HIRUGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA OROKORRA IRAUNALDIA: Urte osokoa KREDITUAK: 6,5 teorikoak eta 6,5 praktikoak IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA Farmakologia interes kliniko handia duen oinarrizko zientzia da. Farmakologiako kurtso aurrekliniko honen helburua farmakoek izaki bizidunetan - bereziki gizakietan - eragiten dituzten oinarrizko ekintzak ikastea da. Farmakoen eragin onuragarri eta/edo kaltegarriak sortzeko mekanismoetan bereziki sakonduko da. Proposaturiko helburuak, eskola teoriko, praktiko eta mintegien bidez beteko dira. Kurtso akademikoaren hasieran, ikasle bakoitzak kurtsoaren helburu zehatzak, egitaraua, ikasgaien gidoiak eta tutorego-ordutegia jasoko ditu. Ikasleak gaztelaniazko lau taldetan eta euskarazko talde batetan banatuko dira. Ebaluazioa modu jarraian eta azterketa partzial eta finalaren bidez (ekain eta irailaren deialdiak) egingo da. EGITARAU TEORIKOA 1. Ikasgaia. Farmakologiarako sarrera. Farmakologiaren kontzeptua eta helburuak. Farmakologiaren zatiketa. Farmako, medikamentu eta drogaren kontzeptuak. Farmakologia esperimental eta klinikoa. Farmakoen ziklo orokorra organismoan. I. Farmakologia orokorra 2. Ikasgaia. Farmakoen zurgapena. Zurgapen-mekanismo orokorrak: aktibo eta pasiboak. Zurgapenaren ezaugarriak administrazio-bidearen arabera (enteral, parenteral eta beste batzu). 3. Ikasgaia. Farmakoen banaketa organismoan. Banaketarako baldintzak: farmakoaren menpeko ezaugarriak eta organismoaren menpeko ezaugarriak. Gune funtzional eta anatomikoen izatea. Banaketa-bolumenaren kontzeptua. Faktore farmakologiko eta/edo fisiopatologikoek ekar ditzaketen aldaketak. 4. Ikasgaia. Farmakoen metabolismoa. Farmakoen metabolizazioaren helburua. Bide eta urrats metabolikoak. Metabolizazioaren ondorioak. Farmakoen metabolismoa aldatzen dituzten aldagaiak: fisiologikoak, farmakologikoak, patologikoak eta oinarri genetikozkoak.
5. Ikasgaia. Farmakoen iraizketa. Giltzurrun-bideko iraizketa: inplikaturiko mekanismoak eta farmakoek eragindako aldaketak. Behazun-bideko iraizketa. Farmakoen iraizketarako beste zenbait bide. Giltzurrunetako plasma-garbiketaren kontzeptua (aklaramendua). 6. Ikasgaia. Parametro farmakozinetikoak. Farmakoen maila plasmatikoen dinamika organismoan: dosi bakarra edo errepikaturikoak. Bioerabilgarritasun, erdibizi eta plasma-garbiketa (aklaramendu) sistemikoaren kontzeptuak 7. Ikasgaia. Farmakodinamia I. Farmakoen ekintzarako dianak: maila molekular eta zelular, maila tisular eta sistemikoa. Farmakoen hartzaileak. Ioi-erretenak. Molekula garraiatzaileak. Entzimak. 8. Ikasgaia. Farmakodinamia. II. Dosi/eragin erlazioa. Kontzentrazio-eragin eta dosi-eragin erlazioaren zenbatzea (aldagaiak, parametroak eta erlazio motak. Farmakoen sailkapena dosi-eragin kurben arabera (agonista eta antagonistak). Kontzentrazio-eragin erlazioa baldintzatzen duten faktoreak in vitro eta in vivo. 9. Ikasgaia. Erreakzio desiragaitzen mekanismo orokorrak. Erreakzio desiragaitzen sailkapena sortzeko mekanismoaren arabera: dosiari loturikoak ala ez loturikoak, administrazion luzearen ondokoak, atzeratutakoak, mekanismo toxiko zuzenaz sorturikoak. II. Nerbio-sistema begetatiboaren farmakologia 10. Ikasgaia. Nerbio-sistema bagetatiboa. Neurotransmisio adrenergikoa. Noradrenalinaren prozesu sinaptikoak. Hartzaile adrenergikoak eta erantzun fisiologikoak. Transmisio adrenergikoaren mailan farmakologikoki eragiteko posibilitateak. 11. Ikasgaia. Farmako adrenergikoak. Ekintza-zentraleko antiadrenergikoak. Farmako adrenergikoaren kontzeptua eta ekintza-mekanismoan oinarritutako sailkapena: zuzenak (katekolaminak; α motako eta β motako adrenergikoak) eta mistoak. Ekintza farmakologikoak. Erabilgarritasun Ekintza zentraleko antiadrenergikoak. 12. Ikasgaia. Farmako antiadrenergikoak. α Hartzaileen antagonistak. Ezaugarri farmakologikoak. Selektibitatea. Erabilgarritasun β Hartzaileen antagonistak. Ezaugarri farmakologikoak. Selektibitatea. Erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. α eta β hartzaileen antagonistak. 13. Ikasgaia. Neurotransmisio kolinergikoa. Azetilkolinaren prozesu sinaptikoak. Hartzaile kolinergikoak eta erantzun fisiologikoak. Transmisio kolinergikoaren mailan farmakologikoki eragiteko posibilitateak.
14. Ikasgaia. Farmako kolinergikoak. Kontzeptua eta ekintza-mekanismoan oinarritutako sailkapena: zuzenak eta zeharkakoak (kolinesterasaren inhibitzaile itzulgarri eta itzulezinak). Ekintza farmakologikoak. Erabilgarritasun 15. Ikasgaia. Antagonista muskarinikoak. Ganglioplejikoak. Kontzeptua eta ekintzamekanismoa. Substantzia natural eta sintetikoak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun Ganglioplejikoak. III. Autakoide, inflamazio eta immunitatearen farmakologia 16. Ikasgaia. Histamina eta antihistaminikoak. Histamina: zeregin fisiologiko eta fisiopatologikoa. Hartzaile histaminergikoak. H 1 eta H 2 antihistaminikoak. Ekintza farmakologikoak. Erabilgarritasun 17. Ikasgaia. Serotonina. Eikosanoideak. Serotonina: zeregin fisiologiko eta fisiopatologikoa. Ekintza farmakologikoak. Hartzaile serotonergikoak eta bitartekaturiko erantzunak. Transmisio serotonergikoan farmakologikoki eragiteko posibilitateak. Deribatu ergotikoak. Eikosanoideak: prostaglandinak, tronboxanoak eta leukotrienoak. Jatorria eta ekintza fisio/farmakologikoak. Erabilgarritasun 18. Ikasgaia. Analgesiko/antipiretikoak, antiinflamatorio ez esteroideoak (AIEE) I. Ezaugarri orokorrak eta ekintza-mekanismoa. Sailkapena. Azido salizilikoaren deribatuak. Parazetamola. Azido propionikoaren deribatuak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun terapeutiko eta eragin desiragaitzak. 19. Ikasgaia. Analgesiko-antipiretikoak, antiinflamatorio ez-esteroideoak (AIEE) II. Beste erreuma-kontrakoak. Hezueri-kontrakoak. Acido azetikoaren deribatuak. Deribatu pirazolikoak. Oxikamak. Fenamatoak. COX-2aren inhibitzaile selektiboak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun Beste erreuma-kontrakoak. Hezueri-kontrakoak (atake akutua, azido urikoaren sintesiaren inhibitzaileak, urikosurikoak). 20. Ikasgaia. Antiinflamatorio esteroideoak. Kortikosteriode endogenoak. Sailkapena: mineralokortikoideak eta glukokortikoideak. Glukokortikoideak: natural eta sintetikoak (bide sistemikoa, arnaseko bidea, azaleko bidea). Ekintza-mekanismoa. Ekintza farmakologikoak. Erabilgarritasun farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. 21. Ikasgaia. Farmako immunodepresoreak. Farmako immunoestimulatzaileak. Immunitate humoral eta zelular. Farmako immunodepresore eta immunoestimulatzailearen kontzeptua. Farmako immunodepresoreak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun
Farmako immunoestimulatzaileak: interferoiak, interleuzinak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun IV. Nerbio sistema zentralaren farmakologia. 22. Ikasgaia. Farmako analgesiko opiazeoak. Ekintza-mekanismoa. Opioide endogenoak. Farmako opiazeoen sailkapena: µ hartzaile opioidearen agonistak (morfina eta beste batzu), ekintza mistoa duten opiazeoak (agonista/antagonistak, agonista partzialak) eta antagonistak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. 23. Ikasgaia. Bentzodiazepinak. Beste antsiolitiko, sedagarri-hipnotikoak. Bentzodiazepinak: ekintza-mekanismo, ekintza farmakologikoak eta sailkapena. Erabilgarritasun Bentzodiazepinen antagonistak. Beste farmako antsiolitikoak: buspirona. Beste farmako sedagarri/hipnotikoak: zopiklona/zolpidem, klometiazol, barbiturikoak. Ekintza-mekanismoak. Erabilgarritasun terapeutikoak eta eragin desiragaitzak. 24. Ikasgaia. Antiepileptikoak. Farmako antiepileptikoaren kontzeptua. Antiepileptikoen ekintza-mekanismo orokorrak. Espektro zabaleko eta erabilera murriztutako antiepileptikoak. Antiepileptiko berriak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. 24. Ikasgaia. Asaldura neurodegeneratiboen farmakologia. Farmako antiespastikoak. Parkinsonen gaixotasuna. Posibilitate terapeutikoak: farmako dopaminergiko zuzenak eta zeharkakoak, farmako kolinergikoak. Ezaugarri farmakologikoak eta ekintza-mekanismoak. Alzheimerren gaixotasuna. Posibilitate terapeutikoak: kolinesterasaren inhibitzaile itzulgarriak. Farmako antiespastikoak: ekintza-mekanismo eta ezaugarri farmakologikoak. 26. Ikasgaia. Antipsikotikoak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakologikoak. Eragin desiragaitzak. Sailkapena: antipsikotiko tipiko eta atipikoak. Erabilgarritasun terapeutikoa. 27. Ikasgaia. Antidepresiboak. Antimaniakoak. Farmako antidepresiboak: Kontzeptua eta ekintza-mekanismoak. Antidepresibo triziklikoak. MAO-inhibitzaileak. Serotoninaren birzurgapenaren inhibitzaileak. Beste antidepresiboak. Talde desberdinen ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. Farmako antimaniakoak. 28. Ikasgaia. Psikoestimulatzaileak. Psikotomimetikoak. Alkohol etilikoaren farmakologia. Psikoestimulatzaileak: anfetamina eta deribatuak, kokaina, sintesi-drogak, xantinak eta nikotina. Psikotomimetikoak: LSD eta kanabinoideak. Alkohol etilikoa. Ekintza-mekanismoak eta ekintza farmakologikoak. V. Anestesian erabilitako farmakoak.
29. Ikasgaia. Anestesiko orokorrak: arnasbidekoak eta zainpekoak. Arnasbideko anestesikoak: gaseosoak eta likido hegazkorrak. Ezaugarri zinetikoak eta farmakodinamikoak. farmakologikoak. Zainpeko anestesikoak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. 30.Ikasgaia. Erlajagarri muskularrak. Anestesiko lokalak. Erlajagarri muskularrak: blokeatzaile neuromuskular konpetitiboak eta despolarizatzaileak. Ekintza-mekanismoak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun Anetesiko lokalak. Sailkapena. Ekintza-mekanismoa. Erabilgarritasun VI. Arnas-aparatuaren farmakologia. 31. Ikasgaia. Arnas-aparatuaren farmakologia. Farmako bronkozabaltzaile eta antiasmatikoak: bronkozabaltzaileak (farmako adrenergikoak, xantinak, antagonista muskarinikoak), erantzun inflamatorioa aldatzen duten farmakoak (glukokortikoideak, inflamazio-bitartekoen askapenaren inhibitzaileak). Eztulakontrako farmakoak. Farmako espektoratzaile eta mukolitikoak. VIII. Liseri-aparatuaren farmakologia. 32. Ikasgaia. Liseri-aparatuaren farmakologia I Ultzera peptikoaren farmakologia: jariaketa azidoaren farmako inhibitzaileak eta neutralizatzaileak, mukosa babezten duten farmakoak. H. pylori-ren infekzioaren tratamendua. Farmako prozinetikoak. Behazun-jariaketaren farmakologia. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun 33. Ikasgaia. Liseri-aparatuaren farmakologia II. Libragarriak. Farmako beherakokontrakoak. Goitikaren farmakologia: farmako goragarriak eta goitikakontrakoak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun VII. Zirkulazio-sistemaren farmakologia. 34. Ikasgaia. Diuretikoak. Kontzeptu eta sailkapena: lakioko diuretikoak, tiazidikoak, potasio-aurreztaileak eta osmotikoak. Ekintza-gune eta mekanismoa eta talde desberdinen ezaugarri farmakologikoak. Eraginkortasun 35.Ikasgaia. Digitalikoak. Beste farmako inotropikoak. Digitalikoak: ekintza farmakologikoak, ekintza-mekanismoa eta ezaugarri farmakozinetikoak. Erabilgarritasun Toxikotasuna. Beste farmako inotropikoak. 36. Ikasgaia. Errenina-angiotentsina sistemaren farmakologia. Angiotentsinaren eragin fisiologikoak eta fisiopatologikoak. Errenina-angiotentsina sistemaren inhibitzaileak: ezaugarri
farmakologikoak. Erabilgarritasun Angiotentsinaren hartzaileen antagonistak. 37. Ikasgaia. Kaltzio-antagonistak. Farmako kaltzio-antagonistaren kontzeptua eta sailkapena: dihidropiridinak, berapamil eta diltiazem. Ekintza-mekanismoa, ekintza farmakologikoak eta ezaugarri farmakozinetikoak. Erabilgarritasun terapeutiko eta eragin desiragaitzak. 35. Ikasgaia. Nitratoak eta beste farmako basozabaltzaileak. Nitratoak: ezaugarri farmakologikoak eta ekintza-mekanismoa. Erabilgarritasun Beste farmako basozabaltzaile batzu: K + -erretenen zabaleraren estimulatzaileak eta guanilato ziklasaren estimulatzaileak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. 39. Ikasgaia. Farmako antiarritmikoak. Kontzeptua. Ekintza-mekanismo nagusian oinarritutako sailkapena: I. tadea (Na + -erretenen blokeatzaileak), II taldea (antagonista β- adrenergikoak), III. taldea (birpolarizaioa luzatzen duten farmakoak) eta IV. taldea (Ca 2+ - antagonistak). Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun 40. Ikasgaia. Hiperlipoproteinemien farmakologia. Hiperlipoproteinemien ezaugarri orokorrak. Posibilitate terapeutikoak: HMG-CoA erreduktasa entzimaren inhibitzaileak, fibratoak, behazun-azidoak lotzen dituzten erretxinak, azido nikotinikoa, eta beste batzu. Ezaugarri farmakologikoak, ekintza-mekanismoa. Talde bakoitzaren erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. 41. Ikasgaia. Antikoagulatzaileak. Antiagregatzaile plaketarioak. Fibrinolisiaren farmakologia. Heparina eta heparina zatituak; aho-bidetiko antikoagulatzaileak. Aspirina eta beste antiagregatzaile plaketarioak. Fibrinolisiaren aktibatzaileak eta inhibitzaileak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun 42. Ikasgaia. Sistema hematopoietikoaren farmakologia. Burdina, azido folikoa eta B 12 bitamina. Hazkuntza-faktore hematopoietikoak. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun IX. Antibiotiko eta kimioterapikoak. 43. Ikasgaia. Kimioterapia antiinfekziosorako sarrera. Antiseptiko eta desinfektatzaileak. Terapia antiinfekziosoaren berezitasunak. Antiseptiko eta desinfektatzaileak: kontzeptua, sailkapena, ezaugarri orokorrak eta erabilgarritasuna.
44. Ikasgaia. Sulfamidak eta kotrimoxazola. Kinolonak. Beste gernu-antiseptikoak. Espektro antibakterianoa. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakozinetikoak. Erabilgarritasun 45. Ikasgaia. Antibiotiko betalaktamikoak I. Penizilinak. Egitura kimikoa, ekintzamekanismoa eta espektro antibakterianoa. G penizilina: farmakozinetika. Penizilina erdisintetikoak: penizilinasaren aurreko egonkorrak direnak, espektro zabalekoak, antipseudomonak eta beste batzu. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun terapeutikoa.eta eragin desiragaitzak. 46. Ikasgaia. Antibiotiko betalaktamikoak II. Zefalosporinak: ezaugarri orokorrak, sailkapena eta espektro antibakterianoa. Erabilgarritasun Beste antibiotiko betalaktamikoak: karbapenemak eta monobaktamikoak. Betalaktamasen inhibitzaileak. Betalaktamikoekiko hipersentikortasun erreakzioak. 47. Ikasgaia. Antibiotiko aminoglukosidoak. Antibiotiko polipeptidikoak. Ekintzamekanismoak eta espektro antibakterianoa. Ezaugarri farmakozinetikoak. Erabilgarritasun 48. Ikasgaia. Tetraziklinak. Kloranfenikola. Ekintza-mekanismoak, espektro antibakterianoa, ezaugarri farmakozinetikoak, erabilgarritasun 49. Ikasgaia. Makrolidoak. Beste zenbait antibiotiko. Makrolidoak: ekintza-mekanismoa, espektro antibakterianoa, ezaugarri farmakozinetikoak, erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. Beste zenbait antibiotiko: klindamizina, bankomizina eta beste batzu. Erabilgarritasun 50. Ikasgaia. Mikobakterioen -kontrako farmakoak. Lehen ordeneko antituberkulosoak: isoniazida, errifanpizina, etanbutol, estreptomizina eta pirazinamida. Bigarren ordeneko antituberkulosoak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. Legenkontrakoak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. 51. Ikasgaia. Farmako antifungikoak. Farmako antibirikoak. Antifungikoak: antibiotikoak, deribatu azolikoak, beste batzu. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun Antibirikoak: ekintza-mekanismoa, erabilgarritasun 52. Ikasgaia. Farmako antiprotozoarioak. Antiamebiasikoak: metronidazol eta beste batzu. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. Antipaludikoak: farmako eskizontizida histikoak eta/edo eritrozitarioak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin desiragaitzak. Beste zenbait antiprotozoario.
53. Ikasgaia. Farmako antihelmintikoak. Kanpobizkarroien kontrako farmakoak. Antihelmintikoak: nematodoen kontrako farmakoak eta zestodoen kontrako farmakoak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun Kanpobizkarroien kontrako farmakoak: eskabizidak eta intsektizidak. X. Farmakologia antineoplasikoa. 54. Ikasgaia. Farmako antineoplasikoak. Kimioterapia antineoplasikoaren ezaugarri orokorrak. Ekintza antineoplasikoaren mekanismo orokorrak. Antineoplasikoen eragin desiragaitz komunak. Gai alkilatzaile, antimetabolito, antibiotiko eta beste antineoplasikoen ezaugarri bereziak. XI. Farmakologia hormonala 55. Ikasgaia. Hormona hipofisarioen farmakologia. Hormona adenohipofisarioak: hazkuntz-hormona, prolaktina, gonadotropinak. Faktore hipotalamiko erregulatzaileak. Hormona neurohipofisarioak: oxitozina eta basopresina. Ezaugarri farmakologikoak eta erabilgarritasun terapeutikoa. 56. Ikasgaia. Hormona tiroideoak eta farmako antitiroideoak. Giltzurrungaineko azalaren farmakologia. Hormona tiroideoak: ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun Farmako antitiroideoak eta tiroide-inhibitzaileak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun Giltzurrungaineko hormonak: mineralokortikoideak eta glukokortikoideak. Erabilgarritasuna ordespen-terapian (gaixotasun endokrinoak). 57. Ikasgaia. Sexu-hormona femeninoen farmakologia. Estrogenoak eta antiestrogenoak. Gestagenoak. Progesteronaren antagonistak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun 58. Ikasgaia. Sexu-hormona maskulinoen farmakologia. Androgenoak eta antiandrogenoak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun 59. Ikasgaia. Intsulina eta aho-bideko hipogluzemiatzaileak Glukagoia.. Intsulina: ekintza-mekanismoa, prestakizunak, erabilgarritasun Ahobideko hipogluzemiatzaileak: sulfonilureak eta biguanidak. Ezaugarri farmakologikoak, erabilgarritasun Glukagoia: ekintza farmakologikoak eta erabilgarritasun terapeutikoa.
60. Ikasgaia. Kaltzio eta fosfoaren farmakologia. Kaltzio, kaltzitonina eta D bitamina. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasun Beste konposatuak: difosfonatoak. Erabilgarritasun BIBLIOGRAFÍA Flórez, J., Armijo, J.A. y Mediavilla, A. «Farmacología humana». 3ª ed. Masson, 1997. Hardman, J.G., Limbird, L.E., Molinoff, P.B., Ruddon, R.W., Goodman Gilman, A. Goodman & Gilman. "Las bases farmacológicas de la terapéutica". 9ª ed. McGraw-Hill, 1996. Page, C.P., Curtis, M.J., Sutter, M.C., Walker, M.J.A., Hoffman, B.B. "Farmacología integrada". Harcourt Brace, 1998. Rang, H.P., Dale, M.M., Ritter, J.M. "Farmacología". 4ª ed. Harcourt, 2000. EGITARAU PRAKTIKOA 1. Praktika. Argibide- eta ikasbide-iturriak Farmakologian. 2. Praktika.: Parametro farmakozinetikoen kalkulua. 3. Praktika. Farmakodinamia: dosi eta eraginen arteko erlazioaren lorpena eta balioespena. 4. Praktika. Nerbio-sistema begetatiboaren farmakologia. 5. Praktika. Autakoide eta inflamazioaren farmakologia. 6. Praktika. Nerbio-sistema zentralaren farmakologia. 7. Praktika. Farmakologia kardiobaskularrari buruzko ariketak. 8. Praktika. Hipertentsio arterialaren kontrako posibilitate terapeutikoak. 9. Praktika. Antibiotikoen erabilera. 10. Praktika. Elkarrekintza farmakologikoak. 11. Praktika. Terapeutika hormonaleko arazoak. Praktika hauetaz gain, ikasleek ikerketa-proiektu bat egingo dute, irakasleak gainbegiraturik. Hiorretarako, ikasleek 4-5 pertsonetako taldeak osatu ondoren, ikerketa-proiektu bat landu (aurrekariak, hipotesiak, helburuak, metodologia eta lan-plana), esperimentuak egin, emaitzak analizatu eta lanen aurkezpena prestatuko dute. Azkenez, egindako ikerketa-lan guztiak Farmakologiako Ikasleen Kongresuan aurkeztuko dituzte. Ikerketa proiektuak, ondoan proposatzen diren gaietan oinarrituko dira. Ikerketa-proiektuak garatzeko proposatzen diren gaiak.
-Farmakoen giltzurrun-bideko iraizketaren modulazioa. -Min akutuaren modulazio farmakologikoa. -Portaera estereotipatuen eta aktibitate lokomotorearen modulazioa. -Erantzun begetatiboen modulazioa sistema kardiobaskularrean.