ETA HACK VR 333-350 kw Erregai anitzeko galdara Enpresa, Industria eta Komunitateetarako www.eta.co.at
... Erregai anitzeko Galdara... Egur ezpalak - Pelletak - Miscanthusa.. izan da parrilla mugikordun ETA HACK VR galdara sortzerakoan ere helburu nagusia. Erregulazio teknologia moderno batekin, presio negatibo eta Lambda kontrolekin, su-lekuaren tenperaturaren gainbegiraketarekin, uneoro erregulatutako ke birzirkulatze sistemarekin, konbustio teknologia eraginkor batekin, erregai garraio sistema fidagarri batekin eta integratutako multizikloidun hauts banatzaile batekin, galdara berri honekin ere eraginkortasunik handiena eta erabilerarik erosoena lortu ditzakegu isurketa txikienekin, zuretzat. Kontrola - Bistaratzea - Jakinaraztea Kontrol aktiboa... laneko parametro guzien neurketa eta gainbegiraketa era seguruan lan egin ahal izateko: ke haiza-gailuaren abiadura, motorren argindar kontsumoa, aire bal-bulen kokapena, kearen oxigenoa, tenperaturak, etab. Bistaratzea... galdararen kontrol guzia eta mezu guziak Touchscreen edo ukipen pantailan bistaratzen dira era grafikoan, era honetan parametroak ezartzea eta kontrolaren erabilera osoa erraztuz. ETA-k bistaratze hau edozein tokitatik eskuragarri izatea ahalbidetzen du, gure www.meineta.at Internet komunikazio plataformaren bidez. Galdararen kontrolaren eta Interneten arteko konexio bat bakarrik behar da kosturik gabeko urruneko kontrola erabili ahal izateko, PC, Laptop, Tablet edo Smartphone bat erabiliz. Jakinaraztea... kontrol aktiboak eskaintzen dituen aukera guziak erabiltzeko, Internet plataformak jakinarazpen sistema bat du. Galdararen mezu bakoitza e-mail bidez bidali daiteke e-mail helbide batetara edo gehiagotara. Horrela ETA kontrol sistemarekin laneko segurtasunik handiena eta erabiltzailearentzat erosotasunik onena lortzen dira. 2
... patentatuta eta 1.000 bider frogatua... ETA-k garatu eta patentatutako ganbera bakarreko balbula birakariari esker industria teknologiak eskatzen duen kalitate gorena dugu sua atzera itzultzearen aurkako segurtasunean, energia eraginkortasunean, fidagarritasunean eta materialen iraupenean. Arriskurik ez... ganbera bakarreko balbula birakari hermetikoarekin, ez du inoiz biderik libre uzten konbustio ganbera eta erregai biltegiaren artean, sua atzera itzultzearen aurkako balbulek ez bezala. Egur ezpalak sutan jarri litzakeen gas beroa ezin da erregai biltegira joan erregaia elikatzen ari denean ere. Horrela sua atzera itzultzearen arriskua erabat ekiditen da. Geldialdirik ez... Motorraren argindar kontsumoa gainbe-giratuz kontrolak berehala antzeman dezake torlojuak blokeoren bat badu. Automatikoki torlojuak atzerantz egingo du denbora labur batez, beharrezkoa bada hiru bider. Atzerantz egiterakoan zoruko astintzailea askatu egiten da eta ez du birarik ematen. Blokeoa sortzen duen egur zatia edo harria askatzen laguntzen du honek, erregai garraioak inoren laguntzarik gabe berriz martxan jarraitu dezan. Balbula birakari konbentzionala X ezpal handiagoekin energia kontsumo handiagoa higadura eta zarata handiagoa juntura azalera txikiak egur zati luzeek balbula ataskatzen dute ETA HACK ganbera bakarreko balbula birakaria P P ezpal handiekin ere energia kontsumo txikia P higadura eta zarata gutxiago P juntura azalera handiak, sua atzera Pitzultzearen aurkako babes handiagoa P kutxilarekin egur zati luzeak ebakitzen dira Funtzionamendua... ganbera bakarreko balbula birakariak kokapen gainbegiraketa (balbularen sentsorea) bat du. Horrela ardatza geldi dagoenean bakarrik betetzen da balbula birakaria erregaiz. Lanean ari denean erregai kopurua galdarak eman behar duen potentziaren araberakoa izango da, eta balbula birakaria ez da sekula goraino beteko. Funtzionamendu honi esker ezpal zati handiak sartu daitezke kutxila ukitu ere egin gabe, urte askotan lana egitea ahalbidetuz, higadura gutxirekin, energia gutxiago erabiliz eta zarata gutxiago ateraz. Egur zati handienekin bakarrik lan egin beharko dute metal gogorrezko kutxila eta kontrakutxilak, egur zati handi hauek erraztasunez zati txikiagoetan moztuz. 3
ETA Teknologia A Energia eraginkortasun handiko ke haizagailua Presioaren arabera kontrolatuta, abiadura erregulatuz eta eraginkortasun handiko funtzionamenduarekin B Ke birzirkulatze erregulatua Erregai ezberdin bakoitzari dagokion konbustio tenperatura era egokian eta egonkorrean kontrolatzeko A C Patentatutako ganbera bakarreko balula bbirakaria Sua atzera itzultzearen aurako segurtasunik handiena, kontaktu gabeko material garraioa balbula sentsoreari esker, gogortutako altzairuzko kutxila eta kontrakutxila zati handiak mozteko, elikatzaile torlojuaren motor berarekin mugitzen da 1.000 bider frogatua D.1 B D.1 D.2 Aire Primarioa eta Sekundarioa Konbustiorako aire kontrol sistema aurreratua, aire primario eta sekundarioa aurrez berotzen dira, aldi berean galdararen kanpoko estaldura hoztuz, galdararen bero galerak gutxituz eta instalakuntza osoaren eraginkortasuna handituz C F E E Parrilla mugikordun konbustio ganbera Zati anitzez osatutakoa, tenperatura altukoa, erregaia astiro eta etengabe mugitzen du, etengabeko errauts kentzea, parrillaren alboko errailak urarekin hoztuta, errauts kentze eta parrillarentzat motor bakarra F Torloju progresiboa Higadura eta akats gutxiago torloju progresiboari eta kanalaren geometria bereziari esker 4
G Hodi bertikaldun bero trukatzailea Garbiketa automatikoa eraginkortasun handia lortzeko, barneko multizikloiak kanpoan jartzen direnek baino eraginkortasun handiagoa du, norabidez aldatu daitekeen D=300mm-ko ke irteera H Touch kontrola Mikroprozesadoredun kontrolarekin Kontrol guzia galdaran bertan eta aurrez kableak jarrita, Touch kontrola ukipen pantailarekin eta irudidun menuekin, Internet bidezko komunikazio plataformaren bidez urruneko ikuskapena eta kontrola, e-mail mezu sistema, bazkide sarea eta USB konexio bidez programaren eguneraketak, 4 leku ezberdinetan jarri daiteke pantaila meineta G H J I D.2 I J Lambda eta konbustio ganberako tenperatura kontrolak Isurketa balio txikiagoak eta eraginkortasun handiagoa, erregaiaren kalitateari automatikoki egokitzen zaio I Errauts kentze automatikoa* Parrillako eta zikloiko errautsak batera ateratzen dira, arimarik gabeko goranzko torlojua tenperatura gainbegiraketarekin, Erorketa ataka brida hermetikoarekin (kanpoko edukiontzira) edo110 litro errautsentzako edukia duten 2 edukiontzietara, husteko tarte luzeak, kasu bakoitzerako neurrira eginda *Galdaratik kanporanzko errauts garraio sistema kasu bakoitzean neurrira egiten da, eta beraz ez da galdararen prezioan sartzen. 5
... Perfekzioarekiko grina... Errekuntza teknologia berritzailea... zati ugariz osatutako tenperatura altuko konbustio ganberan parrillaren elementu bakoitza diagonalean mugitzen da erregaia geldiro eta etengabe astintzeko, horrela errekuntzarik osoena lortuz, isurketa txikienekin, eta zepa parrillan erantsita gelditzea ekidinez. Motor bakar batekin parrilla mugikorra eta errautsa kanpora ateratzeko bultzagailua mugitzen dira, eta mugimendua egiteko denbora tarteak kearen oxigeno kopuruaren (Lambda kontrola), konbustio ganberaren tenperaturaren eta eskatutako potentziaren araberakoak dira. Parrillako errautsak etengabe kanpora ateratzen dira, eta beraz ez dago galdara gelditu beharrik errauts kentze prozesua egiteko. Galdararen gorputz guzian zehar dago ura, eta parrillaren alboetako errailak ere ur honekin hozten dira bero galera txikienak lortzeko (eraginkortasun handiagoa) eta tenperaturarekin sentikorragoak diren zatiek gehiago iraun dezaten. Aire primarioa parrilla guzian zehar era uniformean banatzen da energia eraginkortasun handiko ke haizagailuari esker, eta konbustio ganberaren presio kontrolak ziurtatzen du. Errekuntza garbia eta isurketa txikiekin izan dadin aire sekundarioa sartzeko sistema berezi bat erabiltzen da, lambda bidez kontrolatutako beste haizagailu batek aurrez berotutako airea sartuz. Erregai ezberdinetara behar bezala egokitu ahal izateko ke birzirkulatze sistema konbustio ganberaren tenperaturaren arabera erregulatzen da. Honek galdararen zati guziak babesten ditu eta oso erregai lehorrak ere tenperatura tarte egoki eta egonkor batetan erretzea ziurtatzen du. Mekanikoki bereizita... su-lekua eta bero trukatzailea mekanikoki bereizita egiten dira, eta tentsio termikoak konexio brida batek jasaten ditu, galdararen osotasunari eragin kaltegarririk sortu gabe. Gainera diseinu honi esker garraiatzeko, bere lekuan jartzeko eta muntatzeko errazagoa da. Beti automatikoki garbituta... bero trukatzailearen hodi bertikalei esker bero trukatzea ezin hobea da, eta bero trukatzailearen azalera guzien garbiketa arin eta erabat automatikoa lortzen da, urteetan zehar eraginkortasuna mantendu ahal izateko ezinbesteko baldintza. Malgukidun mekanismo berezi bati esker errauts eta kedar guzia ber trukatzailearen beheko aldera erortzen da. Integratutako multizikloia... soldatutako biraketa xafladun bi zikloi hodi bertikalek osatzen dute galdararen bero trukatzailearen barruan fabrikatik muntatuta datorren hauts partikulak banantzeko biraketa multizikloia. Honek errauts partikula larrienak kentzen ditu, txinparta arriskutsuak ekiditen ditu, hauts isurketa txikia bermatzen du eta kanpoan jarritako aparatu bat baino merkeagoa da eta leku gutxiago behar du. 6
... Pelletak, bolumen txikiko biltegia era egokian erabiltzeko, edo eraikinaren egituraren berezitasunetara ondo egokitzeko... Pellet xurgatzailea pelleta ateratzeko torloju horizontalarekin* ETA Hack egur ezpal galdara guziekin (25-350 kw) erabili daiteke toberadun pellet xurgatzaile berezi hau. Sistema honekin pellet biltegia egiteko leku eta kokapen arazo asko ekidin daitezke. 20 m arteko distantziak eta 3 m arteko altuerak gainditu daitezke pelleta xurgatzeko eta airea itzultzeko hodi bana instalatuz. Pellet torloju zuzena, iraupentsua eta eraginkorra* Galdara gela eta pellet biltegia elkarren ondoan daudenean eta pellet biltegia galdara gelaren altuera berdinean edo gorago dagoenean, ETA pellet torloju zuzena da biltegitik galdarara pelleta garraiatzeko sistemarik eraginkorrena eta iraupentsuena. *Pellet garraio sistema batekin ezin da egur ezpalik erabili. 7
... Egur ezpalentzat aukera ezberdinak - biltegi bakoitzari eta kargatzeko sistemari ongien egokitzeko... Zoruko astintzailea beso tolestagarri eta malguki besoekin, galdara bat edo birentzat* Aukera estandarra, sotoetako biltegientzat egokia, gainetik kargatzeko moduko lekuetarako edo biltegia kargatzeko torlojuarekin, gehieneko diametroa 6 m, ezpalen gehieneko altuera 5 m Zoruko astintzailea erdiko irteerarekin* Aukera ekonomikoa, pneumatikoki edo mekanikoki bete behar diren biltegientzat egokia, gehieneko diametroa 6 m, ezpalen gehieneko altuera 5 m 8
Torloju pibotatzailea* Leku gutxiena behar duen aukera, pneumatikoki betetzeko biltegi garaietarako edo erraz erortzen ez den erregaientzat egokia, gehieneko diametroa 6 m, ezpalen gehieneko altuera 8 m Zoru mugikorra** XXL aukera, erregai biltegi handientzat egokia, azkar bete daiteke kargatzeko pala batekin, kamioiarekin zuzenean edo garabi batekin, bultzagailu bakoitzak gehienez ere 2 m zabaleran, gehienez ere 3 bultzagailu bata bestearen alboan, ezpalen gehieneko altuera 5 m *Zoruko astintzailedun sistemetan pelleta erabili daiteke ondorengo mugak kontutan hartuz: - Pelletaren gehieneko altuera 2 m, astintzailearen gehieneko diametroa 4 m - Biltegia galdararen gainean badago pelleta dosifikatu ahal izateko gutxienez 500 mm-ko tarteko torloju bat beharrezkoa da **Zoru mugikordun sistemetan pelleta erabili daiteke aurrez ETA Heiztechnik GmbH -ri galdetuta. 9
Datu Teknikoak HACK 350 kw 1 Joanekoa DN65 konexio bridarekin 6 Husteko emea R1 (estalduraren azpian) 2 Itzulera DN65 konexio bridarekin 7 Tximiniaren konexioa, 45 -ko urratsetan biratu daiteke 3 Galdararen kontrola 8 Segurtasun balbularentzat konexioa 1 arra 4 Konbustio ganberarentzat segurtasun bero trukatzailea R1/2 emea 9 Errauts torlojuaren konexioa (ezkerrean edo eskuinean) 5 Bero trukatzailearentzat segurtasun bero trukatzailea R1/2 emea 10 ETAtouch pantaila 4 leku ezberdinetan jarri daiteke 1 > 1000 267 220 1800 1144 Ø300 7 8 2 2390 444 1584 563 853 2806 2944 890 1700 10 10 3 4 5 6 1390 1180 > 4180 670 > 1500 1911 > 3500 > 1500 1560 890 > 1000 > 5835 10 10 9 10
333-350 kw Egur Ezpal Galdara VR 333 350 Izendatutako potentzia tartea M25 BD 150 (W25-S160) ezpalak 91-333 91-350 kw Pelletak 86-333 86-360 Eraginkortasuna izei ezpalekin karga partzial/izendatuarekin* % 94,6 / 92 94,6 / 92 Eraginkortasuna egur pelletekin karga partzial/izendatuarekin* % 95,1 / 94,2 95,1 / 94,2 Su-lekuaren garraiorako neurriak Z x S x A mm 1.300 x 2.000 x 2.000 1.300 x 2.000 x 2.000 Bero trukatzailearen garraiorako neurriak Z x S x A mm 1.300 x 2.000 x 2.500 1.300 x 2.000 x 2.500 Su-lekuaren pisua kg 2.505 2.505 Bero trukatzailearen pisua kg 1.454 1.454 Ganbera bakarreko balbula birakariaren / elikatzailearen pisua kg 211 211 Pisua guzira kg 4.170 4.170 Ur edukia Litro 747 747 Ur fluxuarekiko erresistentzia (ΔT = 20 C) Pa / mws 9.000 / 0,9 9.000 / 0,9 Konbustio gasen fluxua izei ezpalekin karga partzial/ 52 / 190 52 / 201 g / s izendatuarekin 48 / 173 48 / 188 Gas lehorraren CO 2 edukia karga partzial/izendatuarekin* % 14,9 / 15,4 14,9 / 15,4 Kearen tenperatura karga partzial/izendatuarekin* C 90 / 145 90 / 150 Tximiniaren tiroa karga partzial/izendatuarekin Pa >2 / >5 >2 / >5 Karbono monoxido (CO) isurketak* Ezpalekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 1 / 7 2 / 11 1 / 7 2 / 11 Partikula isurketak* Ezpalekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 1 / 5 2 / 8 1 / 5 2 / 8 Erre gabeko hidrokarburoak (CxHy)* Ezpalekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 Karbono monoxido (CO) isurketak* Pelletekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 2 / 2 3 / 3 2 / 2 3 / 3 Partikula isurketak* Pelletekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 3 / 13 5 / 20 3 / 13 5 / 20 Erre gabeko hidrokarburoak (CxHy)* Pelletekin karga partzial/izendatuarekin mg/mj mg/m³ 13%O2 Laneko gehieneko presioa 6 bar 6 bar Tenperatura doitze tartea 70 85 C 70 85 C Laneko gehieneko tenperatura 95 C 95 C Gutxieneko itzulera tenperatura 60 C 60 C Galdara sailkapena 5, EN 303-5-en arabera:2012 Erregai egokiak EN 14961-4, P16-P45 (G30-G50) Egur ezpalak, %35-eko ur edukia gehienez; ÖNORM C4000 eta C4001 Miscanthusa; EN 14961-2, ENplus A1 Pelletak Argindar konexioa 3 x 400 V / 50 Hz / 16 A * Data from test report by TÜV Industrie Service GmbH, report no. H-A1349-00/13. 11
ETA PU PelletsUnit 7-15 kw (7, 11 eta 15 kw) ETA PC PelletsCompact 20-32 kw (20, 25 eta 32 kw) ETA PE-K pellet galdara 35-90 kw (35, 50, 70 eta 90 kw) ETA HACK VR 333-350 kw EU, 2013-11 ETA SH su-egur gasifikazio galdara 20-60 kw (20, 30, 40, 50 eta 60 kw) ETA SH-P su-egur gasifikazio galdara 20 eta 30 kw ETA TWIN 20 eta 26 kw pellet erregailuarekin ETA HACK egur ezpal galdara 20-200 kw (20, 25, 35, 50, 70, 90, 130 eta 200 kw) ETA HACK VR egur ezpal galdara parrilla mugikorrarekin 333-350 kw ETA SP eta SPS geruzapen bufferra (600, 825, 1.000, 1.100, 1.650 eta 2.200 litro) Ur Bero Sanitario eta Eguzki Karga Moduluekin Zure berokuntza aditua: ETA Heiztechnik GmbH A-4716 Hofkirchen an der Trattnach, Gewerbepark 1 Tel.: +43 (0) 7734 2288-0, Fax DW-22, info@eta.co.at www.eta.co.at Hobekuntza teknikoak direla eta aldaketak egon daitezke Gure etengabeko hobekuntzak zure eskura jarri ahal izateko aurrez jakinarazi gabe aldaketak egiteko eskubidea guretzat gordetzen dugu. Ez gara inprentako edo erredakzio akatsen eta bitartean izandako aldaketen arduradun egiten. Hemen agertzen diren osagai desberdinak aukera bezala bakarrik daude eskuragarri. Elementu bakoitzak dituen osagaiei edo ezaugarriek buruz dokumentu ezberdinetan 12 desberdintasunik badago, indarrean dagoen gure prezio zerrendako datuak dira balio dutenak. Irudi guziak adibideak bakarrik dira eta produktuaren prezioan sartu gabeko aukerako elementuak izan ditzakete. Argazkien iturria: ETA Heiztechnik GmbH eta www.istockphoto.com