Ikerketa Zientifiko eta Garapen Tekonologikoko Jarduerei Buruzko Estatistika (I+G) Emaitzen analisia u 2004
Aurkibidea 1. SARRERA 2 2. 2004KO EMAITZAK 3 3. I+GKO GASTUAREN LURRALDE BANAKETA 8 4. ZENTRO TEKNOLOGIKOAK 11 4.1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (SARETEK) 11 4.2. Zentro Teknologikoak. 2004ko emaitzak. 12 5. I+G EUROPAR BATASUNAREN, ELGE-REN ETA AUTONOMIA ERKIDEGOEN ESPARRUAN. 14 5.1. Finantzaketa eta egikaritzea 17 5.2. Patenteak eta erabilgarritasun ereduak 17 5.3. Ekoizpen zientifikoa 19 1
Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko Jarduerei Buruzko Estatistika (I+G) 1. SARRERA 2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak BPGaren hazkunde-tasak %7,6koak izan zituen; balio errealetan %3,3koak. 2001 eta 2002. urteetan ekonomiaren hazkunde-erritmoa mantsotu egin zen, lau urtetan zehar izan zen hazteko joera apurtuz: urteko hazkunde-tasak BPGaren %4,9 eta %6 artekoak izan ziren balio errealetan. 2003. urtea beherako joera horretan inflexio-puntua izan zen; ekonomia pixka bat suspertzen hasi zen eta 2004. urteko emaitzek joera hori berretsi zuten. EUSTATek urtero egiten duen I+G estatistikan lortutako emaitzen arabera, ikerketarako finantza eta giza baliabideak gehitu egin ziren. 1. grafikoan ikusten den bezala, 1997 eta 2004 urteen artean barne-gastua bikoiztu egin da. 1. grafikoa: I+Gko barne-gastua (euroak, milioitan). Euskal AE 1994-2004. 800 700 769 600 500 594 619 672 700 400 499 300 323 356 381 396 200 238 100 0 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) I+Gko jardueretan lan egin duen pertsona kopurua nabarmen gehitu da: 1994. urtean 5.667 DOB egon ziren eta 2004an 11.925. Interesgarria da aipatzea, bestalde, I+G jardueretan lan egiten duen emakume kopurua pixkanaka gehitzen doala, 2. grafikoan ikus daitekeenez. 1994. urtean %23,4 emakumeak ziren eta 2004an %30,7. 2
2. grafikoa: Dedikazio osoko baliokidetzan diharduten I+Gko langileak. Euskal AE. 1994-2004. 100% 90% 80% 70% 76,6% 77,5% 76,6% 75,9% 74,1% 74,3% 73,4% 72,5% 70,5% 69,5% 69,3% 60% 50% 40% 30% 23,4% 22,5% 23,4% 24,1% 25,9% 25,7% 26,6% 27,5% 29,5% 30,5% 30,7% 20% 10% 0% 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 Gizonezkoak Emakumezkoak 2. 2004KO EMAITZAK 2004. urtean, Euskal AEn 769 milioi euro inbertitu ziren ikerketa zientifikoetan eta garapen teknologikoan. Gastu hau BPGaren %1,44 izan zen eta aurreko urteko 700 milioi euroekin alderatuta, beraz, %9,8ko igoera izan zen. BPGak izan zuen gehikuntza baino %2,2 gehiago gehitu zen gastua, honek %7,6ko gehikuntza izan zuelako 2003 eta 2004 urteen artean. Aurreko urteetako joerarekin jarraituz, ikerketan egindako gastu gehiena ingeniaritza eta teknologiaren esparruan egin da (guztirakoaren %77, 592 milioi euro). Kopuru horietatik oso urrun geratzen dira gainerako diziplina zientifikoei emandako finantza-baliabideak: zientzia zehatzetan 74 milioi euro, medikuntza-zientzietan 52 milioi, gizarte-zientzietan 34 milioi eta nekazaritza-zientzietan 18 milioi. Besteengandik nabarmenduz, gehien hazi diren diziplina zientifikoak honakoak izan dira: medikuntzazientziak (aurreko urtearen aldean gastua %35ean gehituz) eta zientzia zehatzak (%30). Ingeniaritza eta teknologia, bestalde, %9 gehitu da. Gizarte-zientziak aurreko urtearen aldean %4 gutxitu dira eta nekazaritza-zientziak %38; hauek izan dira, hain zuzen ere, baliabideak galdu dituzten diziplina bakarrak. Sektoreka, enpresak 608 milioi euro izan ditu (BPGaren %1,14), Euskal Autonomia Erkidegoko I+Gko sektore nagusiena bihurtuz (%79). Gero goi mailako irakaskuntza dago 136 milioi eurorekin eta azkenik Herri Administrazioaren sektorea 25 milioi eurorekin. 3
3. grafikoa: I+Gko barne-gastua. Euskal AE. 2004. Zientiza-eremua edo -arloa Egikaritze-sektorea 4% 10% 7% 2% 18% 3% 77% 79% Ingeniaritza eta teknologia Zientzia zahatzak eta naturalak Nekazaritza-zientziak Giza eta gizarte-zientziak Medikuntza-zientziak Enpresak Administrazio publikoa Goi-mailako ikasketa Sektore bakoitzak aurreko urtearen aldean izan dituen gehikuntzak alderatzen baditugu, Herri Administrazioaren sektoreak izan du gehikuntzarik handiena (%14), gero enpresen sektoreak (%10) eta gero goi mailako irakaskuntzaren sektoreak (%9). Enpresen sektorearen barruan (EAEko sektore nagusiena) zerbitzuetako enpresek I+Gn egindako barne-gastua gehitu dute, industriako enpresek, aldiz, gastua gutxitu dute. 4. grafikoan ikusten den bezala, 2004. urtean lehenengo aldiz gainditu du zerbitzuetako enpresen barne-gastuak industriako enpresek egindakoa; gainerako %1,5a, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzako enpresetan gastatu da. 4. grafikoa: % I+Gko barne-gastua. Enpresa arloa. Euskal AE. 1994-2004. 70,0 60,0 50,0 59,0 56,9 56,8 57,8 53,8 49,0 40,0 30,0 37,5 42,6 41,7 40,4 44,6 49,5 20,0 10,0 0,0 3,5 0,6 1,5 1,7 1,6 1,5 1994 1996 1998 2000 2002 2004 Industriak Zerbitzuak Nekazaritza eta abeltzaintza 4
Industriako enpresak bakarrik kontuan hartuta, inbertsio osoa egin duten azpisektoreak hauek izan dira: garraiorako materiala, makineria eta gai metalikoak. Zerbitzuetako enpresetan jardueren azpisektorean I+Gn egindako gastua azpimarratu behar da (209 milioi euro). Azpisektore honetan, Eusko Jaurlaritzak babesten dituen zentro teknologikoak eta ikerketa jarduera nagusitzat duten beste enpresa batzuk sartzen dira. Jarduera informatikoak ere garrantzitsuak izan dira, 27 milioi euroko gastuarekin. Kontuan hartu beharreko beste alderdi interesgarri bat sektoreen maila teknologikoa da; izan ere, teknologia produktu eta prozesu berriak ekoizteko ezagutzen batura da eta goi-teknologian ezagutzak azkar berritzen dira, beste teknologia batzuetan baino askoz azkarrago, eta zailtasun horren ondorioz ikerketa etengabe aritzea eta oinarri teknologiko oso finkoa edukitzea eskatzen du. Teknologiak manufaktura-industrian (atal honetan ez dira zerbitzuetako sektoreak agertzen) duen garrantzia I+Gn egindako barne-gastuaren bidez ezartzeko ELGEren sailkapenaren arabera, behemailako teknologia, behe-erdi mailakoa, goi-erdi mailakoa eta goi-teknologia bereiztu behar dira. 5. grafikoa: Manufaktura-sektorearen I+Gko barne-gastua, teknologia-mailaren arabera. Euskal AE. 1994-2004. 180.000 160.000 140.000 120.000 100.000 80.000 60.000 40.000 20.000 0 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 Goi-teknologia Behe-erdi mailako teknologia Goi-erdi mailako teknologia Behe-mailako teknologia 5. grafikoan barne-gastuaren balio absolutuak denboran izan duen bilakaera ikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoak azken urteetan izan duen maila teknologikoaren arabera. Ikusten denez, goierdi mailako teknologia duten sektoreek gero eta indar handiagoa dute eta horietan egiten da finantza-baliabideen esleipen handiena. Langileak lanaren arabera sailkatuz gero hiru multzo ageri dira: ikertzaileak, teknikariak eta laguntzaileak. Ikertzaileek ezagutza, produktu, prozesu eta sistema berriak sortzen dituzte; teknikariak kontzeptu eta metodo eragileak aplikatzea behar duten lanetan dihardute eta euren lana ikertzaileek ikuskatu behar dute; azkenik, laguntzaileak, I+G proiektuetan parte hartzen duten gainerako laguntzalangileak dira. 5
Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) I+Gn lan egiten duten langileen artean, teknikarien kategoria nabarmen gehitu da; aitzitik, ikertzaile eta laguntzaileen kopurua egonkor mantendu da. 2004. urtean I+Gn lanean aritu ziren (lansaio osoan edo zati batean) 18.337 pertsonen artean 11.925 DOBekoak ziren. Horien artean, gainera, 7.414 (%62,2) ikertzaileak ziren, 3.222 (%27) teknikariak eta 1.289 (%10,8) laguntzaileak. 6. grafikoa: Dedikazio osoko baliokidetzako langileak. Euskal AE. 2004. Zientzia-eremua edo -arloa Egikaritze-sektorea 12% 2% 3% 8% 23% 7% 71% 74% Ingeniaritza eta teknologia Giza eta gizarte-zientziak Enpresak Goi-mailako ikasketa Zientzia zahatzak eta naturalak Nekazaritza-zientziak Medikuntza-zientziak Administrazio publikoa Langileak diziplina zientifikoaren eta egikaritze-sektorearen arabera banatuz gero (6. grafikoa) Ingeniaritza eta teknologia eta Enpresen sektoreak dira nagusi, langileen %71 eta %74 hurrenez hurren sektore horretan dabilelako lanean. Ikerketa lanetan dagoen emakume eta gizon kopurua kontuan hartuta, kopuruak parekatzeko joera oso eskasa duela esan daiteke: 2004. urtean emakumeak %30,7 ziren eta aurreko urtean %30,5. 7. grafikoan ikusten denez, eta ikerketa lanetan aritzen den emakume kopurua gizonena baino askoz txikiagoa dela aintzat hartuta, oso emakume gutxi da teknikari. Alderaketa egitean, ikertzaile eta laguntzaile gehiago dira emakume. Sektoreetan agerpen ezberdina dute: enpresetan %26 baino ez dira, Herri Administrazioan %46 eta Goi mailako irakaskuntzan %43. 6
7. grafikoa: Dedikazio osoko baliokidetzako langileak, lanbidearen eta sexuaren arabera. Euskal AE. 2004. GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK 14,7 % 13,9 % 18,9 % 28,8% 56,5% 67,2% Ikertzaileak Teknikariak Laguntzaileak Funtsen jatorriari dagokionez, I+G jarduerak burutzeko iturri nagusienak enpresak (%66) eta Herri Administrazioa (%29,7) izan dira; iturrien %4,2 atzerriko funtsetatik lortu dira eta %0,1 irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuetatik. Enpresek, aurreko urteetan bezala, finantzaketan ahalegin handia egin dute; urte honetan ia %9,7 gehiago finantzatu dute, beraz, finantzaketa osoan 507 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egiten dute. Herri Administrazioen finantzaketa %9 gehitu da, 228 milioi eurotik gorakoa izanik. Bestalde, atzerriko funtsetatik datorren finantzaketa ikerketan erabilitako funts guztien %4,2 izan da; asko gehitu da, gainera, aurreko urtearen aldean ia %20 gehiago baita. 2004. urteko barne-gastuaren izaera kontuan hartuta, baliabideen %14 I+G programetan erabilitako kapital finkodun elementuetan inbertitu zen (kapital-gastua). Gainerako %68 gastu arrunta izan zen, gehienak langileen ordainsariak (458 milioi baino gehiago; guztirakoaren %60). Kapital-gastuaren barruan sartzen ez diren materialak, hornidurak eta laguntza-tresnak erosteko gastuak guztira 205 milioi eurokoak izan ziren. 7
1. taula: I+Gko magnitude nagusiak. Euskal AE. 2003-2004. 2004 2003 Δ% 04/03 BARNE GASTUA (milaka) 768.884 699.960 9,8 Gastu motaren arabera Gastu arrunta 662.988 611.748 8,4 Kapital gastua 105.896 88.211 20,0 Diziplina zientifiko edo arloka Zientzia zehatzak 73.618 56.642 30,0 Ingeniaritza 591.397 540.563 9,4 Medikuntza zientziak 51.684 38.188 35,3 Nekazaritza zientziak 18.309 29.355-37,6 Gizarte zientziak 33.876 35.211-3,8 Fondoen jatorriaren arabera Administrazio publikoa 228.478 209.550 9,0 Enpresak 507.534 462.623 9,7 IPSFL 942 1.047-10,0 Atzerria 31.930 26.664 19,7 Egikaritza arloaren arabera Administrazio publikoa 24.734 21.616 14,4 Enpresak 608.401 553.528 9,9 Goi irakaskuntza 135.748 124.815 8,8 DEDIKAZIO OSOKO BALIOKIDETZAKO LANGILEAK (DOB) 11.925 11.353 5,0 Lanbidearen arabera Ikertzaileak 7.414 7.142 3,8 Teknikariak 3.222 2.969 8,5 Laguntzaileak 1.289 1.242 3,8 Sexuaren arabera Emakumezkoak 3.655 3.459 5,7 Gizonezkoak 8.270 7.894 4,8 BPG-REN GAINEKO BARNE GASTUA (%) 1,44 1,41 2,1 PATENTEAK 157 168-6,5 EREDU ERABILGARRIAK 151 176-14,2 BPG (milaka) 53.336.123 49.572.859 7,6 3. I+GKO GASTUAREN LURRALDE BANAKETA 2004. urtean 769 milioi euro inbertitu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko I+Gn. Kopuru horrek honako banaketa izan zuen herrialde bakoitzean: Bizkaian 358 milioi (%46,6), Gipuzkoan 288 (%37,5) eta Araban 122 (%15,9). I+Gko barne-gastua aurreko urteko datuekin alderatuz gero, lurralde historiko bakoitzaren joera batez besteko hazkunde-tasatik (%9,8) oso ezberdinak izan dira. Arabak bakarrik gainditu du, eta nabarmen 8
gainera, batez besteko tasa hori %31,1arekin; Gipuzkoak %8,7ko tasa izan du eta Bizkaiak %5,0ekoa. 8. grafikoa: I+Gn egindako barne-gastua (mila eurotan). Sektore guztiak. Lurralde historikoak 2001-2004. 400.000 350.000 300.000 250.000 200.000 150.000 100.000 50.000 0 ARABA BIZKAIA GIPUZKOA 2001 2002 2003 2004 Datu horiexek ematen dira BPGaren ehuneko gisa I+Gn egindako gastuaren alderaketan (%1,44 Euskal Autonomia Erkidegoan). Gipuzkoaren ahalegina nabarmentzekoa da, %1,65eko gastuarekin; Bizkaiak %1,33ko gastua egin zuen eta Arabak %1,37koa. Hau da, hiru lurraldeetako gastua Espainiako batez bestekoa (%1,07) baino handiagoa izan zen. Egikaritze-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasun ezberdinak izan zituen. Araban oraindik oso garrantzitsua zen herri administrazioen sektorean egindako gastua (hiru lurraldeen gastuaren %27,3 izan zen), EAEko administrazioaren menpeko erakunde lokabeen ondorioz. 2004. urtean enpresaren sektoreak garapen izugarria izan zuen lurralde horretan: Arabako enpresek I+Gn egindako gastua 27 milioi euro gehitu da, beraz, aurreko urtean baino %38,7 gehiago gastatu da. Gipuzkoan, aldiz, herri administrazioarena izan zen gastu txikiena izan zuen sektorea, baina lurraldeko enpresa-egitura bereziaren ondorioz enpresen sektoreak nabarmen egin zuen gora. Goi mailako irakaskuntzaren sektorean maila altua mantentzen du oraindik, fakultate teknologiko ugari dituelako eta aurten I+Grako erabilitako baliabideak %11,2 gehitu direlako. Lurralde honetan gehitu da gehien ekarpena, hain zuzen ere (Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa %8,7 da). Bizkaian, sektore guztietan egindako gastua izan zen handia. Goi mailako irakaskuntzaren sektorea izan zen nagusi, batez ere Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia-fakultateak Leioako campusean bilduta daudelako. Aipatzekoa da 2004. urtean herri administrazioaren sektorean egindako gastua %24 gehitu zela, aitzitik enpresen sektorean 2003. urtean baino %3 gehiago bakarrik inbertitu zen. I+Gn gastu gehien egin duten enpresetako jarduera sektoreak aztertuko ditugu orain. Arabakoak hauek dira: I+Gko jarduerak (%37), makineria (%17), garraiorako materiala (%7) eta enpresako beste jarduera batzuk (%5). Bizkaikoak: I+Gko jarduerak (%26), garraiorako materiala (%17), enpresako 9
beste jarduera batzuk (%11) eta jarduera informatikoak (%6). Gipuzkoakoak: I+Gko jarduerak (%42), garraiorako materiala (%9), makineria (%6) eta etxeko gailuak (%6). Hiru lurralde historikoetan dira nagusi I+Gko jardueren eta garraiorako materialen sektoreak; baina Araba eta Gipuzkoan ikerketan dabiltzan enpresen %37 eta %42 dira hurrenez hurren. Bizkaiak dibertsifikazio handiagoa du, ez baitu bere gastua sektore jakin batean pilatzen. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen artean I+Gko jarduerak nagusi direnak aintzat hartuta, Gipuzkoan enpresa guztien %48 dabiltza jarduera horietan lanean, Bizkaian %37 eta Araban %15. Manufakturetako enpresetan aplikatzeko moduko teknologia kontuan hartuta ere ezberdintasun handiak ematen dira lurralde historiko batetik bestera. Araban, goi-teknologia edo goi-erdi mailako teknologia duten enpresen barne-gastua manufaktura-industriak egindako gastu osoaren %67 da; Bizkaian gastu hori %72 da eta Gipuzkoan %76. 2. taula: I+Gko adierazle nagusiak. Sektore guztiak. Lurralde historikoak 2004. Araba Bizkaia Gipuzkoa Euskal AE Espainia Europako Batasuna 25 2004 2004 2004 2004 2004 2004 I+Gko GASTUA (%) BPGren gainean 1,37 1,33 1,65 1,44 1,07 1,90 Finantzaketaren arabera Enpresak 75,6 62,5 66,3 66,0 48,0 54,3 Administrazioa 22,3 32,8 29,0 29,7 41,0 34,9 Bestelako iturriak 0,1 0,1 0,1 0,1 4,8 2,3 Atzerria 2,0 4,5 4,6 4,2 6,2 8,5 LANGILEAK I+G (DOB)* Langileak guztira 1.729 5.498 4.698 11.925 161.933 2.047.531 Ikertzaileak 897 3.715 2.802 7.414 100.994 1.207.409 * dedikazio osoko baliokidetza Iturria: EUROSTAT, INE, EUSTAT Hiru lurralde historikoetan, ingeniaritza eta teknologia arloaren diziplina zientifikoan eman ziren gastu handiena eta langile kopuru handiena. Dena den, Gipuzkoan eman ziren kopuru handienak: I+Gn egindako gastu osoaren %82. Kopuru txikiena Bizkaian eman zen (%72) eta Araba tartean geratu zen (%79). Enpresek ikerketarako erabiltzen dituzten baliabide pribatuei dagokienez (%66), finantzaketa pribatua garrantzitsua izan zen hiru lurralde historikoetan; hirurek gainditzen zuten Estatuko batez bestekoa (%48) eta Alemania, AEB, Suitza eta Belgika herrialdeen parean zeuden. Emakumeek I+G jardueretan izan zuten partaidetzari dagokionez, Arabako langile guztien %29 eta Gipuzkoakoen %28 izan ziren emakumeak; Bizkaian, aldiz, %34 izan ziren emakumeak. Ehuneko horiek guztiak, dena den, Estatuko batez bestekoaren (%37) azpitik zeuden. Enpresen sektorean emakume gutxi egoteak eragin du hori, hain zuzen ere. 10
4. ZENTRO TEKNOLOGIKOAK 4.1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (SARETEK) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (SARETEK) 1997. urtean sortu zen, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. Helburua hauxe izan zen: Euskal Herriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko zientzia, teknologia eta berrikuntza erabilera bultzatzen duten erakunde publiko eta pribatu guztien ahaleginak biltzea. SARETEK osatzen duten erakundeak euron izaeraren, jardueren eta antolaketaren arabera sailkatzen dira kategoria ezberdinetan: Zentro teknologikoak (sektore anitzekoak edo sektorialak). Enpresetan I+Gn lan egiten duten unitateak. Ikerketa kooperatiborako zentroak. Teknologia garatzeko eta transferitzeko nazioarteko zentroak. Unibertsitateak. Ziurtatzeko erakundeak eta entsegu-laborategiak. Ikerketarako erakunde publikoak. Berrikuntzako tarteko erakundeak. Teknologi elkartegiak eta enpresa eta berrikuntza zentroak. Zentro teknologikoak enpresa-erakundeak dira eta, berez, enpresen eta oro har gizartearen berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzen dute. Prozesu guztiak sustatu nahi dituzte, enpresek industria-lehiakortasun gero eta handiagoa izan dezaten. Forma juridiko ezberdinak izan ditzakete. Enpresekin zuzeneko harremana dute eta herri administrazioekin lankidetzan aritzen dira berrikuntza teknologikoaren esparruari lotutako jarduerak burutzen. Zentro teknologikoek azken urteetan I+Gn egin duten barne-gastuaren bilakaera aztertuz gero honako datuak lortzen ditugu: 1997. urtetik (SARETEK jardunean hasi zen urtea) 2004. urtera barnegastua 80 milioi euro baino gehiago gehitu da, BPGaren %0,12 izatetik %0,23 izatera helduz 2004. urtean. 3. taula: I+Gko barne gastua. Enpresa arloa. Euskal AE. Serie 1997-2004. I+Gko BARNE GASTUA (milaka) 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 Arlo askotako zentro teknologikoak 39.293 58.367 67.760 77.079 83.406 95.335 100.967 108.462 Arlokako zentro teknologikoak 1.202 5.323 6.491 9.825 9.573 7.095 12.292 13.405 Gainerako enpresak 230.132 221.463 310.458 391.277 401.805 428.499 440.269 486.534 TOTAL 270.627 285.153 384.710 478.181 494.784 530.930 553.528 608.401 I+Gko BARNE GASTUA BPG-AREN % GISA 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 Arlo askotako zentro teknologikoak 0,12% 0,17% 0,18% 0,19% 0,19% 0,20% 0,20% 0,20% Arlokako zentro teknologikoak 0,00% 0,02% 0,02% 0,02% 0,02% 0,02% 0,02% 0,03% Gainerako enpresak 0,72% 0,64% 0,83% 0,96% 0,91% 0,92% 0,89% 0,91% TOTAL 0,85% 0,82% 1,02% 1,18% 1,12% 1,14% 1,12% 1,14% 11
4.2. Zentro Teknologikoak. 2004ko emaitzak. 2004. urtean EAEko zentro teknologikoek 122 milioi euroko inbertsioa egin zuten, hau da, EAEn I+Gn egindako inbertsio osoaren %16. Gastu hau BPGaren %0,23 izan zen eta aurreko urteko 113 milioi euroekin alderatuta, beraz, %7,6ko igoera izan zen. BPGk izan zuen gehikuntza bera, orduan. Aurreko urteetako joerarekin jarraituz, eta sektore horretan gertatu bezalaxe, ikerketan egindako gastu gehiena ingeniaritza eta teknologiaren esparruan egin da (guztirakoaren %90, 110 milioi euro). Kopuru horietatik oso urrun geratzen dira gainerako diziplina zientifikoei emandako finantzabaliabideak: zientzia zehatzetan 6 milioi euro, nekazaritza-zientzietan 4 milioi eta medikuntzazientzietan 2 milioi. Alde handiarekin, inbertsio kopurua gehitu duten esparruak hauek izan dira: zientzia zehatzak (3 milioi euro gehiagoko inbertsioarekin) eta medikuntza-zientziak (milioi 1 gehiagorekin). Nekazaritzazientzien inbertsioak, aldiz, aurreko urtearen aldean %57 gutxitu dira, baliabideak galdu dituen diziplina bakarra izanik. Ingeniaritza eta teknologiaren esparrua %10 gehitu da. Zentro teknologiko guztiak sartzen diren jarduera-sektoreak jarduera informatikoenak dira; hain zuzen ere, zentroek baliabideen %2,2 jarduera horietarako erabiltzen dituzte eta gainerako %97,8 I+Gko jardueretarako. Ikertutako produktuen artean hauek dira garrantzitsuenak: makineria eta ekipo mekanikoak, mineralen erauzketa, elikadura, kautxua eta plastikoa, softwarea, produktu kimikoak, garraiorako tresnak, ibilgailu motordunak, telekomunikazioak eta produktu farmazeutikoak. Ikerketa motaren arabera jarduteko hiru esparru bereiz daitezke: oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoetako ikerketaren %46 aplikatua da, %45 garapen teknologikoa eta gainerako %9 oinarrizko ikerketa. Langileak euren lanbide-kategoriaren arabera banatuz gero, eta horien Dedikazio Osoko Baliokidetza (DOB) kontuan hartuta, datu hauek ematen dira: laguntzaileen kopurua gehitu egin da (aurreko urtearen aldean %8 gehiago daude), ikertzaile kopurua %4 gehitu da eta teknikarien kopurua, aldiz, gutxitu egin da. Zentro teknologikoetan, ikerketaren alorrean lan egiten duten ia langile gehienek arduraldi osoan dabiltza; guztira 1.961 pertsona daude ikerketaren inguruan lanean eta 1.892 DOBn, horietatik 1.428 (%76) ikertzaileak, 254 (%13) teknikariak eta 211 (%11) laguntzaileak. Enpresen gainerako sektorean baino emakume gehiagok egiten du lan zentro hauetan; izan ere, 2003. urtean %37,8 emakumeak ziren eta 2004. urtean %39,2. Ikertzaileak bakarrik kontuan hartuta, emakumeak %37 izatetik %38 izatera igaro dira. Bestalde, langileen prestakuntza maila altua da. Langileen %83,2ak unibertsitateko ikasketak ditu, %12,4 doktoreak dira, %58,4 lizentziatuak eta %12,4 diplomatuak. Gainerako langileek batxilergoko edo lanbide-heziketako titulu bat dute (%16,2) edo beste ikasketa batzuk egin dituzte (%0,7). Funtsen jatorriari dagokionez, I+G jarduerak burutzeko iturri nagusienak enpresak (%44) eta Herri Administrazioa (%41) izan dira; gainerako %15 atzerriko funtsetatik lortu da. Herri administrazioen bidezko finantzaketa %15 gehitu da, aurreko urtean sektore berean izan zena gaindituz (2003. urtean 44 milioi eurokoa izan zen). Atzerriko funtsak 4 milioi euro gehitu dira, baina enpresen funtsak %3,3 gutxitu dira. 12
4. taula: I+Gko magnitude nagusiak. Zentro Teknologikoak. Euskal AE. 2003-2004. 2004 2003 Δ% 04/03 BARNE GASTUA (milaka) 121.867 113.259 7,6 Gastu motaren arabera Gastu arrunta 106.907 98.857 8,1 Kapital gastua 14.960 14.402 3,9 Diziplina zientifiko edo arloka Zientzia zehatzak 5.941 2.595 128,9 Ingeniaritza 109.617 99.555 10,1 Medikuntza zientziak 1.844 772 138,9 Nekazaritza zientziak 4.465 10.337-56,8 Gizarte zientziak 0 0 Fondoen jatorriaren arabera Administrazio publikoa 50.596 44.074 14,8 Enpresak 53.575 55.388-3,3 IPSFL 69 140-50,7 Atzerria 17.628 13.658 29,1 DEDIKAZIO OSOKO BALIOKIDETZAKO LANGILEAK (DOB) 1.892 1.846 2,5 Lanbidearen arabera Ikertzaileak 1.428 1.374 3,9 Teknikariak 254 276-8,0 Laguntzaileak 211 196 7,7 Sexuaren arabera Emakumezkoak 741 698 6,2 Gizonezkoak 1.151 1.148 0,3 LANGILEAK 1.961 1.919 2,2 Titulazioaren arabera Doktoreak 243 219 11,0 Lizentziatuak 1.145 1.172-2,3 Diplomatuak 243 192 26,6 Batxilerra, Lanbide Heziketa 317 287 10,5 Bestelako ikasketak 13 49-73,5 BPG-REN GAINEKO BARNE GASTUA (%) 0,23 0,22 4,5 BPG (milaka) 53.336.123 49.572.859 7,6 0,0 13
5. I+G EUROPAR BATASUNAREN, ELGE-REN ETA AUTONOMIA ERKIDEGOEN ESPARRUAN. Biztanleko BPGaren mailaren eta I+Grako BPGaren ehunekoaren artean korrelazio positiboa dago, herrialde bakoitzak egin beharreko ahalegin ekonomikoa adierazten duena. Hain zuzen ere, 9. grafikoan ikusten denez, herrialdeek I+Gn egindako inbertsioak oso ezberdinak dira: BPGaren %2,5 baino gehiago I+Grako gordetzen duten herrialdeak daude (Suedia, AEB, Suitza, eta Danimarka); tartean, 1,5 eta 2,5 artean gordetzen dutenak daude (Alemania, Frantzia, Norvegia, Holanda eta Erresuma Batua) eta gero kopuru txikia gordetzen dutenak daude (Txekiar Errep., Irlanda, Italia, Espainia, Portugal eta Grezia). 9. grafikoa: Biztanleko BPGaren eta I+Gko ahaleginaren arteko erlazioa (erosmenparekotasuneko unitateak). ELGEko herrialdeen eta autonomia-erkidegoen arabera 2004. 4,0 3,5 Suedia I+Gko gastua/bpg (%) 3,0 2,5 2,0 1,5 1,0 0,5 Txekiar Errepublika Andaluzia Portugal Grezia Danimarka Alemania Suitza Frantzia Erresuma Batua M adril Herbehereak Euskal AE Espainia Italia Katalunia Irlanda Gaztela eta Leon Errioxa Kantabria Ameriketako Estatu Batuak Norvegia 0,0 13.000 18.000 23.000 28.000 33.000 38.000 BPG/biztanle Iturria: EUROSTAT, INE, EUSTAT Espainian, Madril tarteko maila batean dago eskualdeko BPGaren aldean %1,65eko gastuarekin. Euskal Autonomia Erkidegoa ere tarteko maila horretan dago (%1,44), batez ere enpresen sektoreari esker; horrela, Estatuko batez bestekoaren (%1,07) gainetik dago baina Europar Batasuneko batez bestekotik (%1,90) eta ehuneko handienak dituzten herrialdeetatik urrun. Hain zuzen, ehuneko handienak dituzten herrialdeak dira: Suedia %3,74, Finlandia %3,51, Japonia %3,15, Islandia %3,01, AEB %2,59, Suitza %2,57 eta Alemania %2,49. Era berean, konparazio-ahalegina ere kontuan hartu da, hau da, herrialde bakoitzak I+Gri ematen dion edo eman dakiokeen garrantzia. Erregresio-zuzenak erakusten duenaren arabera, konparazioan gehiegizko ahalegina egiten duten herrialdeak daude (Suedia, Suitza, Frantzia, Danimarka, AEB eta Erresuma Batua) baina baita ahalegin gutxiago egiten dutenak ere (Italia, Grezia, Portugal edo Espainia). 14
Irizpide horren arabera, 2004. urtean Euskal Autonomia Erkidegoak bere maila ekonomikoari dagokiona baino baliabide gutxiago erabili zuen I+Grako; aitzitik, Irlandak edo Norvegiak baino baliabide gehiago erabili zuen. Madril beste guztien gainetik dago eta ahalegin ertaina egiten duten herrialdeen artean geratu da. Madril maila horretan dago ikerketarako zentro publiko ugari duelako (adibidez, Consejo Superior de Investigaciones Científicas CSIC) Andaluzia dagokion batez bestekotik hurbil dago; Errioxa, Kantabria edo Gaztela eta Leon ahalegin erlatibo gutxiko mailan geratzen dira (I+Grako baliabideak dituzten autonomia-erkidego esanguratsuenetako batzuk aipatzearren). Autonomia-erkidego bakoitzak I+Gn egindako gastuaren balio absolutuak aurreko urtearen aldean ez zuen aldaketa handirik izan. Nafarroako Foru Erkidegoak ahalegin azpimarragarria egin du, BPGarekiko %1,79ko gastua egin baitu. Madril eta Katalunian baliabide ugari daude oraindik sektore guztietan, eta bien artean Estatu osoko gastuaren erdia baino gehiago egiten dute. Barne-gastu osoa eta enpresen sektorea kontuan hartuta, EAE hirugarren postuan dago. Sektore publikoaren barruan Andaluziak, Valentziak eta Kanariek egin duten ahalegina azpimarratu behar da. Goi mailako irakaskuntzaren sektorean, Andaluzia eta Valentziarekin batera, Galizia eta Gaztela eta Leon nabarmentzen dira. Gainerako autonomiaerkidegoak oso urrun gelditzen dira, finantza-baliabideen ahaleginari dagokionez. Biztanleko barne-gastua erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera (EAP) neurtuz gero nazioartean konparazioak egin ahal izango ditugu. Euskal Autonomia Erkidegoan adierazle hori 412,9 EAP izan zen 2004. urtean (10. grafikoa), hau da, Estatuko batez bestekoa (235,1 EAP) baino askoz handiagoa. Nafarroa, Madril eta EAE Europako batez bestekoa gainditzen duten erkidego bakarrak dira; beste erkidego guztiak batez besteko horretatik urrun gelditzen dira. Katalunia, aldiz, salbuespen gisa, batez besteko horretatik nahiko hurbil dago. Azpimarratzekoa da Suediako biztanleko gastua, 1000 EAP ingurukoa. Puntako beste herrialde batzuk Finlandia, Luxemburg, AEB, Islandia, Japonia eta Danimarka dira; hauek biztanleko 700 EAPko gastua izan dute eta ia denek 25 kideko Europar Batasuneko batez bestekoa (403,5 EAP) bikoizten dute. 15
10. grafikoa: I+Gko biztanleko gastua (erosmen-parekotasuneko unitateak). Europar Batasuna, ELGE eta autonomia-erkidekoak 2004. Ceuta eta M elilla Errumania Bulgaria Let onia Malta Ext remadura Eslovakia Polonia Balear Uharteak Txipre Gazt ela-m ant xa Lit uania Kant abria Estonia Grezia Kroazia Kanariak Murtzia Asturias Hungaria Portugal Andaluzia Galizia Errioxa Aragoi Valentzia Gaztela eta Leon Txekiar Errepublika Espainia Italia Eslovenia Kat alunia Irlanda Europar Batasuna 25 Euskal AE Madril Erresuma Batua Nafarroa Herbehereak Belgika Frantzia Norvegia Alemania Austria Danimarka Japonia Islandia Ameriketako Estatu Batuak Luxenburgo Finlandia Suedia 18,9 28,4 34,1 41,0 46,1 59,4 61,4 61,4 64,2 66,8 70,7 81,7 93,3 104,0 10 7,2 111,0 116,7 119,8 12 1,5 12 1,8 123,9 128,8 149,4 157,3 16 1,6 180,7 190,3 200,1 235,1 257,2 281,8 346,9 377,7 403,5 412,9 473,0 474,2 493,0 497,3 511,3 535,0 564,2 609,9 618,4 711,7 767,9 782,7 843,0 871,1 899,7 973,3 0 100 200 300 400 500 600 700 800 900 1000 Iturria: EUROSTAT, INE, EUSTAT 16
5.1. Finantzaketa eta egikaritzea Funtsen jatorri (publikoak edo enpresenak) ezberdinak daude; hain zuzen ere, Greziako enpresek ehuneko txikia erabiltzen dute (%31,9) baina Japoniak (%75,7) eta Finlandiak (%70,9) enpresafinantzaketa handiena erabiltzen dute (11. grafikoa). Herrialde gehienek maila berean hartzen dituzte iturri publiko eta pribatuetako funtsak, denak %40 - %75 bitartean betiere. Euskal Autonomia Erkidegoa finantzaketa pribatu handia duten herrialdeen artean sartzen da (%66,1), Alemania edo AEBen parean eta Estatu osoa baino askoz gorago. 11. grafikoa: Finantzaketa publikoa eta pribatua aurrez aurre. Europar Batasuna 2004. 65 60 Portugal 55 Finantzaketa publikoaren% 50 45 40 Grezia Espainia Norvegia Frantzia 35 Austria Herbehereak 30 Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Alemania Irlanda Euskal AE 25 Danimarka Finlandia Suedia Belgika 20 Japonia 15 30 35 40 45 50 55 60 65 70 75 80 Finantzaketa pribatuaren% Iturria: EUROSTAT, INE, EUSTAT Egikaritzearen ikuspegitik, aztertu diren herrialde guztiek (salbuespena Italia, Grezia eta Portugal) I+Gn egindako barne-gastuaren %50 baino gehiago erabiltzen dute enpresen sektorean. Gorengo mailan Japonia (%75,0) eta Suedia (%74,1) daude. Euskal Autonomia Erkidegoak gutxi gorabehera %79 erabiltzen du eta Espainiak %54,4 enpresen sektorean. Nazioarteko alderaketa honen bidez agerian gelditzen da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek egindako ikerketa garrantzitsua dela; izan ere, gure erkidegoan ikerketa horiek I+Gn oro har egindako ahaleginaren motorea dira. 5.2. Patenteak eta erabilgarritasun ereduak I+Gn oinarritzen diren adierazleak, batez ere barne-gastua eta DOB langileak, berrikuntza teknologikoak ekar ditzaketen jardueren inputetako bati buruzkoak baino ez dira. Ikerketarako baliabideak erabiltzean eragileen eraginkortasuna baloratzeko adierazle ohikoenak patenteak, erabilgarritasun ereduak eta ekoizpen zientifikoa dira. 17
Bai patentea bai erabilgarritasun eredua estatuek ematen dituzten tituluak dira, eta horien bidez beste batzuek aldi batean ezin izango dituzte fabrikatu, merkatuan saldu edo erabili babestu den asmakuntzarik. Titulu horiek eskuratzeko ondoko ezaugarriak bete behar dira: asmakuntza berria izan behar da, jarduera sortzailearen ondorioz egina (gai horretako teknikari batentzat agerikoa ez dena) eta industriarako aplikazioren bat izan behar du. Zehaztasun horiek kontuan hartuta, bada, Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearen (WIPO) Patenteen inguruan Lankidetzan aritzeko Itunaren (PCT) arabera nazioartean 120.000 patenteeskabide baino gehiago aurkeztu ziren 2004. urtean. Itun horren bidez, sistemari atxiki zaizkion 126 herrialdeetako asmakuntzak babes daitezke. Patenteen zerrendan hurrengo herrialdeak izan ziren nagusi: AEB (aurkeztutako eskabide guztien %34,9arekin), Japonia (%16,6), Alemania (%12,4), Frantzia (%4,4) eta Erresuma Batua (%4,2). Espainiak 822 eskabide bakarrik egin zituen, hau da, soilik eskabide guztien %0,7 izan zen berea. Mundu mailan puntako diren enpresen artean, nazioartean patente-eskabide gehien egin zutenak hauek izan ziren: Philips Electronics (Herbehereak), Matsushita (Japonia), Siemens (Alemania), Nokia (Finlandia), Bosch (Alemania), Intel (AEB), BASF (Alemania), 3M (AEB), Motorola (AEB) eta Sony (Japonia). PCT eskabideak batez ere hurrengo esparru teknologikoetan atera ziren: Medikuntza, hortz edo garbitasunerako prestaketak. Diagnostikoa emateko eta kirurgiarako gailuak. Datu digital elektrikoen tratamendua eta igorpena. Kimika organikoa. Konposatu heteroziklikoak, aziklikoak edo karboziklikoak. Gailu erdieroaleak. Mikroorganismoak eta entzimak. Ortopedia, protesiak. Sistemak eta aparatu optikoak. Irudien transmisioa (telebista). Autonomia-erkidegoen arteko alderaketa egiteko nazioko patenteak eta erabilgarritasun ereduak hartuko dira aintzat, hau da, 2004. urtean nazioan aurkeztu direnak eta Espainiako egoiliarrek aurkeztu dituztenak. Aurkeztu den eskabide kopurua autonomia-erkidego bakoitzeko biztanle kopuruarekin lotzen duen ratioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuan zazpigarren postuan dago. Asmakizun gehien egin dituen autonomia-erkidegoa Nafarroa izan da, gero Katalunia, Aragoi, Valentzia, Errioxa eta Madril. Espainian, batez beste, milioi bat biztanleko 131 eskabide aurkeztu dira. 18
5. taula: Asmakizunen eskabideak (patenteak eta erabilgarritasun ereduak), biztanleen kopuruaren arabera. Asmakizunen jarduera 2004. Autonomia Erkidegoak ESKABIDEAK BIZTANLEAK ASMAKIZUNEN JARDUERA Asmakizun guztien gainean % Biztanle guztien gainean % Eskabide ratioa/biztanle milioiko Batez bestekoaren gaineko gorabehera % Kopurura Urteko aldaketa % Kopurura Nafarroa (Foru Erkidegoa) 167 40,34 2,92 584.734 1,35 286 118 Katalunia 1.548 0,52 27,08 6.813.319 15,77 227 73 Aragoi 244-15,57 4,27 1.249.584 2,89 195 49 Valentziako Erkidegoa 780-9,30 13,65 4.543.304 10,52 172 31 Errioxa 50 4,17 0,87 293.553 0,68 170 30 Madril (Erkidegoa) 964 1,15 16,86 5.804.829 13,44 166 27 Euskal AE 347 1,76 6,07 2.115.279 4,90 164 25 Murtzia (Erregioa) 128-15,23 2,24 1.294.694 3,00 99-25 Asturias (Printzerria) 102 24,39 1,78 1.073.761 2,49 95-27 Balear Uharteak 85-19,05 1,49 955.045 2,21 89-32 Kantabria 47 46,88 0,82 554.784 1,28 85-35 Galizia 222-0,89 3,88 2.750.985 6,37 81-38 Gaztela eta Leon 194 23,57 3,39 2.493.918 5,77 78-41 Gaztela-Mantxa 120-5,51 2,10 1.848.881 4,28 65-50 Kanariak 119 33,71 2,08 1.915.540 4,43 62-53 Andaluzia 477-4,22 8,34 7.687.518 17,80 62-53 Extremadura 52-7,14 0,91 1.075.286 2,49 48-63 Ceuta eta Melilla 1 0,00 0,02 142.670 0,33 7-95 Ez da agertzen 0-100,00 0,00 0 0,00 Espainia 5.716 1,04 43.197.684 131 Iturria: Patente eta Marken Espainiako Bulegoa. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa. Eskatu diren patenteen eta erabilgarritasun ereduen kopuruari dagokionez, erkidego sortzaileenak hauek izan dira: Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa (bosgarren postuan). 2004. urtean EAEn 157 patente-eskabide aurkeztu ziren nazio mailan, eta ondokoak izan ziren horien esparru teknologiko garrantzitsuenak: Garraioak (%18,5): pneumatikoak, ardatzak, balbulak. Konformazioa (%17,8): galdaketa, metalurgia, engranajeak, torlojuak. Lan publikoak eta eraikinak (%13,4): errepideen, trenbideen eta zubien eraikuntza, hidraulika, zimendatzeak eta dragatzeak. Optika, argazkigintza eta musikako gailuak (%10,8) Elektrizitatea (%6,4): zirkuitu elektrikoak, laserrak, X izpiak. 5.3. Ekoizpen zientifikoa Azken hamarkadan, adierazle bibliometrikoak politika zientifikoa eta teknologikoa kudeatzen laguntzeko bitarteko bihurtu dira. Hain zuzen ere, jarduera zientifikoa ebaluatzeko azterketetan pixkanaka gero eta gehiago ageri dira eta garatuta dauden herrialdeek aldizka ateratzen dituzten Zientzia eta Teknologiari buruzko argitalpen gehienetan eta Europako Batzordearen txostenetan ere agertzen dira. Consejo Superior de Investigaciones Científicas delakoaren Centro de Información y Documentación Científica (CINDOC) izeneko zentroak Espainiako ekoizpen zientifikoari buruzko azterlan bat egin du, 19
autonomia-erkidegoen araberako sailkapena eginez. Informazio iturri gisa datu-base ezberdinak erabili ditu, eta batez ere AEBko Institute for Scientific Information (ISI) zentroarenak eta CSIC berak landutakoak: ICYT (Zientzia eta teknologia), ISOC (Gizarte eta giza zientziak) eta IME (Índice Médico Español). 6. taula: Ekoizpen zientifikoa 2001-2003. Autonomia Erkidegoak 01-03 ISI % 01-03 ICYT % 01-03 IME % 01-03 ISOC % Batez bestekoa Madril (Erkidegoa) 21.434 29,1 3.851 29,7 5.764 25,8 9.188 28,6 28,5 Katalunia 17.846 24,3 2.015 15,6 4.622 20,7 4.070 12,7 20,3 Andaluzia 10.502 14,3 1.874 14,5 3.218 14,4 5.239 16,3 14,8 Valentziako Erkidegoa 7.951 10,8 1.376 10,6 2.465 11,0 2.705 8,4 10,3 Galizia 4.883 6,6 679 5,2 992 4,4 1.939 6,0 6,0 Gaztela eta Leon 3.519 4,8 796 6,1 1.264 5,6 1.829 5,7 5,3 Euskal AE 2.993 4,1 657 5,1 899 4,0 1.453 4,5 4,3 Aragoi 2.526 3,4 555 4,3 968 4,3 1.056 3,3 3,6 Murtzia (Erregioa) 2.374 3,2 398 3,1 501 2,2 908 2,8 3,0 Asturias (Printzerria) 2.225 3,0 346 2,7 647 2,9 797 2,5 2,8 Kanariak 1.914 2,6 462 3,6 591 2,6 946 2,9 2,8 Nafarroa (Foru Erkidegoa) 1.676 2,3 270 2,1 836 3,7 547 1,7 2,4 Gaztela-Mantxa 1.069 1,5 295 2,3 640 2,9 542 1,7 1,8 Extremadura 980 1,3 229 1,8 392 1,8 549 1,7 1,5 Kantabria 1.109 1,5 119 0,9 310 1,4 304 0,9 1,3 Balear Uharteak 981 1,3 140 1,1 269 1,2 275 0,9 1,2 Errioxa 223 0,3 69 0,5 114 0,5 209 0,7 0,4 Ceuta 3 0,0 9 0,1 12 0,1 6 0,0 0,0 Melilla 4 0,0 2 0,0 9 0,0 12 0,0 0,0 Ez da agertzen 6 0,0 477 3,7 109 0,5 619 1,9 0,9 Espainia 73.542 0 12.958 0 22.376 0 32.070 0 140.946 Iturria: CSIC. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa. ISI datu-basean diziplina anitzeko 8.000 aldizkari ingurutako informazioa jasotzen da, nazioarteko zientziaren korronte nagusiaren gainekoak denak. ICYT datu-basean, saiakuntza-zientziei eta teknologiari buruzko Espainiako 400 aldizkari zientifiko ingurutan argitaratu diren lanen gaineko informazio bibliografikoa jasotzen da; ISOC datu-basean, aldiz, gizarte eta giza zientzien gaineko 1.500 aldizkari ingurutan aztertutakoa jasotzen da. Datu horiek guztiak aztertzeko kontuan hartu behar da agiri batzuk beste batzuekin lankidetzan argitaratzen direla eta, beraz, autonomia-erkidego bat baino gehiagotan jasotzen direla. Espainian lantzen diren agiri zientifiko guztien %28,5 Madrilgo erkidegoan egiten dira; Katalunian %20,3, Andaluzian %14,8 eta Valentzian %10,3. Azken finean, lau autonomia-erkidego horiek Estatu osoko lanen %74 lantzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoa zazpigarren postuan dago, batez beste agiri zientifiko guztien %4,3 lantzen baitu. Zientzia eta teknologikoari buruzko agirietan batez besteko hori %5,1era heltzen da baina Índice Médico Español datu-baserako agirietan %4,0 bakarrik lantzen du. 20