SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA TEORIA 1. (2012/2013) Argiaren errefrakzioa. Guztizko islapena. Zuntz optikoak. Azaldu errefrakzioaren fenomenoa, eta bere legeak eman. Guztizko islapen a azaldu eta definitu muga-angelua. Deskribatu zuntz optikoa, eta haren zenbait aplikazio zerrendatu. (2,5 puntu) 2. (2009/2010) Deskribatu zer den argiaren errefrakzio fenomenoa. (puntu 1) Adierazi zein baldintzatan gertatzen den guztizko barne-islapen fenomenoa. (0,75 puntu) Deskribatu fenomeno horretaz baliatzen den dispositibo bat. (0,75 puntu) 3. (2009/2010) Ispilu ahur bat izanik, lortu grafikoki fokuaren eta ispiluaren artean dagoen objektu baten irudia (1,5 puntu) Deskribatu irudi horren ezaugarriak. (puntu 1) 4. (2008-2009) Azaldu argi-sorta zuri batek prisma optiko bat zeharkatzen duenean gertatzen den fenomenoa. 5. (2007-2008) Lente konbergente bat izanik, lortu grafikoki fokuaren eta lentearen artean dagoen objektu baten irudia. Aipatu irudi horren ezaugarriak. 6. Lente konbergente bat izanik, lortu grafikoki fokuaren eta lentearen artean dagoen objektu baten irudia. Aipatu irudi horren ezaugarriak. 7. a) Argiaren uhin izaera agerian jartzen duen fenomeno bat deskribatu. b) argiaren izaera gorpuzkularra agerian jartzen duen fenomeno bat deskribatu. c) argiaren zeharkako uhin izaera frogatzen duen fenomenoa deskribatu. 8. Azaldu zergatik diren prisma optikoak gai, argi zuriaren osagaiak hainbat norabidetan bereizteko. 9. Tresna optikoak: lupa, mikroskopioa eta betaurreko astronomikoa. 10. a) Argiaren islapen erabatekoaren fenomenoa azaldu b) Zuntz optikoaren funtzionamendua azaldu. 11. Deduzitu lente finen oinarrizko teoria. 12. Azaldu argiaren uhin izaera, uhin elektromagnetikoa den aldetik. 13. Azaldu argiaren dispertsio fenomenoa prisma optiko bat zeharkatzen duenean. 14. Argiaren errefrakzioa. Islapen erabatekoa 15. Azaldu argiaren polarizazio fenomenoa 16. Deduzitu ispiluen ekuazio orokorra 17. Azaldu: a) miopia zer den eta b) nola zuzen daitekeen. Azalpena marrazkiekin lagundu. TEORIA-PRAKTIKA 1. (2011/2012) a. Deskribatu zertan den argiaren errefrakzio fenomenoa, eta enuntziatu berau arautzen duten legeak. Adierazi zein baldintzatan gertatzen de guztizko barne-islapen fenomenoa. b. Argi monokromatiko izpi batek beira bat zeharkatzen du v = 1,8 10 8 m/s-ko abiaduran, eta beira/airea bereizten dituen gainazalari erasotzen dio α i = 30º-ko eraso-angeluarekin. Errefraktatutako izpiak airean α r = 56 º-ko errefrakzio angelua azaltzen du. Zehaztu muga-angelua. v 1=1,8 10 8 m/s 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 1 IES Zizur BHI
2. (2009/2010) Deskribatu zer den argiaren errefrakzio fenomenoa. (puntu 1) Adierazi zein baldintzatan gertatzen den guztizko barne-islapen fenomenoa. (0,75 puntu) Deskribatu fenomeno horretaz baliatzen den dispositibo bat. (0,75 puntu) 3. (2009/2010) Ispilu ahur bat izanik, lortu grafikoki fokuaren eta ispiluaren artean dagoen objektu baten irudia (1,5 puntu) Deskribatu irudi horren ezaugarriak. (puntu 1) 4. (2008-2009) Azaldu argi-sorta zuri batek prisma optiko bat zeharkatzen duenean gertatzen den fenomenoa. 5. (2007-2008) Lente konbergente bat izanik, lortu grafikoki fokuaren eta lentearen artean dagoen objektu baten irudia. Aipatu irudi horren ezaugarriak. 6. (2007) Azaldu zergatik diren prisma optikoak gai, argi zuriaren osagaiak hainbat norabidetan bereizteko. (07 Iraila) 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 2 IES Zizur BHI
4. Gaia: Selektibitateko ariketak 3 IES Zizur BHI
ARIKETAK 1. (2012-2013) Ispilu baten bidez 2 cm-ko objektu baten irudia proiektatu nahi dugu pantaila lau baten gainean, irudiak 5 cm-ko tamaina izan dezan, a. Zer nolako ispilua erabili behar dugu? (0,25 puntu) b. Pantaila objektutik 3 m-ra badago, kalkulatu zein den distantzia ispilutik objektura, eta ispilutik irudira. (0,75 p) c. Kalkulatu ispiluaren erradioa (0,75 puntu) d. Egin eraikuntza geometrikoa (0,75 puntu) a) Pantaila batean proiektatu ahal izateko, osatutako irudiak erreala izan behar du, beraz ispiluak konkaboa izan behar du (konbexuek irudi birtualak sortzen baitituzte). Bestaldetik datuetatik hau ondorioztatu dezakegu: 1. Gogoratu ispiluetan irudi erreal guztiak alderantzikatuta daude; beraz y 2 <0 (negatiboa) da. 2. y 2 <y 1, beraz objektua C eta F artean dago. b) Eskatzen da s 1 eta s 2 kalkulatzea: c) s 2 = -3-2 = -5 m d) -3 m S 2 S 1 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 4 IES Zizur BHI
2. (2011-2012) Lente konbergente batek 10 cm-ko distantzia fokala dauka, eta bere ardatz optikoaren gainean perpendikular jarritako y = 1 cm-ko argi-objektu linean baten irudia osatzeko erabiltzen da. Argia ezkerretik eskuinera doa. a. Non jarriko dugu objektua, irudia lentearen eskuinean azaltzea eta objektua baino bi aldiz handiagoa izatea nahi badugu? Zein da irudiaren izaera? Marraztu irudiaren eraikuntza geometrikoa. b. Non jarriko dugu objektua, irudia lentearen ezkerrean 8 cm-tara azaltzea nahi badugu? Ezaugarritu irudia eta egin irudi horren eraikuntza geometrikoa. Irudia erreala izango da, handiagoa eta alderantzikatua a) b) s 1 s 1 s 2 = -8 cm f = -10 cm 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 5 IES Zizur BHI
3. (2010-2011) Ispilu esferiko ahur bat erabiltzen da pantaila lau batean 10 cm-ko garaiera duen objektu baten irudia proiektatzeko. Irudi horren tamaina 30 cm-koa izatea nahi badugu, pantaila objektutik 2 m-ra jarri behar dugu.. a. Zehaztu objektu eta irudi distantziak. (0,75 puntu) b. Zehaztu ispiluaren kurba-erradioa eta distantzia fokala. (0,75 puntu) c. Geometrikoki eratu irudia. (puntu 1) y 1 = 10 cm a) y 2 = 30 cm 2 m s 2 s 1 s 2 - s 1 = -2 (Negatiboa da distantzia hau jatorritik ezkerraldean dagoelako) s 2 (-1) = -2 s 2 = -3 m b) 4. (2010-2011) Diapositiba proiektore baten lente konbergente batek +15,0 cm-ko distantzia fokala dauka, eta 3,5 cm zabal den diapositiba baten irudi garbia proiektatzen du lentetik 4,0 m-ra dagoen pantaila batean. a. Zer distantzia dago lentetik diapositiba jarrita dagoen tokiraino? (0,75 puntu) b. Zein da proiektoreak pantailan eratzen duen irudiaren tamaina? (0,50 puntu) c. Grafikoki eratu irudia. (1,25 puntu) a) b) 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 6 IES Zizur BHI
5. (2008-2009) Lente mehe konbergente batek bere aurrean dagoen objektu baten irudi erreala, iraulia eta objektua halako tamaina bikoitza duena ematen du. Irudi hori lentetik 30 cm-ra sortzen dela jakinda, kalkulatu: a. Lentearen potentzia dioptriatan. b. Lentearen aurrean 5 cm-ra objektu bat badago, lenteak sortuko duen irudiaren posizioa eta ezaugarriak eraikuntza geometrikoa eginez. a) Beraz b) 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 7 IES Zizur BHI
6. (2007-2008) Ispilu esferiko ganbil batek egiten du geldirik dagoen auto baten atzerako ispiluaren lana, eta abiadura konstantean hurbiltzen den ibilgailu baten irudi birtuala ematen du. Ibilgailua ispilutik 8 m-ra dagoenean, tamaina errealaren 1/10 da irudiaren tamaina. a. Zein da ispiluaren kurbadura erradioa? b. Ispilutik zer distantziatara sortzen da irudi birtuala? c. Egin izpien diagrama. 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 8 IES Zizur BHI
7. Ispilu esferiko ahur batek 1,2 m-ko kurba-erradioa du. Bere aurrean, 90 cm-ra, 10 cm-ko altuera duen objektu bat paratzen da. a. kalkula ezazu irudia non eratzen den. b. Kalkula ezazu irudiaren tamaina c. Sistema grafikoki irudikatu, bere izpi-trazatuarekin. r =-1,2 m s 1 =-0,90 m y 1 = 0,10 m 1. 2. 8. 20 aldiz handiago egin den diapositiba baten irudia horma baten gainean proiektatu nahi dugu, lente baten bidez. Lentearen eta hormaren arteko distantzia 12 m da. a. Esan ezazu erantzuna arrazonatuz, zer lente mota behar den. b. Kalkulatu zer posiziotan jarri behar den diapositiba c. Kalkulatu lentearen distantzia fokala. a) Pantaila batean proiektatu ahal izateko, osatutako irudiak erreala izan behar du. Hori dela eta lente KONBERGENTEA erabiliko dugu (Dibergentea erabiliz irudi birtuala izango litzateke). Beste aldetik irudia handiago bat lortzeko fokutik hurbil kokatu behar dugu objektua (diapositiba) eta marrazkian ikusten den bezala lorturiko irudia alderantzikatuta dago. Beraz, proiektagailuan alderantziz kokatu behar dugu. b) Diapositibaren posizioa: s 1 20 aldiz handiagoa denez y 2 = - 20 y 1 3. 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 9 IES Zizur BHI
9. Auto baten argiko ispilu ahurrak lanpararen 4 mm-ko harizpiaren irudia osatzen du ispilutik 3 m-ra dagoen pareta baten gainean. Irudia 0,3 m-koa da. Kalkulatu: a. Harizpia non dagoen jarrita ispiluarekiko b. Ispiluaren erradioa c. Sistema grafikoki irudikatu, bere izpi-trazatuarekin 1. Irudia pareta baten gainean eratzen da. Honek esan hani du irudia ERREALA dela (bestela ezin izango zen pantaila batean bildu) Bi baldintza hauek objektua kurbadura zentroan eta fokuaren artean kokatzen denean besterik ez dira betetzen 2. Beste aldetik irudia, objektua baino handiagoa da. IKURRAK: s 1 eta s 2 ezkerraldean daude, biak negatiboak izango dira. S 2 = - 3 m y 2 < 0; alderantzikatua baita. y 2 = - 0,3 m eta y 1 = 0,004 m a) Harizpia non dago? S 1 ( ) b) Ispiluaren erradioa? 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 10 IES Zizur BHI
10. Ispilu ahur baten kurba erradioa R=1m da eta 0,1 cm garai den lodiera mespretxagarriko objektu bat ispiluaren aurrean dago, bere ardatz optikoaren gainean elkarzut eta ispiluaren gainetik, 0,2 m-ko distantzian ispilutik. Kalkulatu: a. irudia non eratzen den b. irudiaren tamaina c. irudikatu sistema grafikoki, bere izpi trazatuarekin a) b) Irudia zuzena, birtuala eta handiagoa da. 11. Argi izpi batek airetik uretara egiten du, halako moldez non izpi erasotzaileak 30ºko angelua egiten baitu aire-ura bereizten duen gainazalaren normalarekin eta izpi errefraktatuak 22ºko angelua egiten baitu aipatutako normalarekin. Kalkulatu: a. uraren errefrakzio indizea b. argiak uretan zehar edukiko duen hedapen abiadura c. angelu limitea, zeinetatik aurrera aire-ura hedapenean erabateko islapena gertatzen baita. Datuak: Airearen errefrakzio indizea: n=1; argiaren abiadura hutsean c=3 10 8 m/s a) b) Argiaren abiadura uretan: c) Ez dago angelu limiterik, airetik uretara pasatzen denean, errefrakzioa gero eta itxiagoa da eta islapena ez da inoiz gertatuko. Hori gertatu ahal izateko uretatik airera pasatu behar da, beti n txikiagoa duen ingurune batera pasatu behar da. 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 11 IES Zizur BHI
12. Bi dioptria dituen lente ganbilbiko batetik 20 cm-ra 5 cm-ko altuera duen objektu bat daukagu. a) irudiaren posizioa eta tamaina kalkulatu, erreala edo alegiazkoa den aipatuz. b) sistema grafikoki irudikatu izpi trazatuak eta guzti. 13. Begi batek bere puntu hurbila 75 cm-ra baldin badauka, zein mota eta potentziako lenteak erabili beharko lituzke 25 cm.ra dagoen objektu bat garbi ikusi ahal izateko?. 14. Pertsona batek ezin ditu garbi ikusi 2,5 m baino urrunago dauden objektuak, bere urruneko puntua hori izanik. Determinatu: a) zein akats duen ikusmenean.b) erabili behar dituen betaurrekoen distantzia fokala. c) betaurreko-mota d) potentzia. 4. Gaia: Selektibitateko ariketak 12 IES Zizur BHI