Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa
|
|
- Σωτήριος Μανιάκης
- 7 χρόνια πριν
- Προβολές:
Transcript
1 Zinematika 2: Higidura zirkular eta erlatiboa Gaien Aurkibidea 1 Higidura zirkularra Azelerazioaren osagai intrintsekoak higidura zirkularrean Kasu partikularrak Higidura zirkular uniformea Higidura zirkular uniformeki azeleratua Higidura erlatiboa Erreferentzia-sistema inertzialak Translazio-higidura erlatiboa Galileoren transformazioak Biraketa uniformedun higidura erlatiboa Erreferentziak Física Universitaria 13. edizioa. Sears eta Zemansky. Pearson: 2. eta 3. kapitulua Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. Fishbane, Gasiorowicz eta Thornton. UPV/EHU: 2. eta 3. kapitulua Fisika orokorra. UEUko Fisika Saila. UEU: 3. eta 4. kapituluak 1 Higidura zirkularra Higiduraren ibilbidea zirkunferentzia bat denean higidura zirkularra dugu. 1 irudian erakutsi bezala, higidura zirkularra plano batean gertatzen da eta nahikoa da posizio-bektoreak abzisa-ardatzarekin (x ardatzarekin) osatzen duen θ(t) angelua jakitea posizio-bektorea zehazteko. Izan ere, r(t) = R cos θ(t)û x + R sin θ(t)û y (1) izango da, R zirkunferentziaren erradioa izanik. Noski, θ(t) angelua denborarekin aldatuko da eta honek sortuko du posizio-bektoreak denborarekiko duen 1
2 y v! θ! r R x Irudia 1: Higidura zirkularrean posizio eta abiadura-bektoreak, eta angelua. menpekotasuna. Higidura lerromakur orokorrean bezala, v = d r/ eta a = d v/ = d 2 r/ 2 deribatuen bitartez kalkula ditzakegu abiadura eta azeleraziobektoreak. Higidura zirkularrean abiadura-bektorea beti aldatuko da, bere norabidea etengabe aldatzen delako. Gogoan izan abiadura-bektorea ukitzailea dela beti ibilbidearekiko, hau da, higidura zirkularrean ukitzailea izango da zirkunferentziarekiko. Beraz, d v 0 izango da beti eta higidura zirkularran azeleraziobektorea ez-nulua izango da. Azter dezagun lehenik nolakoa izango den abiaduraren moduluaren aldakuntza: v = d r = ds. (2) Higidura zirkularra dugunean s arku-luzera eta θ angelua loturik daude s = Rθ (3) adierazpenarekin. Nolabait aurreko ekuazio hau hartu daiteke angeluaren edo radian unitatearen definiziotzat. Adierazpen hau honela izanik, argi ikusten da s luzera zirkunferentziaren perimetroa (2πR) denean angelua 2π dela. Honela, abiaduraren moduluaren deribatua higidura zirkularrean non abiadura angeluarra v = d(rθ(t)) = R dθ(t) ω(t) = dθ(t) = Rω(t), (4) (5) 2
3 bezala definitu dugun. Abiadura angeluarrak definitzen digu zein den angeluaren aldaketa denborarekiko. Abiadura angeluarra sistema internazionalean rad/s unitateetan neurtzen da. Abiadura angeluarrak higidura zirkular orokor batean denborarekin aldatuko da. Abiadura angeluarraren denborarekiko aldakuntzak azelerazio angeluarra definitzen du: α(t) = dω(t) = d2 θ(t) 2. (6) Beraz, angeluaren denborarekiko menpekotasuna ezagutzen badugu (5) eta (6) ekuazioekin abiadura eta azelerazio angeluarrak kalkula ditzakegu. Azelerazio angeluarra rad/s 2 unitateetan ematen da sistema internazionalean. Alderantzizko problema ere plantea dezakegu. Hau da, α(t) azelerazio angeluarra ezagututa nola jakin dezakegu ω(t) eta θ(t) zeintzuk diren? (6) ekuazioak erakusten digu abiadura angeluarra azelerazio angeluarra integratuz lortu dezakegula: ω(t) = α(t) + ω 0, (7) non ω 0 konstantea den. Behin abiadura angeluarra ezagututa angeluaren denborarekiko menpekotasuna kalkula dezakegu (5) ekuazioaren alderantzizkoa hartuz: θ(t) = ω(t) + θ 0, (8) non θ 0 konstantea den. Ekuazio integral hauen bitartez, beraz, angeluaren menpekotasuna kalkula daiteke azelerazio angeluarra ezagututa. Behin θ(t) ezaguna denean, posizio-bektorea kalkula daiteke (1) ekuazioa erabiliz. 1.1 Azelerazioaren osagai intrintsekoak higidura zirkularrean Kalkula ditzagun azelerazio-bektorearen osagai tangentzial eta normalak higidura zirkularra denean. Azelerazio-bektorea higidura lerromakur orokorrean a = a t + a n = dv ût + v2 ρ ûn (9) bezala idatzi dezakegu osagai intrintseko hauen batura bezala. Higidura zirkularra denean abiaduraren modulua v = Rω denez, dv = R dω = Rα (10) moduan idatz daiteke azelerazioaren osagai tangentziala azelerazio angeluarraren funtzioan. Bestetik, ρ kurbadura-erradioa R erradioaren berdina izango da uneoro eta v 2 ρ = (Rω)2 R = Rω2 (11) 3
4 Irudia 2: Errusiar mendi bateko bira zirkular batean v, a, a t (irudian a tan ) eta a n (irudian a rad ) bektoreak. izango da azelerazioan osagai normala. Azelerazio bektorea, beraz, a = a t + a n = Rαû t + Rω 2 û n (12) izango da. Higidura zirkularra den kasu honetan, azelerazioaren osagai normalari, a n = Rω 2 û n, azelerazio zentripeto deitzen zaio ere. Adibide moduan, 2 irudian erakusten da errusiar mendi bateko bira zirkular batean abiadura eta azelerazio-bektorea, zein bere osagai tangentzial eta normalak, nola aldatzen diren. 1.2 Kasu partikularrak Higidura zirkular uniformea Higidura zirkular uniformea dugula diogu azelerazio angeluarra nulua denean: α = 0. Kasu honetan, (7) eta (8) ekuazioek erakusten dute abiadura angeluarra konstantea izango dela, ω = kte, eta angelua θ(t) = ωt + θ 0 (13) bezala linealki aldatuko dela denborarekin. θ 0 konstantea t = 0 aldiunean dugun angelua izango litzake beraz. 4
5 Higidura zirkular uniformean T periodoaren definizioa naturala da: higidura zirkularran dabilen puntuak itzuli bat egiteko behar duen denbora da periodoa. Periodo batean objektuak egingo duen arku-luzera 2πR denez, eta bere abiaduraren modulua ωr denez, periodoa T = 2πR ωr = 2π ω izango da. Periodoaren alderantzizkoari maiztasuna deitzen diogu: (14) ν = 1 T = ω 2π. (15) Maiztasuna sistema internazionalean hertz (Hz) unitateetan neurtzen da: 1Hz = 1s 1. (16) Higidura zirkular uniformean azelerazioaren osagai tangentziala nulua izango da α = 0 delako, baina azelerazio normala bai izango dugu. Hortaz, higidura zirkular uniformean azelerazio-bektorea normala da ibilbidearekiko, hau da, zirkunferentziaren zentroranzkoa da. Noski, abiaduraren moduluaren aldakuntzarik ez dagoeneko kasu partikular bat da higidura zirkularra Higidura zirkular uniformeki azeleratua Higidura zirkular uniformeki azeleratua izango dugu azelerazio angeluarra konstantea denean, α = kte. (7) eta (8) ekuazioen bitartez ikus dezakegu abiadura angeluarra eta angelua nola aldatzen diren denboraren funtzioan. Lehenik (7) ekuazioa erabiliz: ω(t) = α + ω 0 = αt + ω 0, (17) abiadura angeluarra denborarekin linealki aldatuko dela ikus dezakegu. Kasu honetan ω 0 konstantea t = 0 aldiuneko abiadura angeluarra da. Orain, (8) ekuazioaren bitartez, θ(t) = ω(t) + θ 0 = (αt + ω 0 ) + θ 0 θ(t) = 1 2 αt2 + ω 0 t + θ 0 (18) beteko dela ondoriozta dezakegu. Hots, angelua denboraren karratuarekin aldatuko da eta θ 0 t = 0 aldiunean dugun angelua da. Higidura zirkular uniformeki azeleratuan α 0 denez, azelerazio angeluarra ez nulua denez, azelerazio-bektoreak osagai tangentzial eta normalak izango ditu. Beraz, ez du zentroranzko norabidea izango, ezta norabide ukitzailea ere. 5
6 2 Higidura erlatiboa Higiduraren deskribapena behatzailearen araberakoa da. Hau da, puntu batean eta beste puntu batean dauden bi behatzailek ez dute orokorki objektu baten posizio, abiadura eta azelerazio berdinak ikusiko. Beste era batera esanda, erreferentzia sistema kartesiar baten jatorria (O) jarriko bagenu lehenengo behatzailearen posizioan eta bigarren baten jatorria (O ) beste behatzailearen posizioan, posizio, abiadura eta azelerazio-bektoreak desberdinak izango dira orokorrean erreferentzia sistema bakoitzean. 2.1 Erreferentzia-sistema inertzialak Erreferentzia-sistema bat inertziala dela esango dugu baldin eta bere jatorrian kokatua dagoen behatzaileak azeleraziorik pairatzen ez badu. Nahi adina erreferentziasistema inertzial definitu ditzakegu, baina euren artean abiadura konstantez aldendu behar dira horretarako, azeleraziorik gabe. Eta zeintzuk dira erreferentzia-sistema inertzialen adibideak? Galdera horri erantzuna ematea ez da erraza, azken batean, unibertsoa azeleratzen ari denez unibertsoko bi puntu desberdin beti baitaude elkarren artean azeleratzen. Demagun, ordea, neurketa bat egin nahi duela behatzaile batek. Neurketa egin bitartean behatzaileak pairatu duen azelerazioa arbuiagarria bada, orduan bera jatorritzat duen erreferentzia-sistema inertziala dela kontsidera daiteke. Adibidez, demagun jaurtigai baten higidura deskribatu nahi dugula. Lurzoruan geldi dagoen behatzaile bat inertziala kontsidera dezakegu, baina ez jaurtigaiarekin batera doan behatzailea, hau grabitatearen eraginez azeleratuko baita. 2.2 Translazio-higidura erlatiboa Demagun bi erreferentzia-sistema ditugula 3 irudian erakutsi moduan. Kontsidera dezagun lehenengo erreferentzia-sistema, behatzailea O jatorrian duena, inertziala dela, baina bigarrena ez, zeinen jatorria O puntua baiten. Lehenengo erreferentzia-sistemaren ardatzak eta bektore unitario kartesiarrak x, y, z, û x, û y eta û z izango dira. Bigarrenarenak, x, y, z, û x, û y eta û z. Suposatuko dugu O jatorria O-rekiko soilik transladatu egiten dela, hau da, ez dagoela biraketarik euren artean. Ondorioz, bektore unitario kartesiarrak berdinak izango dira bi erreferentzia-sistemetan 3 irudian bezala: û x = û x, û y = û y eta û z = û z. Azter dezagun zelako harremana izango duten O behatzaileak neurtzen dituen r, v eta a posizio, abiadura eta azelerazio-bektoreen eta O behatzaileak neurtzen dituen r, v eta a posizio, abiadura eta azelerazio-bektoreen artean. Lehenik eta behin, R = Xû x + Y û y + Zû z bektorea baldin bada O behatzailearen posizioa O-rekiko, R = OO (ikus 3 irudia), erraz ikus daiteke r = R + r (19) beteko dela, non r puntu baten posizioa baiten O erreferentzia-sisteman eta r puntu beraren posizioa O erreferentzia-sisteman. 6
7 z' r'=(x',y',z') û z z r=(x,y,z) û y û z O' y' R=(X,Y,Z) û x û x O û y y x' x Irudia 3: Translazio-higidura erlatiboa. Puntu baten posizio-bektorea r da O- n jatorria duen erreferemtzia-sisteman eta r da O -n jatorria duenean. R O puntutik O puntura doan bektorea da, bi jatorriak lotzen dituen bektorea. Abiaduren arteko erlazioa zehazteko (19) ekuazioa denborarekiko deribatu beharko dugu. V = dr/ baldin bada O behatzaileak O behatzailearekiko duen abiadura eta v = d r / puntuak O erreferentzia-sisteman duen abiadura, v = d r = V + v (20) izango da erreferentzia-sistema desberdinetako abiaduren arteko erlazioa. Antzera, azelerazioen arteko harremana (20) ekuazioa deribatuz lortuko dugu. A = d V / baldin bada O behatzaileak O behatzailearekiko duen azelerazioa eta a = d v / puntuak O erreferentzia-sisteman duen azelerazioa: a = d v = A + a. (21) 7
8 Aurreko erlazioak osagai kartesiarretan ere idatz ditzakegu R = Xû x + Y û y + Zû z (22) V = V x û x + V y û y + V z û z = dx ûx + dy ûy + dz ûz (23) A = A x û x + A y û y + A z û z = dv x ûx + dv y ûy + dv z = d2 X 2 ûx + d2 Y 2 ûy + d2 Z 2 ûz betetzen dela kontuan izanik, (19), (20) eta (21) ekuazioak osagai kartesiarretan izango dira. 2.3 Galileoren transformazioak x = X + x (25) y = Y + y (26) z = Z + z (27) v x = V x + v x (28) v y = V y + v y (29) v z = V z + v z (30) a x = A x + a x (31) a y = A y + a y (32) a z = A z + a z (33) Aurreko ataleko bi erreferentzia-sistemak inertzialak badira, euren arteko azeleraziorik ezin da egon. Hau da, A = 0. Kasu honetan (19), (20) eta (21) ekuazioak honela sinplifikatzen dira: r = R + r (34) v = V + v (35) a = a. (36) Hauei Galileoren transformazio deritze. Mezu garrantzitsua hemen zera da, azelerazioa beti berdina da edozein erreferentzia-sistema inertzialetan. 2.4 Biraketa uniformedun higidura erlatiboa Suposa dezagun orain bi erreferentzia-sistema ditugula non translaziorik ez dagoen elkarren artean, baina O jatorria O-rekiko biratzen baitagoen ω abiadura angeluar konstantez. Kalkuluak errazteko suposatuko dugu biraketa ardatza z ardatza dela 4 irudian erakusten den bezala eta higidura z = 0 planoan gertatzen dela. (24) 8
9 ω y y' x' u! y u! ' y u! ' x θ u! x x Irudia 4: Biraketa uniformedun higidura erlatiboa. O behatzailea ω abiadura angeluar konstantearekin biratzen ari da O behatzailearekiko. Kasu honetan, jatorriak puntu berean daudenez, izango da, hau da, r = r (37) xû x + yû y = x û x + y û y. (38) Bi erreferentzia-sistemen artean translazioa geneukanean bektore unitario kartesiarrak berdinak ziren, baina hori orain ez da egia. Gainera, 4 irudian erakusten den bezala, biratzen ari den O erreferentzia-sistemako bektore unitarioak denborarekin aldatuko dira û x = cos(ωt)û x + sin(ωt)û y (39) û y = sin(ωt)û x + cos(ωt)û y (40) adierazpenak deskribatu bezala. Onartuko dugu t = 0 aldiunean bi erreferentziasistemak lerrokatutak daudela. Abiadura lortzeko r = r adierazpena deribatuko dugu denborarekiko. Horretarako kontuan hartu beharko dugu û x eta û y bektoreak denborarekin alda- 9
10 tzen direla: d r = d r dx ûx + dy ûy = dx û x + dy û y + x dû x + dû y y Bektore unitarioen denborarekiko menpekotasuna kontuan izanik, (41) (42) dx ûx + dy ûy = dx û x + dy û y + ω [ x sin(ωt) y cos(ωt)] û x + ω [x cos(ωt) y sin(ωt)] û y (43) berdintza froga daiteke. Noski, dx ûx + dy ûy = v O behatzaileak neurtzen duen abiadura eta dx û x + dy û y = v O behatzaileak neurtzen duen abiadura dira. Abiadura angeluarra bektore bezala definitzen badugu adierazpena sinplifika daiteke. Horretarako abiadura angeluar bektorea biraketa ardatzaren norabidekoa hartzen da eta bere noranzkoa eskuin eskuko legeak esaten duena. Geure kasuan beraz ω = ωû z. (44) Hau honela izanik erraza da ikustea (43) berdintza honela berridatzi daitekeela: v = v + ω r. (45) (45) adierazpen trinkoak asko errazten digu erreferentzia-sistemen arteko abiaduren erlazioa ulertzen. Demagun O behatzaileak puntu bat geldi ikusten duela, hots, r = Rû x posizioan. Hau da, v = 0. Ordea, O behatzaileak puntua R erradioko higidura zirkular uniformearekin ikusiko du. Zein da O behatzaileak neurtuko duen abiadura? v = v + ω r = ωr(û z û x) = ωrû y. (46) Hau da, ωr modulua duen bektorea eta ibilbidearekiko tangentea dena, higidura zirkular uniforme batean espero genuena hain zuzen. Erreferentzia-sistema desberdinetako azelerazioen arteko harremana zehazteko, (43) ekuazioa deribatu beharko dugu denborarekiko. Kontuan hartuz d 2 x û 2 x + d2 y û 2 y = a O behatzaileak neurtzen duen azelerazioa eta d2 x û 2 x + û y = a O behatzaileak neurtzen duen azelerazioa direla, froga daiteke d 2 y 2 a = a + ω ( ω r ) + 2 ω v (47) dela azelerazioen arteko erlazioa. ω ( ω r ) gaiari azelerazio zentripetu deritzo eta 2 ω v gaiari Coriolis-en azelerazio. Azelerazio zentripetuaren esangura ulertzeko demagun, lehen bezala, O behatzaileak r = Rû x posizioan geldi ( v = 0) dagoen puntu bat ikusten duela. Kasu honetan kanpoko O behatzaileak a = ω ( ω r ) = ω 2 Rû z (û z û x) = ω 2 R( û x) (48) 10
11 azelerazioa behatuko luke, hain zuzen, azelerazio normal baten adierazpena higidura zirkular uniformean. Horregatik deitzen zaio ω ( ω r ) gaiari azelerazio zentripetu, azelerazio normala ematen baitigu. Coriolisen azelerazioaren esangura zein den ulertzeko suposa dezagun jatorritik gorputz bat abiadura konstantez abiatzen dela O erreferentzia-sistematik. Abiapuntuan r = 0 denez, v = v izango da (ikus (45) ekuazioa). O erreferentziasisteman azelerazioa nulua izango da, a = 0, baina azeleraziorik neurtuko al du O behatzaileak? Ikus dezagun abiapuntuan izango lukeen azelerazioa O behatzailearen arabera: a = 2 ω v. (49) Beraz O behatzaileak azelerazio bat ikusiko du, zein v bektorearen perpendikularra den eta, kasu honetan, ibilbidearen eskuin alderantz. Geure adierazpenetan suposatu dugu biraketa z ardatzean dela, ω = ωû z, eta desplazamendua z = 0 planoan gertatzen dela. Hala ere, esan behar da (45) eta (47) ekuazioak orokorrak direla eta kasu orokorrenean ere betetzen direla. 11
Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra
Solido zurruna 1: biraketa, inertzia-momentua eta momentu angeluarra Gaien Aurkibidea 1 Definizioa 1 2 Solido zurrunaren zinematika: translazioa eta biraketa 3 2.1 Translazio hutsa...........................
DERIBAZIO-ERREGELAK 1.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. ( ) ( )
DERIBAZIO-ERREGELAK.- ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALAREN DERIBATUA. Izan bitez D multzo irekian definituriko f funtzio erreala eta puntuan deribagarria dela esaten da baldin f ( f ( D puntua. f zatidurak
Solido zurruna 2: dinamika eta estatika
Solido zurruna 2: dinamika eta estatika Gaien Aurkibidea 1 Solido zurrunaren dinamikaren ekuazioak 1 1.1 Masa-zentroarekiko ekuazioak.................... 3 2 Solido zurrunaren biraketaren dinamika 4 2.1
ANGELUAK. 1. Bi zuzenen arteko angeluak. Paralelotasuna eta perpendikulartasuna
Metika espazioan ANGELUAK 1. Bi zuzenen ateko angeluak. Paalelotasuna eta pependikulatasuna eta s bi zuzenek eatzen duten angelua, beaiek mugatzen duten planoan osatzen duten angeluik txikiena da. A(x
FISIKA ETA KIMIKA 4 DBH Higidurak
1 HASTEKO ESKEMA INTERNET Edukien eskema Erreferentzia-sistemak Posizioa Ibibidea eta lekualdaketa Higidura motak Abiadura Abiadura eta segurtasun tartea Batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura Higidura
= 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua.
1 ARIKETA Kalkulatu α : 4x+ 3y+ 10z = 32 eta β : z = 0 planoek osatzen duten angelua. Aurki ezazu α planoak eta PH-k osatzen duten angelua. A'' A' 27 A''1 Ariketa hau plano-aldaketa baten bidez ebatzi
1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra.
1. Higidura periodikoak. Higidura oszilakorra. Higidura bibrakorra. 2. Higidura harmoniko sinplearen ekuazioa. Grafikoak. 3. Abiadura eta azelerazioa hhs-an. Grafikoak. 4. Malguki baten oszilazioa. Osziladore
ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK
ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK 1.- LEHEN DEFINIZIOAK Jatorri edo erpin berdina duten bi zuzenerdien artean gelditzen den plano zatiari, angelua planoan deitzen zaio. Zirkunferentziaren zentroan erpina duten
2. GAIA Higidura erlatiboa
2. GAIA Higidura erlatiboa 2.1 IRUDIA Foucault-en pendulua Pariseko Panteoian 1851n eta 2003an. 53 54 2 Higidura erlatiboa Bi erreferentzia-sistema inertzialen arteko erlazio zinematikoa 1.2.1 ataleko
5. GAIA Solido zurruna
5. GAIA Solido zurruna 5.1 IRUDIA Giroskopioaren prezesioa. 161 162 5 Solido zurruna Solido zurruna partikula-sistema errazenetakoa dugu. Definizioak (hau da, puntuen arteko distantziak konstanteak izateak)
Aldagai Anitzeko Funtzioak
Aldagai Anitzeko Funtzioak Bi aldagaiko funtzioak Funtzio hauen balioak bi aldagai independenteen menpekoak dira: 1. Adibidea: x eta y aldeetako laukizuzenaren azalera, S, honela kalkulatzen da: S = x
1 Aljebra trukakorraren oinarriak
1 Aljebra trukakorraren oinarriak 1.1. Eraztunak eta gorputzak Geometria aljebraikoa ikasten hasi aurretik, hainbat egitura aljebraiko ezagutu behar ditu irakurleak: espazio bektorialak, taldeak, gorputzak,
Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala
eta limitearen teorema zentrala Josemari Sarasola Estatistika enpresara aplikatua Josemari Sarasola Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala 1 / 13 Estatistikan gehien erabiltzen den banakuntza
7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. x i n i N i f i
7.GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA 1. Osatu ondorengo maiztasun-taula: x i N i f i 1 4 0.08 2 4 3 16 0.16 4 7 0.14 5 5 28 6 38 7 7 45 0.14 8 2. Ondorengo banaketaren batezbesteko aritmetikoa 11.5 dela
1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA...
Aurkibidea 1 GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA... 1 1.1 Proiekzioa. Proiekzio motak... 3 1.2 Sistema diedrikoaren oinarriak... 5 1.3 Marrazketarako hitzarmenak. Notazioak... 10 1.4 Puntuaren, zuzenaren eta planoaren
Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean
Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean Pablo Mínguez Elektrika eta Elektronika Saila Euskal Herriko Unibertsitatea/Zientzi Fakultatea 644 P.K., 48080 BILBAO Laburpena: Atomo baten
9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomiko
9. Gaia: Espektroskopiaren Oinarriak eta Espektro Atomikoak 1) Kimika Teorikoko Laborategia 2012.eko irailaren 21 Laburpena 1 Espektroskopiaren Oinarriak 2 Hidrogeno Atomoa Espektroskopia Esperimentua
3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak. Eugenio Mijangos
3. KOADERNOA: Aldagai anitzeko funtzioak Eugenio Mijangos 3. KOADERNOA: ALDAGAI ANITZEKO FUNTZIOAK Eugenio Mijangos Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila Zientzia eta Teknologia
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA 1. (2015/2016) 20 cm-ko tarteak bereizten ditu bi karga puntual q 1 eta q 2. Bi kargek sortzen duten eremu elektrikoa q 1 kargatik 5 cm-ra dagoen A puntuan deuseztatu
MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015
MATEMATIKARAKO SARRERA OCW 2015 Mathieu Jarry iturria: Flickr CC-BY-NC-ND-2.0 https://www.flickr.com/photos/impactmatt/4581758027 Leire Legarreta Solaguren EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultatea Matematika
Zirkunferentzia eta zirkulua
10 Zirkunferentzia eta zirkulua Helburuak Hamabostaldi honetan, hau ikasiko duzu: Zirkunferentzian eta zirkuluan agertzen diren elementuak identifikatzen. Puntu, zuzen eta zirkunferentzien posizio erlatiboak
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: EREMU ELEKTRIKOA 95i 10 cm-ko aldea duen karratu baten lau erpinetako hirutan, 5 μc-eko karga bat dago. Kalkula itzazu: a) Eremuaren intentsitatea laugarren erpinean. 8,63.10
10. GAIA Ingurune jarraituak
10. GAIA Ingurune jarraituak 10.1 IRUDIA Gainazal-tentsioaren ondorio ikusgarria. 417 418 10 Ingurune jarraituak Ingurune jarraituen oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira gai honetan: elastikotasuna hasteko,
1. Gaia: Mekanika Kuantikoaren Aurrekoak
1) Kimika Teorikoko Laborategia 2012.eko irailaren 12 Laburpena 1 Uhin-Partikula Dualtasuna 2 Trantsizio Atomikoak eta Espektroskopia Hidrogeno Atomoaren Espektroa Bohr-en Eredua 3 Argia: Partikula (Newton)
9.28 IRUDIA Espektro ikusgaiaren koloreak bilduz argi zuria berreskuratzen da.
9.12 Uhin elektromagnetiko lauak 359 Izpi ultramoreak Gasen deskargek, oso objektu beroek eta Eguzkiak sortzen dituzte. Erreakzio kimikoak sor ditzakete eta filmen bidez detektatzen dira. Erabilgarriak
Fisika BATXILERGOA 2. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula
Fisika BATXILERGOA 2 Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako
EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA
AIXERROTA BHI EREMU GRABITATORIOA ETA UNIBERTSOKO GRABITAZIOA 2012 uztaila P1. Urtebete behar du Lurrak Eguzkiaren inguruko bira oso bat emateko, eta 149 milioi km ditu orbita horren batez besteko erradioak.
Hirukiak,1. Inskribatutako zirkunferentzia. Zirkunskribatutako zirkunferentzia. Aldekidea. Isoszelea. Marraztu 53mm-ko aldedun hiruki aldekidea
Hirukiak, Poligonoa: elkar ebakitzen diren zuzenen bidez mugatutako planoaren zatia da. Hirukia: hiru aldeko poligonoa da. Hiruki baten zuzen bakoitza beste biren batuketa baino txiakiago da eta beste
7.1 Oreka egonkorra eta osziladore harmonikoa
7. GAIA Oszilazioak 7.1 IRUDIA Milurtekoaren zubia: Norman Foster-ek Londresen egin zuen zubi hau zabaldu bezain laster, ia bi urtez itxi behar izan zuten, egiten zituen oszilazio handiegiak zuzendu arte.
Fisika. Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula. Irakaslearen gidaliburua BATXILERGOA 2
Fisika BATXILEGOA Irakaslearen gidaliburua Jenaro Guisasola Ane Leniz Oier Azula Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena,
Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK
Trigonometria ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK SINUA KOSINUA TANGENTEA ANGELU BATEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOEN ARTEKO ERLAZIOAK sin α + cos α = sin α cos α = tg α 0º, º ETA 60º-KO ANGELUEN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK
4. GAIA Indar zentralak
4. GAIA Indar zentralak 4.1 IRUDIA Planeten higiduraren ezaugarri batzuen simulazio mekanikoa zientzia-museoan. 121 122 4 Indar zentralak Aarteko garrantzia izan dute fisikaren historian indar zentralek:
(1)σ (2)σ (3)σ (a)σ n
5 Gaia 5 Determinanteak 1 51 Talde Simetrikoa Gogoratu, X = {1,, n} bada, X-tik X-rako aplikazio bijektiboen multzoa taldea dela konposizioarekiko Talde hau, n mailako talde simetrikoa deitzen da eta S
EREMU NAGNETIKOA ETA INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA
EREMU NAGNETIKOA ETA INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA Datu orokorrak: Elektroiaren masa: 9,10 10-31 Kg, Protoiaren masa: 1,67 x 10-27 Kg Elektroiaren karga e = - 1,60 x 10-19 C µ ο = 4π 10-7 T m/ampere edo 4π
Uhin guztien iturburua, argiarena, soinuarena, edo dena delakoarena bibratzen duen zerbait da.
1. Sarrera.. Uhin elastikoak 3. Uhin-higidura 4. Uhin-higiduraren ekuazioa 5. Energia eta intentsitatea uhin-higiduran 6. Uhinen arteko interferentziak. Gainezarmen printzipioa 7. Uhin geldikorrak 8. Huyghens-Fresnelen
4. GAIA: Ekuazio diferenzialak
4. GAIA: Ekuazio diferenzialak Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea Aurkibidea 4. Ekuazio diferentzialak......................................
I. KAPITULUA Zenbakia. Aldagaia. Funtzioa
I. KAPITULUA Zenbakia. Aldagaia. Funtzioa 1. ZENBAKI ERREALAK. ZENBAKI ERREALEN ADIERAZPENA ZENBAKIZKO ARDATZEKO PUNTUEN BIDEZ Matematikaren oinarrizko kontzeptuetariko bat zenbakia da. Zenbakiaren kontzeptua
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA: Koaderno hau erabiltzeko oharrak: Koaderno hau egin bazaizu ere, liburuan ezer ere idatz ez dezazun izan da, Gogora ezazu, orain zure liburua den hori,
9. K a p itu lu a. Ekuazio d iferen tzial arrun tak
9. K a p itu lu a Ekuazio d iferen tzial arrun tak 27 28 9. K A P IT U L U A E K U A Z IO D IF E R E N T Z IA L A R R U N T A K UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 29 Oharra: iku rra rekin
3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak
3. K a p itu lu a Aldagai errealek o fu n tzio errealak 49 50 3. K AP IT U L U A AL D AG AI E R R E AL E K O F U N T Z IO E R R E AL AK UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 3.1. ARAZOAREN
TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak
TEKNIKA ESPERIMENTALAK - I Fisikako laborategiko praktikak Fisikako Gradua Ingeniaritza Elektronikoko Gradua Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan Gradu Bikoitza 1. maila 2014/15 Ikasturtea Saila Universidad
DBH3 MATEMATIKA ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1. Aixerrota BHI MATEMATIKA SAILA
DBH MATEMATIKA 009-010 ikasturtea Errepaso. Soluzioak 1 ALJEBRA EKUAZIOAK ETA EKUAZIO SISTEMAK. EBAZPENAK 1. Ebazpena: ( ) ( x + 1) ( )( ) x x 1 x+ 1 x 1 + 6 x + x+ 1 x x x 1+ 6 6x 6x x x 1 x + 1 6x x
Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M A K I N A. Sorgailua. Motorea.
Magnetismoa M1. MGNETISMO M1.1. Unitate magnetikoak Makina elektrikoetan sortzen diren energi aldaketak eremu magnetikoaren barnean egiten dira: M K I N Energia Mekanikoa Sorgailua Energia Elektrikoa Energia
3. K a p itu lu a. Aldagai errealek o fu n tzio errealak
3 K a p itu lu a Aldagai errealek o fu n tzio errealak 13 14 3 K AP IT U L U A AL D AG AI E R R E AL E K O F U N T Z IO E R R E AL AK UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 31 FUNTZIOAK:
ERREAKZIOAK. Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea
ERREAKZIAK Adizio elektrozaleak Erredukzio erreakzioak Karbenoen adizioa Adizio oxidatzaileak Alkenoen hausketa oxidatzailea ADIZI ELEKTRZALEK ERREAKZIAK idrogeno halurozko adizioak Alkenoen hidratazioa
PROGRAMA LABURRA (gutxiengoa)
PROGRAMA LABURRA gutiengoa Batilergo Zientiiko-Teknikoa MATEMATIKA I Ignacio Zuloaga BHI Eibar IGNACIO ZULOAGA B.I. EIBAR Gutiengo programa Zientiiko-Teknikoa. maila Ekuaio esponentialak Ariketa ebatiak:
0.Gaia: Fisikarako sarrera. ARIKETAK
1. Zein da A gorputzaren gainean egin behar dugun indarraren balioa pausagunean dagoen B-gorputza eskuinalderantz 2 m desplazatzeko 4 s-tan. Kalkula itzazu 1 eta 2 soken tentsioak. (Iturria: IES Nicolas
Hasi baino lehen. Zenbaki errealak. 2. Zenbaki errealekin kalkulatuz...orria 9 Hurbilketak Erroreen neurketa Notazio zientifikoa
1 Zenbaki errealak Helburuak Hamabostaldi honetan hau ikasiko duzu: Zenbaki errealak arrazional eta irrazionaletan sailkatzen. Zenbaki hamartarrak emandako ordena bateraino hurbiltzen. Hurbilketa baten
PLANETENTZAKO AURKITZAILEAK
ASTRONOMIA PLANETENTZAKO AURKITZAILEAK Jesus Arregi Ortzean planetak ezagutzeko, eskuarki, bi ohar eman ohi dira. Lehenengoa, izarrekiko duten posizioa aldatu egiten dutela, nahiz eta posizio-aldaketa
Poisson prozesuak eta loturiko banaketak
Gizapedia Poisson banaketa Poisson banaketak epe batean (minutu batean, ordu batean, egun batean) gertaera puntualen kopuru bat (matxura kopurua, istripu kopurua, igarotzen den ibilgailu kopurua, webgune
4. Hipotesiak eta kontraste probak.
1 4. Hipotesiak eta kontraste probak. GAITASUNAK Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da ikerketa baten: - Helburua adierazteko. - Hipotesia adierazteko - Hipotesi nulua adierazteko - Hipotesi nulu estatistikoa
DINAMIKA. c Ugutz Garitaonaindia Antsoategi Ingeniaritza Mekanikoa Saila Gasteizko I.I.T. eta T.I.T.U.E. Euskal Herriko Unibertsitatea
DINAMIKA c Ugutz Gartaonanda Antsoateg Ingenartza Mekankoa Sala Gastezko I.I.T. eta T.I.T.U.E. Euskal Herrko Unbertstatea 2000/2001 kasturtea Índce 1. SARRERA 3 2. INDARRAK 3 3. ERREFERENTZIA SISTEMA DINAMIKAN.
1. Oinarrizko kontzeptuak
1. Oinarrizko kontzeptuak Sarrera Ingeniaritza Termikoa deritzen ikasketetan hasi berri den edozein ikaslerentzat, funtsezkoa suertatzen da lehenik eta behin, seguru aski sarritan entzun edota erabili
MATEMATIKAKO ARIKETAK 2. DBH 3. KOADERNOA IZENA:
MATEMATIKAKO ARIKETAK. DBH 3. KOADERNOA IZENA: Koaderno hau erabiltzeko oharrak: Koaderno hau egin bazaizu ere, liburuan ezer ere idatz ez dezazun izan da, Gogora ezazu, orain zure liburua den hori, datorren
Inekuazioak. Helburuak. 1. Ezezagun bateko lehen orria 74 mailako inekuazioak Definizioak Inekuazio baliokideak Ebazpena Inekuazio-sistemak
5 Inekuazioak Helburuak Hamabostaldi honetan hauxe ikasiko duzu: Ezezagun bateko lehen eta bigarren mailako inekuazioak ebazten. Ezezagun bateko ekuaziosistemak ebazten. Modu grafikoan bi ezezaguneko lehen
1. jarduera. Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean?
1. jarduera Zer eragin du erresistentzia batek zirkuitu batean? 1. Hastapeneko intentsitatearen neurketa Egin dezagun muntaia bat, generadore bat, anperemetro bat eta lanpa bat seriean lotuz. 2. Erresistentzia
OREKA KIMIKOA GAIEN ZERRENDA
GAIEN ZERRENDA Nola lortzen da oreka kimikoa? Oreka konstantearen formulazioa Kc eta Kp-ren arteko erlazioa Disoziazio-gradua Frakzio molarrak eta presio partzialak Oreka kimikoaren noranzkoa Le Chatelier-en
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA
SELEKTIBITATEKO ARIKETAK: OPTIKA TEORIA 1. (2012/2013) Argiaren errefrakzioa. Guztizko islapena. Zuntz optikoak. Azaldu errefrakzioaren fenomenoa, eta bere legeak eman. Guztizko islapen a azaldu eta definitu
EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA
EUSKARA ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA 1.1. Topologia.. 1.. Aldagai anitzeko funtzio errealak. Definizioa. Adierazpen grafikoa... 5 1.3. Limitea. 6 1.4. Jarraitutasuna.. 9 11 14.1. Lehen mailako
MATEMATIKA DISKRETUA ETA ALGEBRA. Lehenengo zatia
MATEMATIKA DISKRETUA ETA ALGEBRA Lehenengo zatia http ://www.sc.ehu.es/ccwalirx/docs/materiala.htm 1. KALKULU PROPOSIZIONALA 2. PREDIKATU KALKULUA 3. MULTZOAK, OSOKOAK 4. ERLAZIOAK ETA FUNTZIOAK 5. GRAFOAK
10. K a p itu lu a. Laplaceren transfo rm atu a
1. K a p itu lu a Laplaceren transfo rm atu a 239 24 1. K A P IT U L U A L A P L A C E R E N T R A N S F O R M A T U A 1.1 A ra zo a re n a u rk e zp e n a K u rtsoan zehar, ald ag ai an itzen ald aketa
7. K a p itu lu a. Integ ra l a nizk o itza k
7. K a p itu lu a Integ ra l a nizk o itza k 61 62 7. K A P IT U L U A IN T E G R A L A N IZ K O IT Z A K UEP D o n o stia M ate m atik a A p lik atu a S aila 7.1. ARAZOAREN AURKEZPENA 63 7.1 A ra zo a
KANTEN ETIKA. Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat.
EN ETIKA Etika unibertsal baten bila. Gizaki guztientzat balioko zuen etika bat. Kantek esan zuen bera baino lehenagoko etikak etika materialak zirela 1 etika materialak Etika haiei material esaten zaie,
4.GAIA. ESPAZIO BEKTORIALAK
4.GAIA. ESPAZIO BEKTORIALAK. Defiizioa. Propietateak 3. Azpiespazio bektorialak 4. Kobiazio liealak 5. Depedetzia eta idepedetzia lieala 6. Oiarria eta dimetsioa 7. Oiarri-aldaketa 8. Azpiespazio bektoriale
5. GAIA Mekanismoen Analisi Dinamikoa
HELBURUAK: HELBURUAK: sistema sistema mekaniko mekaniko baten baten oreka-ekuazioen oreka-ekuazioen ekuazioen planteamenduei planteamenduei buruzko buruzko ezagutzak ezagutzak errepasatu errepasatu eta
Ekuazioak eta sistemak
4 Ekuazioak eta sistemak Helburuak Hamabostaldi honetan hauxe ikasiko duzu: Bigarren mailako ekuazio osoak eta osatugabeak ebazten. Ekuazio bikarratuak eta bigarren mailako batera murriztu daitezkeen beste
AURKIBIDEA I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7
AURKIBIDEA Or. I. KORRONTE ZUZENARI BURUZKO LABURPENA... 7 1.1. MAGNITUDEAK... 7 1.1.1. Karga elektrikoa (Q)... 7 1.1.2. Intentsitatea (I)... 7 1.1.3. Tentsioa ()... 8 1.1.4. Erresistentzia elektrikoa
6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana
6. Aldagai kualitatibo baten eta kuantitatibo baten arteko harremana GAITASUNAK Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da: - Batezbestekoaren estimazioa biztanlerian kalkulatzeko. - Proba parametrikoak
2011 Kimikako Euskal Olinpiada
2011 Kimikako Euskal Olinpiada ARAUAK (Arretaz irakurri): Zuzena den erantzunaren inguruan zirkunferentzia bat egin. Ordu bete eta erdiko denbora epean ahalik eta erantzun zuzen gehien eman behar dituzu
Oxidazio-erredukzio erreakzioak
Oxidazio-erredukzio erreakzioak Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-partekatu lizentziaren mende dago. Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu http://creativecommons.org/licenses/by-ncsa/3.0/es/
PROZESU KIMIKOEN INSTRUMENTAZIO ETA KONTROLA
PROZESU KIMIKOEN INSTRUMENTAZIO ETA KONTROLA Unai Iriarte Velaso EUSKARA ETA ELEANIZTASUNEKO ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA Liburu honek UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren
Antzekotasuna ANTZEKOTASUNA ANTZEKOTASUN- ARRAZOIA TALESEN TEOREMA TRIANGELUEN ANTZEKOTASUN-IRIZPIDEAK BIGARREN IRIZPIDEA. a b c
ntzekotasuna NTZEKOTSUN IRUI NTZEKOK NTZEKOTSUN- RRZOI NTZEKO IRUIK EGITE TLESEN TEOREM TRINGELUEN NTZEKOTSUN-IRIZPIEK LEHEN IRIZPIE $ = $' ; $ = $' IGRREN IRIZPIE a b c = = a' b' c' HIRUGRREN IRIZPIE
Antzekotasuna. Helburuak. Hasi baino lehen. 1.Antzekotasuna...orria 92 Antzeko figurak Talesen teorema Antzeko triangeluak
6 Antzekotasuna Helburuak Hamabostaldi honetan haue ikasiko duzu: Antzeko figurak ezagutzen eta marrazten. Triangeluen antzekotasunaren irizpideak aplikatzen. Katetoaren eta altueraren teoremak erakusten
Magnetismoa. Ferromagnetikoak... 7 Paramagnetikoak... 7 Diamagnetikoak Elektroimana... 8 Unitate magnetikoak... 9
Magnetismoa manak eta imanen teoriak... 2 manaren definizioa:... 2 manen arteko interakzioak (elkarrekintzak)... 4 manen teoria molekularra... 4 man artifizialak... 6 Material ferromagnetikoak, paramagnetikoak
Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma)
Termodinamika Gaiari lotutako EDUKIAK (127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma) Erreakzio kimikoetako transformazio energetikoak. Espontaneotasuna 1. Energia eta erreakzio kimikoa. Prozesu exotermikoak
Mate+K. Koadernoak. Ikasplay, S.L.
Mate+K Koadernoak Ikasplay, S.L. AURKIBIDEA Aurkibidea 1. ZENBAKI ARRUNTAK... 3. ZENBAKI OSOAK... 0 3. ZATIGARRITASUNA... 34 4. ZENBAKI HAMARTARRAK... 53 5. ZATIKIAK... 65 6. PROPORTZIONALTASUNA ETA EHUNEKOAK...
EGITURAREN ANALISIA ETA SINTESIA. KONTZEPTU OROKORRAK
1. GAIA 1.1 1.2 1.3 1.4 1.5 1.6 1.7 1.8 1.9 1.10 EGITURAREN ANALISIA ETA SINTESIA. KONTZEPTU OROKORRAK Definizioak 1.1.1 MakinaetaMekanismoa 1.1.2 MailaedoElementua 1.1.3 PareZinematikoa 1.1.4 KateZinematikoa
1. INGENIARITZA INDUSTRIALA. INGENIARITZAREN OINARRI FISIKOAK 1. Partziala 2009.eko urtarrilaren 29a
1. Partziala 2009.eko urtarrilaren 29a ATAL TEORIKOA: Azterketaren atal honek bost puntu balio du totalean. Hiru ariketak berdin balio dute. IRAUPENA: 75 MINUTU. EZ IDATZI ARIKETA BIREN ERANTZUNAK ORRI
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi
ESTATISTIKA ENPRESARA APLIKATUA (Bigarren zatia: praktika). Irakaslea: Josemari Sarasola Data: 2016ko maiatzaren 12a - Iraupena: Ordu t erdi I. ebazkizuna (2.25 puntu) Poisson, esponentziala, LTZ Zentral
Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira:
1 Diamanteak osatzeko beharrezkoak diren baldintzak dira: T= 2,000 C eta P= 50,000 a 100,000 atmosfera baldintza hauek bakarrik ematen dira sakonera 160 Km-koa denean eta beharrezkoak dira miloika eta
Ordenadore bidezko irudigintza
Ordenadore bidezko irudigintza Joseba Makazaga 1 Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Saileko kidea Asier Lasa 2 Donostiako Informatika Fakultateko ikaslea
Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen partikularik txikiena da atomoa.
Atomoa 1 1.1. MATERIAREN EGITURA Elektrizitatea eta elektronika ulertzeko gorputzen egitura ezagutu behar da; hau da, gorputz bakun guztiak hainbat partikula txikik osatzen dituztela kontuan hartu behar
Jose Miguel Campillo Robles. Ur-erlojuak
HIDRODINAMIKA Hidrodinamikako zenbait kontzeptu garrantzitsu Fluidoen garraioa Fluxua 3 Lerroak eta hodiak Jarraitasunaren ekuazioa 3 Momentuaren ekuazioa 4 Bernouilli-ren ekuazioa 4 Dedukzioa 4 Aplikazioak
6.1. Estatistika deskribatzailea.
6. gaia Ariketak. 6.1. Estatistika deskribatzailea. 1. Zerrenda honek edari-makina baten aurrean dauden 15 bezerok txanpona sartzen duenetik edaria atera arteko denbora (segundotan neurtuta) adierazten
LANBIDE EKIMENA. Proiektuaren bultzatzaileak. Laguntzaileak. Hizkuntz koordinazioa
Elektroteknia: Ariketa ebatzien bilduma LANBDE EKMENA LANBDE EKMENA LANBDE EKMENA roiektuaren bultzatzaileak Laguntzaileak Hizkuntz koordinazioa Egilea(k): JAO AAGA, Oscar. Ondarroa-Lekeitio BH, Ondarroa
3. Ikasgaia. MOLEKULA ORGANIKOEN GEOMETRIA: ORBITALEN HIBRIDAZIOA ISOMERIA ESPAZIALA:
3. Ikasgaia. MLEKULA RGAIKE GEMETRIA: RBITALE IBRIDAZIA KARB DERIBATUE ISMERIA ESPAZIALA Vant off eta LeBel-en proposamena RBITAL ATMIKE IBRIDAZIA ibridaio tetragonala ibridaio digonala Beste hibridaioak
LOGIKA. F. Xabier Albizuri go.ehu.eus/ii-md
LOGIKA F. Xabier Albizuri - 2018 fx.albizuri@ehu.eus go.ehu.eus/ii-md Logikako bi gaiak: 1. LOGIKA PROPOSIZIONALA 2. PREDIKATU LOGIKA Ikasliburuak: 1. Logic and Discrete Mathematics: A Computer Science
du = 0 dela. Ibilbide-funtzioekin, ordea, dq 0 eta dw 0 direla dugu. 2. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA
. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA ETA BIGARREN PRINTZIPIOA.. TERMODINAMIKAREN LAN-ARLOA Energi eraldaketak aztertzen dituen jakintza-adarra termodinamika da. Materia tarteko den prozesuetan, natural
Zenbaki errealak ZENBAKI ERREALAK HURBILKETAK ERROREAK HURBILKETETAN ZENBAKI ZENBAKI ARRAZIONALAK ORDENA- ERLAZIOAK IRRAZIONALAK
Zenbaki errealak ZENBAKI ERREALAK ZENBAKI ARRAZIONALAK ORDENA- ERLAZIOAK ZENBAKI IRRAZIONALAK HURBILKETAK LABURTZEA BIRIBILTZEA GEHIAGOZ ERROREAK HURBILKETETAN Lagun ezezaguna Mezua premiazkoa zirudien
Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35; 0,32; 0,32; 2,2 atm; 2,03 atm; 2.03 atm c) 1,86; 0,043
KIMIKA OREKA KIMIKOA UZTAILA 2017 AP1 Emaitzak: a) 0,618; b) 0,029; 1,2 EKAINA 2017 AP1 Emaitzak:a) 0,165; 0,165; 1,17 mol b) 50 c) 8,89 atm UZTAILA 2016 BP1 Emaitzak: a) 0,148 mol; 6,35 atm; b) 0,35;
4. GAIA Mekanismoen Sintesi Zinematikoa
HELBURUAK: HELBURUAK: mekanismoaren mekanismoaren sintesiaren sintesiaren kontzeptua kontzeptuaeta eta motak motaklantzea. Hiru Hiru Dimentsio-Sintesi motak motakezagutzea eta eta mekanismo mekanismo erabilgarrienetan,
4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK
4. GAIA MASAREN IRAUPENAREN LEGEA: MASA BALANTZEAK GAI HAU IKASTEAN GAITASUN HAUEK LORTU BEHARKO DITUZU:. Sistema ireki eta itxien artea bereiztea. 2. Masa balantze sinpleak egitea.. Taula estekiometrikoa
1.1. Aire konprimituzko teknikaren aurrerapenak
1.- SARRERA 1.1. Aire konprimituzko teknikaren aurrerapenak Aire konprimitua pertsonak ezagutzen duen energia-era zaharrenetarikoa da. Seguru dakigunez, KTESIBIOS grekoak duela 2.000 urte edo gehiago katapulta
ELASTIKOTASUNAREN TEORIA ETA MATERIALEN ERRESISTENTZIA. Ruben Ansola Loyola
ELSTIKOTSUNREN TEORI ET MTERILEN ERRESISTENTZI Ruben nsola Loyola Udako Euskal Unibertsitatea Bilbo, 005 HEZKUNTZ, UNIBERTSITTE ET IKERKET SIL DERTMENTO DE EDUCCIÓN UNIVERSIDDES E INVESTIGCIÓN «Liburu
GAILU ETA ZIRKUITU ELEKTRONIKOAK. 2011/2015-eko AZTERKETEN BILDUMA (ENUNTZIATUAK ETA SOLUZIOAK)
GAILU ETA ZIRKUITU ELEKTRONIKOAK. 2011/2015-eko AZTERKETEN BILDUMA (ENUNTZIATUAK ETA SOLUZIOAK) Recart Barañano, Federico Pérez Manzano, Lourdes Uriarte del Río, Susana Gutiérrez Serrano, Rubén EUSKARAREN
EREDU ATOMIKOAK.- ZENBAKI KUANTIKOAK.- KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA EREDU ATOMIKOAK
EREDU ATOMIKOAK Historian zehar, atomoari buruzko eredu desberdinak sortu dira. Teknologia hobetzen duen neurrian datu gehiago lortzen ziren atomoaren izaera ezagutzeko, Beraz, beharrezkoa da aztertzea,
Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan ematen den ikasgaiaren apunteak.
2006-2007 kurtsoa Seinale eta Sistemak I Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan ematen den ikasgaiaren apunteak. Joseba Imanol Madariaga Longarai 2000-2006 Apunte hauek kopiatu, banatu eta aldatu ditzakezu ohar
UNITATE DIDAKTIKOA ELEKTRIZITATEA D.B.H JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. Helio atomoa ASKATASUNA BHI 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA
1. JARDUERA. KORRONTE ELEKTRIKOA. 1 1.- ATOMOAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA Material guztiak atomo deitzen diegun partikula oso ttipiez osatzen dira. Atomoen erdigunea positiboki kargatua egon ohi da eta tinkoa
Eremu-teorietako objetu hedatuen ezaugarri bitxiak
Jakintza-arloa: Fisika Eremu-teorietako objetu hedatuen ezaugarri bitxiak Egilea: JON URRESTILLA URIZABAL Urtea: 2003 Zuzendaria: Unibertsitatea: ANA ACHUCARRO JIMÉNEZ UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-139-6 Hitzaurrea
ekaia Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak? Sound, noise, music: are the boundaries clear? Marta Urdanpilleta Landaribar*
Ekaia, 2019, 35, 277-290 https://doi.org/10.1387/ekaia.20041 ekaia ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA ALDIZKARIA ISSN 0214-9001 eissn 2444-3255 Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak? Sound, noise, music: are