztiak poliki-poliki aldatzen dira, finkoak kontsideratuz. Hori dela eta, bere efektua ez dugu kontuan edukiko, kontsumo agregatua errenta nazionalaren mailak finkatzen du. Suposa dezagun bi aldagai ekonomiko dauzkagula: bat menpekoa, Y deiturikoa eta bestea askea, X deiturikoa (hau da, Y,X-en menpe dago). Suposa dezagun bi gizabanako ere dauzkagula, (1 eta 2 azpindizendunak). Bi aldagaiak behean aipaturiko funtzio linealekin erlazionaturik daude: Y 1 = a 1 + b 1 X 1 (1.1) Y 2 = a 2 + b 2 X 2 (1.2) non a 1, a 2, b 1 eta b 2 kantitate finkoak diren. Orain Y aldagaiaren balio agregatua adierazi nahi badugu, X aldagaiaren balio agregatua, (1.1) eta (1.2) batuko ditugu: Y 1 + Y 2 = a 1 + a 2 + b 1 X 1 + b 2 X 2 Y 1 + Y 2 = Y, a 1 + a 2 = a dela badiogu, Y = a + b 1 X 1 + b 2 X 2 lortzen dugu (1.3) Y = a + b X-en ezberdina delarik (1.4) non X = X 1 +X 2 eta b, b 1 et b 2 -ren batezbestekoa izango baita. Hori dela eta, ezin dugu Y, X-en arabera adierazi. Honen arrazoia zera da, Y-ren balio agregatua aldatu egingo dela X-en distribuzioan. Adibidez: Suposatuko dugu b 1 >b 2 X 1 -en gehikuntza eta X 2 -ren beherakuntza, non X konstante mantentzen den. Orain (1.4) funtzioa erabiliko dugu, honek dioenez Y konstante mantentzen da, X ez bada aldatzen (1.3) funtzioa erabiltzen badugu, Y handitzen dela ikusiko dugu. Beste modu batean esanda, (1.4) funtzioaren erabilpenak ez liguke beti egia esango, gizabanakoengan X-en distribuzioa aldatzen denean. Arazo hau, hurrengo bi kasuetan ekidin liteke: a) Eransten ditugun uniteteek ere antzeko portaera dutela suposatzen dugu. Gure adibidean suposatuko dugu b 1 = b 2 = b (bi gizabanakoek berdin jokatzen dutge X-en aldaketen aurrean), orduan (1.3)-en ordezkatuz, lortuko genuke: Y = a + bx 1 + bx 2 (1.5) Y = a+ bx b) Suposatuko dugu, aldagai askearen distribuzioa modu sistematiko batean aldatzen dela, bere balio osoaren arabera: X 1 = _ 1 + _ 1 X X 2 = _ 2 + _ 2 X

non _ 1 + 2 = 0 eta _ 1 + _ 2 = 1 (1.3)-n ordezkaturik Y = a + b 1 (_ 1 + _ 1 X) + b 2 (_ 2 + _ 2 X) eragiketak eginaz, Y = _ + _ X(1.6) non _ = a + b 1 _ 1 + b 2 _ 2 eta _ = b 1 _ 1 + b 2 _ 2 Honela, (1.5)k eta (1.6)k Y eta X-en arteko erlazio agregatu egonkorrak adierazten dituzte, (1.5)-en antzeko balizko portaeran eta (1.6)ko aldagai askeen distribuzioan oinarritzen direnak. Hitz gutxitan, erlazio agregatu onargarriak izan daitezen, baharrezkoak dira balizko _ eta _. 1.3. Eredu makroekonomikoak Teoria makroekonomikoak errealitatea azaltzen du eredu makroekonomikoak erabiliz. Eredu makroekonomikoa, ekonomia osoaren islada sinplifikatua da, ekuazio sistema baten bidez adierazia, aldagai agregatuak beraien artean erlazionatzen dituena. Ekuazio hauen bidez aldagaiekin geroago zer gertatuko den esango digute. Eredu askok (horien artean hemen aztertuko ditugunak) grafikoki adieraz daitezke, beraien arteko dependentzia errazago aztertzen lagun diezaguketenak. Eredu baten barruan agertzen diren aldagaietan bi mota daude, ereduak azaltzen diguna (endogenoa) eta bestea, eredutik kanpo dagoenak azaltzen diguna (exogenoa). Bigarren hauek lehenengoak hobeki ulertzen lagunduko digute. Kanpoak eragindakoei, sarritan aldagai autonomoak deituko diegu. Eredu makroekonomiko baten eredua: C = C A + c Y I = I A Y = C +Y non C: kontsumoa, I: inbertsioa eta Y: errenta nazionala diren. c, C A eta I A aldagai exogenoak dira, hau da, ereduaren kanpotik datoz emanak. C eta Y, berriz, enndogenoak dira (hau da, aldagai exogenoek zehazten dituzte). Aldagaiak klasifikatzeko beste modu bat, fluxu aldagaiak, epe batean emanak eta fondoaldagaiak, momentu zehatz batean emanak. Fluxu aldagaien adibideak: errenta, inbertsioa eta inportazioa. Fondo-aldagaien adibideak: monetari eskaintza, kapital produktiboa edo langabezitasa. Beraien artean dagoen erlazioa, fluxuzko fondoetatik dator (adibidez, faktore produktiboen fondoetatik lortzen den errenta). Aldi berean, fondoak fluxuei esker daude (aurreko adibidean, errentak, inbertsioa dela medio, baliabide produktiboen fondoa handitzen du hurrengo epean). Era berean jakin behar da aldagai batek fluxua edo fondoa ez duela derrigorrez izan behar. Adibide ezagunenak prezioak dira, produktu baten prezioa, bi fluxuen arteko zatidura da (produktu baten gastua eta produktu horretatik saldutako kopurua) ez da fluxua, ezta fondoa ere. Hau beste aldagai batzuetara zabal daiteke: bi fluxu, bi fondo, bata eta bestea eta alderantziz. Adibidez, kontsumorako joera, bankuko kajako koefizientea, irabazi-tasa edo kapital-produktu erlazioa. Amaitzeko, eredu baten aldagaiak beste bi modutara adieraz daitezke: lehenengoak momentu horretan dagoen unitate monetarioaz neurtutakoak dira, eta modu errealean, berriz, erreferentziatzat hartzen den momentu bateko unitate monetarioaz neurtutakoak. Errealetan egiten duguna da, prezioen aldaketaren eragina kendu. Bestela esanda, benetako aldagaiak dagokion aldagai nominalaren erosteko ahalmena adierazten du. Adibidez, soldata moneta unitatetan neurtzen bada, soldata nominala dela esan dezakegu. Baina prezioekin zatitzean soldata erreala lortzen dugu. Eredu makroekonomikoa osatzen duten aldagaien arteko erlaioa, modu askotakoa izan daiteke: a) Identitate edo difinizioak: beti daukate balioa eta aldagai bat beste batzuen batura

moduan adierazten du edo biderketa, zatiketa, deribatua, etab. Adibide batzuk: Y D C + S Errenta = Kontsumoa + Aurrezkia. P P P inflazio tasa = prezioen aldaketa / prezioa ω W P soldata erreala = monetar soldata / prezioen maila Kontuz: kontuan eduki, identitatean agertzen dela eta ez =. b) Erlazio funtzionalak edo kausazkoak. Aldagai batzuk zenbait kasutarako balio dute soilik, hau da ekuazioak dira eta ez identitateak. Klase askotakoak izan daitezke: c) Portaera erlazioak, agenteen jokabidea isladatzen dutenak. Adibidez: I = I (r) di dr < 0 Enpresariek, dagoen interes tasen arabera inbertitzen dute. Teknika erlazioak, ekonomiaren teknologia isladatzen dute. Adibidez: Y = Y (K,N) ƒy ƒy > 0, ƒk ƒn > 0 Produkzio agregatuaren maila, produkzio faktorean (kapitala et lana) eabilitako kantitateen arabera dagoela ikusten dugu goian. Erlazio instituzionalak: mekanismo legalak eta gizartearen ohiturak adierazten dituzte. Adibidez: RR = ρd Banketxe komertzialek, legeak dioenez, bere gordailutik (D) ρ zati bat utzi behar dute kutxarapen gisa (RR). d) Oreka baldintzak. Merkatua hustutzearen arrazoia zehazten dute: eskaintzak eta eskariak berdinak izan behar dute. Aldagaien arteko erlazioak deterministak edo estokastikoak izan daitezke. Bi aldagaien arteko erlazioa, adibidez X eta Y (askea eta lotua, hurrenez hurren) deterministak dira, X bakoitzari Y bakar bat dagokionean; X bakoitzari Y bat baino gehiago badagokio, berriz, estokastikoak izango dira, balio bakoitzak probabilitate bat izango duelarik. Honen ondorioz, Y ezin badugu zehaztu, desbiazioak daudela esan dezakegu, negatiboak edo positiboak izan daitezkeenak, hau azalduko duten beste aldagai batzuetatik etor daitekeela pentsa dezakegu. Gizakien portaera X eta Y-ren artean erlazio lineal bat badago: Y = a + b X erlazio determinista Y = a + b X + ζ erlazio estokastikoa ζ: ausazko asaldura. Guk lehenengoa bakarrik aztertuko dugu, hau da, deterministak, besteak ere arruntak dira baina ez ditugu aztertuko. Aurreko adibide bezala: C = C(Y) I = I(r) DA C + Y + G dc dy > 0 di dr < 0 Y = DA Eredu hau (IS deiturikoa) lau ekuazio estrukturalez osoturik dago, denak deterministak:

Bi jokabide ekuazio: 1- Etxeko ekonomiako kontsumoa errenta nazionalarekin zuzenki (positiboki) erlazionaturik dago. 2- Entrepresen inbertsioa interes tasarekin zuzenki (negatiboki) erlazionaturik dago. Definizio bat. Eskari agregatua, DA, kontsumoa, inbertsioa eta sektore publikoaren gastuaren, G, gehikuntza da. Oreka baldintza bat: errenta edo produktu nazionalak eta eskari agregatuak berdinak izan behar dute. Goiko guztia beheko ekuazioan sinplifikatzen da: Y = C(Y) + I(r) + G dc di > 0, dy dr < 0 Eredu makroekonomiko batek deskribatutako sistema orekan dago, aldagaiek aldaketarik ez dutenean eta aldagaietan aldaketarik sortzeko indarrik ez dagoenean. Oreka egoera batean, aldagaiak dituen baloreek espero ziren baloreekin edo aldagai horretarako sujetoak pentsatu duenarekin bat egiten dute, agenteen asmoak aseta daudenez, ez dute bere portaera aldatzeko arrazoirik, hori dela eta oreka mantentzeko joera izango dute. Hiru oreka mota daude: 1) Oreka osoa, non fluxua eta fondoa egonkorrak diren. Egoera hau, egoera geldikorra da, gizartearen kapital fondoa mantenduz sortzen da. Aurrezkia eta inbertsio netoak zero dira. 2) Epe motzeko oreka edo fluxu oreka. Fluxuak (ez fondoak) egonkorrak dira eta ez dago geroago aldaketarik gertatuko den seinalerik (epe motzean ez behintzat). Guk aztertuko ditugun ereduetan, orekak modu honetakoak izango dira. 3) Oreka higikorra, non fondoa fluxuaren proportzio berean handitzen den. Honela ba, fluxua eta fondoen arteko erlazioa konstantea da. Oreka mota hau, hazkunde ekonomikoaren teorian erabiltzen da. Orekaren kontzeptua aztertzerakoan, hurrengo hiru galdera mota agertzen dira: a) Sistema bat emanda, ba al dago orekarik? Hau izakinaren arazoa da. b) Orekan dagoen sistema bat emanda. Oreka hau bakarra al da? Hau bakartasunaren arazoa da. c) Oreka-momentu bat emanda. Egonkorra al da oreka? Beste modu batera esanda, oreka sistematik kanpo bidaltzen duen aldaketa bat egonez gero, oreka hori lor dezake sistemak? Hau egonkortasunaren arazoa da. Liburu honetan aztertuko ditugun eredu guztiak, oreka lortzen dute eta nola ez, oreka hori egonkorra eta bakarra izango da. Atal hau estatika, dinamika eta estatika konparatiboa aztertuz amaituko dugu. Ekonomia mota baten eredua bilatzen ari garenean, eta denborak egiten duen lanaren arabera, analisi estatiko edo dinamiko bat egin dezakegu. Bien arteko ezberdintasunak aztertuko ditugu orain. Epe jakin batean gertatzen denaren analisi ekonomikoak estatika izena hartzen du. Eredu estatiko batean, aldagai guztiak momentu zehatz batean daude adierazita. Beraz, aldagai exogenoen balore alternatiboekin elkarkidetzan dauden, aldagai endogenoen multzoen, une bateko oreka-balore alternatiboak analizatzen ditu. Dinamikak eredu baten jokaera aztertzen du, denboran zehar. Eredu dinamiko baten aldagaiak denborako momentu ezberdinei dagokie, hori dela eta ikasten dena zera da: aldagai exogenoen denboraren ibilbide alternatiboekin elkarkidetzan dauden, aldagai endogenoen denboraren ibilbide alternatiboak. Ikasiko ditugun ereduak orokorki estatikoak dira. Elementu dinamikoak prezioen inflazioan besterik ez dira sartuko. Estatika eta dinamikaren artean estatika konparatiboa dago. Oreka, estatikoaren bi posizioren konparaketan datza.

Oreka puntutik hasita, aldagai exogeno jakin bat dagoela suposatuko dugu (sarritan politika ekonomiko aldagaiak dira) eta ondoriozko oreka konparatzera joko dugu, aldagai exogeno berriaren balioa erkatuko dugu hasierakoarekin. Konparaketa, bereziki, aldagai endogenoen balore ezberdinetan oinarriturik dago, bai oreka batean baita bestean ere.