Ariketak Liburukoak (78-79 or): 1,2,3,4,7,8,9,10,11 Osagarriak 1. Ur-ponpa batek 200 W-eko potentzia badu, kalkulatu zenbat ZP dira [0,27 ZP] 2. Gorputz bat altxatzeko behar izan den energia 1,3 kwh-koa izanik, kalkula ezazu energia hori jouletan (J) [4,68*10 6 J] 3. Txirrindulari batek potentzia 400 W-ekoa da. Zenbat ZP dira? [0,54 ZP] 4. Merkatariktza-gune bateko eskailera mekanikoa 9000 pertsona 5 m-ko altuerara garraiatzeko diseinatuta dago. Pertsonen batez besteko pisua 75 kg-koa izanda, kalkulatu motorrak ordubetean eman beharko duen potentzia [9187,5 w] 5. Kafeontzi bat 220 V-ra konektatuta dago, eta 0.8 A-ko korrontea du. Zenbat energia elektriko kontsumitzen du minutu batean? [10460 J] 6. 220 V-ko bitrozeramikazko plaka batetik 4A-ko korrontea pasatzen da. Bi ordutan konektatuta badago, zer energia kontsumitzen du? [6,3*10 6 J] 7. 220 V-ra konektatuta dagoen goritasun lanpara batek 80 w-ko potentzia du. Egunean bost ordu piztuta badago, kalkulatu irailean kontsumitzen duen energia, kwh-tan eta J-tan. [12kwh-4,32*10 7 J] 8. Iberdrolak 0,40 euro/kwh kobratzen du. Zenbat da 3 kw-eko berogailu baten funtzionamenduaren kostua 2 ordutan funtzionatzen badu? [2,4 euro] 9. Bi bonbilla ditugu, bata 60 w-ekoa eta bestea 100 w-ekoa, egunean lau orduz piztuta. Kalkulatu zer alde izango den kostuan urtean bukatzean, 1 kwh-ak 0,2 euro balio badu. [11,68 ] 10. Auto baten erradiadoreak 22ºC-ko tenperatuta du; haizagailua martxan jartzean, 97ºCra igotzen da. Ur bolumena 3,5 kg-koa bada, kalkulatu uretan metatuta dagoen bero kantitatea. [262,5 kcal] 11. Ontzi bateko 2,5 litro urek 4,3 kcal-ko energia xurgatu dute. Hasieran 20ºC-an bazeuden, zein da orain duten bukaerako tenperatura? [Tf= 21,72ºC] 12. Aire girotuko makina batek 5000 kcal atera ditu gela batetik eta 6 kwh kontsumitu ditu. Kalkula ezazu makinaren errendimendua. [η=%9] 13. Motor batek 10 A-ko korrontea du, eta 220V-era konektatuta egon da ordubetean. 10 tonako pisua 20 m-ko altuerara altxatu badu, zein da haren errendimendua? [η=%24.7]
14. Hegazkin batek 1000 kg-ko objektu bat jaurti du 800m-ra. Kalkula ezazu haren energia zinetikoa eta potentziala kasu hauetan: objektuak 430m-ko distantzia egin duenean. [4214000J] Objetua lurretik 10 m-ra dagoenean [7742kJ] 15. 220 V-era konektatuta dagoen berogailu elektriko batek lau orduan funtzionatu du. Intentsitatea 6A-ko izan dela jakinik, kalkula ezazu kontsumituriko energia KWh-tan eta beroa cal-tan. [5.28 kwh; 4561920cal] 16. Zein dira energiaren, lanaren eta potentziaren unitateak Sistema Internazionalean (SI)? 17. 30 ZP dituen makina batek 2 orduan funtzionatu du. Zer energia kontsumitu du KWh-tan? [44.1 kwh] 18. Indar-unitatea Sistema Internazionalean... da. a) erga b) joulea c) dina d) newtona 19. Zaldi-potentziak (ZP) zenbat Watt dira? 20. Alkohola edo erregai bat erretzean, zer-nolako eraldaketa energetikoa gertatzen ari da? kimikoa termikoan argia termikoan termikoa argian argia kimikoan 21. Berogailu batek 240 V-eko tentsioa eta 12,5 A-ko korrontea du. Zer energia kontsumitu du bi orduan? [6kwh] 22. Berogailu batek 230 V-ko tentsioa eta 8 A-ko korrontea du. Zenbatekoa da potentzia? [1840 w] 23. Eguzki-plaka batek, iristen zaion erradiazioari esker, 3 orduan 10 litro ur berotzen ditu 25 ºC-tik 50ºC-ra. Zer bero kantitate sortu du denbora horretan? [250 kcal] 24. Gorputz batek duen energia mekanikoa energia... da Potentziala Zinetiko + potentziala Termikoa + potentziala Zinetikoa + mekanikoa 25. Motor baten potentzia 80 ZP-koa da. Kalkulatu: a) zenbat KW dira? [58.8kw] b) Zenbat KWh kontsumituko ditu 30 minututan? [29.4 kwh]
26. Gure gorputzak lan eta bero bihurtzen du barne energia kimiko, 100 w-eko kopuruan gutxi gora behera. Horri potentzia metabolikoa deritze. a) Zenbat barne energia kimikoa erabiltzen dugu 24 ordutan? b) Energia jakietatik ateratzen dugu eta hori kilokalorietan neurtzen da. Zenbat jaki-kilokaloria hartu behar ditugu potentzia metabolikorako? 27. Gasolinazko motor batek 8 litro gasolina kontsumitzen du orduko. Erregai erabiltzen den gasolinak 0.75 kg/dm 3 du dentsitatea eta 9900 kcal/kg bero-ahalmena. Motorraren errendimendu osoa (termiko + mekanikoa) %35 bada, eman ondoren eskatzen diren ezaugarriak a) Errekuntzaren potentzia (kcal/h-tan) b) Potentzia erabilgarria (w-tan) 28. Itsasontzi batek lau aldiko motor diesela du eta 120 ZP ematen du 600 rpm-ra. Ziklo bakoitzeko 0.3g gasolio (dentsitatea = 0.8 kg/dm 3 ) behar du. Itsaontziak 10 korapiloko abiadura badu, ebatzi ondoren eskatzen dena: a) Ordu bakoitzeko kontsumitzen duen litro kopurua 600 rpm-ra b) Milia bakoitzeko kontsumitzen duen litro kopurua i. 29. Eztanda motor batek (Otto motakoa) %30eko errendimendua du. 5000 rpm-ko abiadura duenean, ordu bakoitzeko 20 litro gasolina kontsumitzen du. Gasolinaren dentsitatea 0.7 kg/dm 3 da eta erretze-beroa 105000 kcal/kg. Erantzun hurrengo galderei: a) Zenbat kilokaloria erabiltzen da lanerako eta zenbat ez dira aprobetxatzen? b) Motorrak ematen duen potentzia Kwatt-etan 30. Itsasontzi baten motorrak 150 Zp ematen du eta 238 gr/kwh-ko kontsumoa du. Behar duen erregaiak 0.85 kg/dem3 du dentsitatea eta 43500 KJ/lg bero ahalmena. Ontzia 10 korapiloko abiadura konstantean badoa, kalkulatu: a) 500 itsas milia egiteko behar duen litro kopurua b) Motorraren errendimendua Baliabideak: 1 korapilo: 1 itsas milia / ordua 1 itsas milia = 1852 m 1 ZP=75 Kpm/s 1 Kwh = 3.6*10 6 J 31. 525KWh-hileroko kontsumoa duen etxe bat hornitzea nahi da eguzki panelak erabiliz. Irradiazio dentsitatea 1250 w/m 2 -koa bada, egunean bost eguzki ordu badaude eta instalazioaren errendimendua %25a bata, Zein izango zen instalazioaren azalera?
32. Barruko errekuntzako motor bat da grua txiki baten makina motriza. Grua hori etxebizitza baten obretarako materiala altxatzeko erabiltzen da. Motorrak erabiltzen duen erregaiaren bero ahalmenak 4500 Kkal/m 3 balio du. Motorraren ezaugarrietako plakan bere errendimendua %22koa dela jartzen du. Egun jakin batean, kaleko zorutik etxebizitzaraino 12 tona material igo da. Etxebizitza eta kaleko zoruaren artean dagoen altuera 12 metrokoa baldin bada eta aipatutako lanaren iraupena 4 ordukoa izan bada, kalkulatu: Zenbat erregai litro kontsumitu diren egun horretan Motorraren potentzia Kwtan. 33. 220 V-eko tentsiora konektatua dagoen 5 A-eko intentsitatea kontsumitzen duen bitrozeramika plaka bat ontzi batean dagoen ura berotzeko erabiltzen da. Plaka horrek, ordu erdi batean, ontzian dagoen 2 litro uraren tenperatura 20ºC tik 80ºC ra pasatzera lortzen du. Kalkulatu: Transformazio energetikoaren errendimendua Kwh batek 0.5 balio badu, zenbatekoa izango da ur beroketaren kostua. Ce ura =1cal/gºC 34. Digestore batean 200 kg behi gorotz eta 300 kg txerri gorotz sartzen ditugu. 30 egun pasa ondoren hartzinduraren %65 sortzen da. Zenbat energi ekoitziko da? Oharra: txerriaren gorotzak: 0.415 m 3 /kg Behi gorotzak: 0.315 m 3 /kg Biogasaren energi ahalmena: 8kwh/m 3 35. Gasolinazko motor batek 8 litro gasolina kontsumitzen du orduko. Erabiltzen den erregaiak (gasolina) 0.75 kg/dm 3 du dentsitatea eta 9900 kcal/kg bero ahalmena. Motorraren ardatzal 3800 rpm du abiadura. Motorraren errendimendu osoa (termikoa + mekanikoa) %35 bada, eman ondoren eskatzen diten ezaugarriak. Errekuntzaren potentzia (kcal+h-tan) Potentzia erabilgarria (w-etan) 1 Jul=0.24 cal 36. Presa batek 140 m-ko jausia du turbina-mailarekiko. Ura eramateko hodiek 300 m 3 /s-ko emaria dute. Egoera ideala (ez dago ezelako galerarik) emanda, kalkulatu: Turbina-mailan urak duen irteera-abiadura Potentzia maximoa (kw-etan) Zentral hidroelektrikoak funtzionamenduan ordu batean ematen duen energia maximoa (KJ-etan)
37. Gas berogailu baten potentzia 17.4 KW badira eta errendimendua %80, kalkulatu hamar minututan ur beroko dutxa batean kontsumitutako energia. (2004.5 kcal) 38. Gasolinazko ibilgailu batek 100 km-ko 7.5 l kontsumitzen ditu. Kalkulatu km bakoitzeko kontsumoa kcal eta kj-etan (dentsitatea gasolina = 0.78 kg/l ; PCS=11350 kcal/kg (664 kcal; 2775 KJ) 39. 100l duen ur galdera batek 7000 kcal/kg duen kapazitateko koke ikatzaz berotzen da. Kalkulatu zenbat ikatz behar dugun ura 15ºC tik 75ºC-ra berotzeko errendimendua %75a izanik. (d ura = 1Kg/l; Ce ura = 1cal/gºC) (1.14 Kg) 40. Zenbateko potentzia lortuko genuke 225m 2 ko eguzki kolektorekin errendimendua %60 bada eta eguzki irradiazioaren dentsitatea 1000 w/m 2 -koa bada.(135 kw) 41. 525KWh-hileroko kontsumoa duen etxe bat hornitzea nahi da eguzki panelak erabiliz. Irradiazio dentsitatea 1250 w/m 2 -koa bada, egunean bost eguzki ordu badaude eta instalazioaren errendimendua %25a bata, Zein izango zen instalazioaren azalera? (11.2 m 2 ) 42. Enpresa batek egunero 100Kwh-ko ekarpen energetikoa behar du. Kalkulatu zenbateko erregai masa beharko du hurrengo kasuetan: Huila ikatza erabiltzen badu (0.2 /kg) Almendra azala erabiltzen badu (0.023 ptas/kg) Kasu bietan erregailuaren errendimendu energetikoa % 60a. Da. Esan zein den aukera egokiena eta justifikatu zure erantzuna (19.2 kg eta 3.84 ; 41.4 kg eta 1.23 ) 43. Kalkulatu zenbatekoa izango den hiru ordutan eguzkiak irradiatzen duen energia 20 m 2 betetzen dituzte kolektore batzuen gainean eguzkiaren irradiazioa 1200w/m 2 eta errendimendua %45 badira.(32.4 Kwh) 44. Panel fotoboltaikoekin elikatutako mendi aterpe batean 60 w-ko 8 argi puntu daude eta egunean batez besteko 4 ordu piztuta daude. 9 eguzki ordu baditugu eta errendimendua %8 a bada, kalkulatu zein izango den panelen azalera irradiazio dentzitatea 100w/m 2 bada. (2.7 m 2 ) 45. Olibondoaren bero ahalmena 5000 Kcal/lg da. Kalkulata zenbateko energia lortzen dugun (kwh) 2 t olibondo erretzen badugu eta errendimendua %55-koa bada. (6365Kwh) 46. kalkulatu 800 kg-ko motor batek 100 km/h-ko abiaduran energi zinetikoa. Emaitza julio- eta kwh-tan eman. (308641.97 J; 0.0857 kwh)
47. Kalkulatu 1000 litro ur 12 m-ko altuera batera minutu batean igotzeko behar den motor baten potentzia. Prozesuaren errendimendua %65 denean. (3kw) 48. Kalkulatutu zenbateko bero ematen duen 1500 w-ko erresistentzi batek 220 v-ko tentsio batera ordu baten konektatuta. Zenbat ur berotu daiteke bero horrekin 15ºC-tik 40ºCra? 49. 500 kg-ko igogaiku batek 20 ZP-ko motor bat du. 15. pisura igotzeko 50 metro igotzen ditu 15 segundutan. Kalkulatu motorraren errendimendua (%90) 50. Ponpa bat akzionatzen duen motorrak 1 kg erregai behar du 5000 kg ur 30 m-ko altuerara igotzeko. Kalkulatu motorraren errendimendua. Erregaiaren bero ahalmena 600 kkal/kg da. (%58.86) 51. Zenbat denbora beharko du 8 ZP duen ur ponpa batek 1000 litro ur 50 m-ko altuerara igotzeko? Zenbat ordaindu beharko da kwh bakoitzak 10 zentimo euro balio badu? Ur ponparen errendimendua %70 da. (1`59``; 0.013 ) 52. Kalkultu 175 kg-ko altzairuzko zutabe batek edukiko duen tenperatura gehikuntza 1kwhko energi elektrikoa aplikatzen zainean. Altzairuaren bero espezifikoa: Ce=0.12 kal/gºc (41.14 ºC) 53. 1 kg antzazita erretzen bere energi kimikoaren %70a bero erabilgarri bihurtzen da; zer tenperatura igoko ditugu 75 litro ur, 20ºC-tan badaude? Antzazita: 8200 kal/g (T f =96.5 ºC) 54. Digestore batean 300 kg behi gorotz eta 500 kg txerri gorotz sartzen ditugu. 30 egun pasa ondoren hartziduraren %60a sortzen da. Zenbat energi ekoiztuko da? (1449.6 kwh)